Brucella

Laburpena
Brucella bakterioa ugaztunetan egoten da, eta Bruzelosia edo Maltako Sukarra izeneko giza gaixotasuna eragin dezake, bai infektatutako animaliekin zuzeneko kontaktua izateagatik, bai bakterio horrek kutsatutako elikagaiak kontsumitzeagatik.
Bruzelosia elikagai-jatorriko zoonosia da, eta oso hedatuta dago mundu‑mailan. Europan, ordea, ez da oso ohikoa, nahiz eta bruzelositik libre ez dauden Europako hegoaldeko herrialdeetan animalien osasun-arloko arazoa den, eta horrek eragin handia izaten duen giza osasunean. Europan gizakien arteko bruzelosi-kasu gehienak Brucella melitensisak eragiten ditu.
Brucella bakterioa honako kasu hauetan transmititu ahal zaie gizakiei: jatorrian, abeltzaintza-ustiategietan, eta, prozesuan, behar ez bezalako osasun-kudeaketagatik zein higiene faltagatik eta elikagaiak behar ez bezala manipulatzeagatik. Elikagaien artean, nagusiki esne gordinaren eta horrekin eginiko gazten bidez transmititzen da. Pasteurizazioak esne gordineko Brucella bakterioa inaktibatzen du.
Bruzelosi-kasu gehienak etxean kontsumitzen diren esne gordinaren eta eratorrien ondorioz sortzen direnez gero, gomendagarria da, elikagaiak prestatzean, kontserbatzean eta kozinatzean, aintzat hartzea higiene- eta manipulazio-jardunbide egoki jakin batzuk.
1. Zer da?
Brucella bakterioa animalietan egoten da, eta gizakiei transmititzen zaie, nagusiki infektatutako animalietatik ateratako elikagaiak (besteak beste, esne gordina eta eratorriak) kontsumitzean. Horrela, bruzelosia izenez ezagutzen den gaixotasuna sortzen da.
Brucella bakterioaren gordailu nagusiak behiak, txerriak, ardiak eta ahuntzak dira, baina etxeko animalietan (txakurrak) eta animalia basatietan (basurdeak, bisonteak, altzeak eta erbi europarrak) ere aurki daiteke. Inoiz edo behin, itsas ugaztunetan ere aurkitu da bakterioa.
Brucellak, beste bakterio patogeno batzuek ez bezala, ahalmen handia du ingurumenean bizirauteko eta mantentzeko, baldin eta baldintzak egokiak badira: tenperatura baxua (hoztea eta izoztea), hezetasun moderatua eta pH neutroa. Nolanahi ere, tenperaturarekiko sentikorra da: ez ditu 60° C-tik gorako tratamendu termikoak jasaten.
Zortzi Brucella espezie daude, baina horietako lautan besterik ez da egiaztatu giza infekzioa. Gainera, bakoitzak bere animalia gordailu espezifikoa du:
- melitensis ardi eta ahuntzetan, gizakientzat patogenoena eta inbaditzaileena da.
- abortus behietan.
- suis basurde eta erbietan.
- canis txakurretan.
Espainian, B. melitensis bakterioak eragiten ditu elikagaien bidez transmititutako bruzelosi-kasu gehienak, eta, neurri txikiagoan, B. abortusek.
Brucellaren infekzio-dosi txikia (10-100 bakterio) behar da pertsonetan gaixotasuna eragiteko.
2. Transmisioa
Brucella bakterioa zenbait bidetatik transmiti dakieke pertsonei:
Elikagaia – Pertsona
bakterio hori duten giza gorozkiek kutsatutako elikagaiak edo ura kontsumituz gero *
Animalia/Pertsona – Pertsona
Ustiategian infektatutako animalien eta elikagaiak manipulatzen dituzten pertsona infektatuen gorozki-aho bidez
Ura/Elikagaia – Elikagaia
Ustiategian kutsadura gurutzatuaren bidez, elikagaiak eraldatzean eta etxean elikagaiak prestatzean eta kozinatzean
* Transmititzeko bide nagusia elikagaiak dira, nagusiki Brucellak infektatutako animalien esne gordina eta esne gordinez egindako eratorriak. Frutak eta barazkiak ureztatzeko ura ere izan daiteke infekzio-iturri.
3. Giza osasunean duen eragina
Bruzelosia, maltako sukarra izenez ere ezaguna, munduan hedatuen dauden elikagai-jatorriko zoonosietako bat da. Europan derrigor jakinarazi beharreko giza gaixotasuna da. 2007an zaintza-programak ezarri zirenetik, bruzelosi-kasuak nabarmen murriztu dira. Nolanahi ere, ofizialki bruzelositik libre ez dauden Europako hegoaldeko herrialdeetan animalien osasun‑arloko arazoa da, eta eragin handia izaten du giza osasunean; hain zuzen ere, kasu gehienak ospitaleratu egin behar izaten dira.
Euskal Autonomia Erkidegoa, 2013az geroztik, “ofizialki kaltegabea” da behi-, ardi- eta ahuntz-bruzelosiari dagokionez.
Gaixotasunaren inkubazio-aldia 2 eta 4 aste bitartekoa izaten da. Bruzelosiak infekzio sistemikoa sortzen du, eta honako hauek dira eragiten dituen sintomak: aldizkako sukarra edo sukar irregularra, buruko mina, ahulezia eta nekea, pisua galtzea eta artikulazioetako mina. Halaber, hainbat organo espezifiko ere infekta daitezke, besteak beste gibela, barea, bihotza edo burmuina. Hilkortasun-tasa, tratamendurik gabe, % 2koa da gutxi gorabehera, eta normalean bigarren mailako endokarditis baten ondorioz gertatzen da.
Arrisku taldeak
Zenbait herritar talde bereziki sentikorrak dira, eta bruzelosiak konplikazioak eragin ahal dizkie: haurdunak, immunitate-sistema ahuleko pertsonak (jaioberriak eta 5 urtetik beherako umeak, 60 urtetik gorako pertsona nagusiak eta immunodeprimituak). Bruzelosia lan-arriskutzat har daiteke infektatutako animalia edo kanalekin edo haien jariakinekin (plazentak, fetuak…) kontaktua duten pertsonentzat, baita ustiategietako langile, albaitari, laborategietako langile eta haragi-sektoreko langileentzat (hiltegiak, harategiak…) ere.





