Home/Arriskuen Analisia / Arriskuen Ebaluazioa

Arriskuen Ebaluazioa

Arriskuen ebaluazioa elikagaien segurtasunerako politikek oinarri izan behar duten arriskuaren analisiaren hiru osagaietako bat da, eta hiru fase hauek ditu:

  • Arriskua identifikatzea: osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen eta elikagai batean edo elikagai multzo jakin batean egon daitezkeen agente biologiko, kimiko eta fisikoak identifikatzea.
  • Arriskuaren karakterizazioa: kasuan kasuko arriskuak osasunarentzat izan ditzakeen kalteen ebaluazio kualitatiboa eta kuantitatiboa.
  • Esposizioaren ebaluazioa: elikagaien bidez har daitezkeen agente biologiko, kimiko eta fisikoen ebaluazio kualitatibo eta kualitatiboa, baita beste iturri batzuetatik datorren esposizioarena ere, hala badagokio.
  • Arriskuaren karakterizazioa: biztanleria jakin batean dituen edo izan ditzakeen eraginak agertzeko probabilitatearen eta larritasunaren balioespen kualitatiboa eta kuantitatiboa ezartzeko prozesua, horrek dakartzan ziurgabetasunak barne, elementu hauek oinarri hartuta: arriskuaren identifikazioa, arriskuaren karakterizazioa eta esposizioaren ebaluazioa.

Batzorde zientifikoak eta adituen taldeak

Arriskuen ebaluazioak eskuragarri dauden froga zientifikoak izan behar ditu oinarri, eta modu independente, objektibo eta gardenean egin behar da. Horretarako, batzorde zientifikoak eta adituen talde independenteak jarri dituzte martxan elikagaien segurtasunerako agintaritza eta agentzia askok.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad