|
Iturria:
ELIKA
|

10 ikastetxek ekintza hezigarriak ezarri dituzte eskola-jantokietan, elikagaien xahuketa murrizteko dituzten ondorioak aztertzeko.
Martxoan, GUSTOS proiektu europarraren esku-hartze hezigarriak garatu dituzte 20 eskola parte-hartzaileetako 10etan, 2 Euskadin eta 8 Katalunian. Horietan, aurretik, beren eskola-jantokietako elikagaien xahuketaren hasierako zenbaketa egin zuten.
Esku-hartze hezigarri horiek Espigoladors Fundazioak koordinatu ditu, eta hiru jarduketa-lerrotan egituratu dira: jantokiko langileentzako prestakuntza, jolas hezigarrien dinamizazioa jantokiko orduan, eta ikaskuntza- eta zerbitzu-proiektuak garatzea ikastorduetan. Ikastetxe bakoitzak esku hartzeko tipologia bakar bat aplikatu du. Hortaz, horien eraginkortasuna alderatu ahal izango da benetako testuinguruetan.
ELIKAk laguntza teknikoa eman du bitartekaritza- eta jarraipen-prozesuan, bildutako datuen kalitatea bermatuta. Ildo horretan, ikastetxeak elikagaien xahuketa monitorizatzen ari dira esku-hartzeak gauzatu aurretik, bitartean eta ondoren, benetako inpaktua ebaluatzeko helburuarekin.
Esku-hartze hezigarriak aplikatu ez dituzten ikastetxeetan, esku-hartze gastronomikoak maiatzaren amaieran ezarriko dira, GOe Tech Centerrek koordinatuta, Euskadiko 8 ikastetxetan eta Kataluniako 2 ikastetxetan
Proiektuaren helburu nagusia da parte hartzen duten eskola-jantokietan gutxienez elikagaien xahuketaren % 15 murriztea, eta, horren bidez, ebidentzia sortzea horrelako soluzioak beste testuinguru batzuetan errepikatzeko.
Eguneraketa data: 2026/07/01