4. Elikagaiekiko espozioa
Honako hauek dira Brucellak kutsatuta egoteko arrisku handiena duten elikagaiak:
Termikoko tratatu gabeko esne gordina eta esne gordinez egindako esnekiak (nagusiki gaztak)
Esne gordina eta esne gordinez eginiko gazta
Kutsatutako urarekin ureztatutako fruta eta barazkiak
Kutsatuta dagoen edateko ura
5. Prebentzioa eta arriskuaren kontrola
5.1. Elikakatean
Ustiategietan, animaliak hiltzean eta elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene-jardunbide egokiak eta Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisian (AKPKA) oinarritutako autokontrol-sistemak ezartzea.
Ustiategi eta hiltegietan, honako honetan dautza prebentzio-estrategiak: plazentak, animalien gorpuak eta barneko organoak babesteko, manipulatzeko eta ezabatzeko neurri egokiak aplikatzea.
INAKTIBAZIO-TRATAMENDUAK
Tratamendu termikoa da elikagaiak eraldatzean Brucella inaktibatzeko tratamendu nagusia:
Pasteurizazioa
60ºC
30 minutuz
5.2. Etxean
Bruzelosi kasu gehienak etxean gertatzen dira, kutsatutako elikagaiak ez direlako behar bezala kozinatzen (<70 ºC) eta hozten (>7 ºC).
Horrenbestez, gomendagarria da zenbait higiene-jardunbide aintzat hartzea elikagaiak prestatzean, kontserbatzean eta kozinatzean, Brucellaren kutsadura saihesteko:
OMEren 5 aholkuak jarraitzea:
Erabili ur eta lehengai seguruak.
Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira.
Gorde elikagaiak tenperatura seguruetan.
Hoztu elikagaiak 5º C-tik beherako tenperaturetan, Salmonella hazteko aukerak mugatzeko bakterio horrek kutsa ditzakeen elikagaietan.
Garbitasuna zaindu: desinfektatu gainazala, tresnak eta mozteko oholak.
Bereizi elikagai gordinak eta kozinatuak, kutsadura gurutzatua saihesteko.
Kozinatu elikagaiak erabat (65º C) eta mantendu bero kontsumitzen diren arte.
Elikagaiak kontsumitu ondoren, hoztu soberakinak albait arinen (<5º C) eta kontsumitu 24 orduren barruan, aldez aurretik berotuta.
Horrez gain, Elikagaien Segurtasuneko erreferentziazko agintariek aintzat hartu beharreko beste jarraibide batzuk gomendatzen dituzte:
Hotz-katea mantentzea Brucellarekin kutsa daitezkeen elikagai gordinak garraiatzean, biltegiratzean eta banatzean.
Elikagaien etiketetan agertzen diren kontserbazio- eta tenperatura-jarraibideak betetzea, bai eta iraungitze-data ere.
Ez desizoztea elikagaiak giro-tenperaturan, hozkailuaren beheko aldean baizik.







Garbitasuna zaindu: desinfektatu gainazala, tresnak eta mozteko oholak.
Bereizi elikagai gordinak eta kozinatuak, kutsadura gurutzatua saihesteko.


