Home/Arriskuen Analisia / Arriskuen Analisia Euskadin

Arriskuen Analisia Euskadin

63/2009 Dekretuak (60 zenbakiko EHAA, 2009ko martxoaren 27koa), elikagaiek sor ditzaketen arriskuak ebaluatzeko, aztertzeko eta horien gaineko aholkuak emateko organoak sortu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan. Organo horiek elikagaien segurtasuneko esparruko eskumena duten euskal administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-egiturak dira, eta elikakate osoan arriskuen analisi bateratu eta zeharkakoan lan egiteko xedeaz sortu ziren.

Honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoan arriskuen analisia egiteko sortutako egiturak:

Arriskuen Mahai Teknikoa

Administrazio ezberdinei aholkuak emateko eta euskal elikakateari eragin diezaiokeen edozein arriskuren inguruko informazioa eta datuak partekatzeko sortu zen, bereziki, giza osasunean, animalien osasun eta ongizatean, landareen osasunean eta ingurunean eragin dezaketenen ingurukoak.

Mahai horretan elikagaien segurtasuneko arloan eskumena duten euskal administrazioko zuzendaritza guztiek dute ordezkaritza (Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza, Arrantza eta Akuikultura, Kalitatea eta Elikagaietako Industriak, Osasun Publikoa eta Kontsumoa Zuzendaritzek; Foru Aldundien Nekazaritza eta Abeltzaintza Sailek eta hiru euskal hiriburuetako toki-korporazioetako Osasun eta Kontsumo Sailek).

Elikagaien Segurtasunerako Batzorde Zientifikoa

Elikagaiek sor ditzaketen arriskuak identifikatu eta ebaluatzen dituen organo aholkulari gisa sortu zen, eta elikagaien segurtasuna kudeatzeko oinarritzat erabiltzen den irizpen zientifikoa ematen du. Batzorde Zientifikoa diziplina anitzeko organoa da, eta elikagai eta pentsuen arriskuekin erlazionatutako ezagutza guztiak hartzen ditu barne.

Momentu jakinetan, beharrezkoa izan daiteke aditu-taldeak eratzea ebaluazio eta/edo egoera-txosten zehatzak egiteko.

Amaia Ortiz

Amaia Ortiz Barredo

Farmazian lizentziatua, Epidemiologian Masterduna

Ekoizpen eta Landare Babeseko Departamentuko burua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua. Arkaute

Javier Guitian Martínez

Albaitaritzako Epidemiologian doktorea – Albaitaritzako Osasun Publikoan diplomaduna

The Royal Veterinary Collegeko irakasle titularra (Londres)

Antonio Martínez López

Biologian doktorea

CSICeko Nekazaritzako Kimika eta Elikagaien Teknologia Institutuko Elikagaien Kontserbazio eta Kalitate Saileko Ikerketa irakaslea. Valentzia

Miguel Motas Guzmán

Albaitaritzan doktorea – Toxikologiako masterduna

Toxikologiako irakaslea, Murtziako Unibertsitatea.

Santiago Valcárcel Alonso

Albaitaritzan lizentziatua

Osasun Publikoko Programen burua, Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza, Eusko Jaurlaritza.

Elikagaien Segurtasuna Kudeatzeko Batzordea

Euskal elikadura-katean sar daitezkeen arriskuak (ekoizpen primariotik kontsumo-faseraino) ezabatu, murriztu edo minimizatuko dituzten ekintzak aztertu, baloratu eta bultzatzen dituen batzordea da. Batzorde horrek planifikatu eta koordinatzen du, halaber, Elikagaien Segurtasuneko kanpo-komunikazioa.

Batzorde honetan Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek elikadura- eta pentsu-arriskuei eta horien ondorioei buruz erabakitzeko eskumena eta ahalmena duten zuzendaritza guztiak daude ordezkatuta.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad