Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030
Eusko Jaurlaritza, IHOBE sozietate publikoaren bidez, “Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030” burutzen ari da, eta laster argitaratuko da.

Estrategia horren xedea da Euskadi ekonomia zirkularrago baterantz bultzatzea, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta lankidetza-eredu publiko-pribatu baten bidez. Azken horretan, herritarrek, enpresek eta administrazioek batera egingo dute lan, helburu bera lortzeko.
Estrategiak honako 12 erronka hauek barne hartzen ditu:
1. erronka: Negozio-eredu zirkularragoen sorkuntza sustatzea.
2. erronka: Material, prozesu eta produktu berriak erabiltzea.
3. erronka: Araudi-aldaketak eta merkatuko joerak aurreratzea.
4. erronka: Produktuen balio-bizitza luzatzea.
5. erronka: Produktuen bigarren bizitza sustatzea.
6. erronka: Lehengaien kontsumoa murriztea eta horien ordez material berriztagarriak erabiltzea.
7. erronka: Hondakin gutxiago sortzea.
8. erronka: Kontsumo-eredu zirkularragoa sustatzea.
9. erronka: Elikagaien xahuketa murriztea.
10. erronka: Plastikoen erabilera mugatzea.
11. erronka: Hondakinen berrerabilera, birziklapena eta berreskurapena areagotzea.
12. erronka: Bigarren mailako lehengai gehiago erabiltzea.
Elika estrategiaren bultzatzaile gisa lan egiten duen Gobernu Talde Teknikoko kide da. Horrez gain, Elika arduratzen da “7. jarduketa-lerroa: elikagaien xahuketa” sustatzeaz.

7.1. Herritarrak kontzientziatzea elikagaiak kontsumitzeko eredu arduratsuagoaren inguruan eta prozesu hori haurren eta gazteen artean hastea, hezkuntza-sistemaren bidez.
7.2. Kontsumitzaileek elikagai-soberakinak aprobetxa ditzaten eta/edo soberakin gehien sortzen dituztenek dohaintzan eman ditzaten bultzatzea.
7.3. Lehen sektoreko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko azpiproduktuak modu berritzailean (adibidez, beste sektore batzuetarako lehengai gisa) erabil daitezen sustatzea.
Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plana 2024
2021eko azaroan, Eusko Jaurlaritzak 2024rako bere epe laburreko planaren helburuak eguneratu zituen, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategikoa onartuz. Plan horrek, lehen aldiz, bioekonomia teknologia berritzaileen bidez bultzatzea jasotzen du, eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu berri baten aldeko apustua egiten du, ekonomia eraginkorrago trantsizioan laguntzeko.
Euskadik ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren garapen-potentziala identifikatzen du, eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategikoa egiten du, 2024rako helburu estrategiko hauek zehazten dituena:
2024 Helburu estrategikoak
- Produktibitate materiala %30 handitzea.
- Material zirkularraren erabilera-tasa %10 handitzea.
- BPGren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa %10 murriztea.
- Elikagai-hondakinen sorrera %50 murriztea (Helburu osagarria)
- Plastikozko bilgarrien % 100 birziklagarriak izatea lortzea (Helburu osagarria)

Helburu espezifikoak:
– Ingurumena babesten laguntzea, natura-baliabideak eta biodibertsitatea zainduz.
– Nekazaritzako elikagaien, itsasoko eta basogintzako sektorea indartzea bioekonomia zirkularraren aukerak baliatzeko.
– Gaitasun zientifiko-teknologikoak indartzea eta orientatzea, eta prestakuntza espezifikoa indartzea.
– Balio erantsi handiko bioekonomiarekin lotutako enpresa-jarduera sustatzea eta erakartzea.
– Eskaria eta bestelako merkatu-baldintzak sortzea.
ERRONKAK
1. Erronka: Zirkularragoak izango diren negozio-eredu berrien sorkuntza sustatzea
2. Erronka: Berrikuntza txertatzea material aurreratu eta berriztagarrietan, prozesuetan eta produktuetan
3. Erronka: Prduktuen bizitza baliagarria luzatzea
4. Erronka: Lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorkuntza murriztea
5. Erronka: Kontsumo-eredu zirkularragoa sustatzea
6. Erronka: Elikagaien xahutzea murriztea
7. Erronka: Plastikoen erabilera efizienteagoa sustatzea
8. Erronka: Hondakinen berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea igoaraztea
9. Erronka: Bigaren mailako lehengaien erabilera areagotzea
Plana 11 jarduketa-lerrotan eta 53 ekintzetan hedatzen da, helburu estrategikoekin bat datozenak, ondorengo taulan ikusten den moduan:

IV. Euskadiko Ingurumen Esparru Programa
Bestetik, IV. Ingurumen Esparru Programaren barruan, 5. Proiektu Giltzarria elikadura zirkularrari buruzkoa da.
Proiektu giltzarri horren helburua Euskadiko lehen sektorearen ingurumen-funtzioari balioa eta garrantzia ematea da, Euskadin elikaduraren balio-katearen ziklo osoa aprobetxatzearen bitartez (ekoizpena, eraldaketa, salmenta, berrerabilpena, eta azpiproduktu eta hondakinen balioztatzea), hala, kapital naturala indartzeko, ekosistemen zerbitzuak aktibatzeko, pertsonen osasuna hobetzeko eta nekazaritzaren garapen jasangarrian oinarritutako enplegu-sorrera mesedetzeko.

EKIMENAK
5.1 Merkaturatzeko zirkuitu laburrak sustatzea eta tokiko nekazaritzako elikagaiak bereiztea.
5.2 Elikagaien ekoizpen iraunkorrari buruzko ikerketa-ildoak zehaztea eta lehenestea.
5.3 Jantoki kolektiboetan tokiko produktuak txertatzeko esperientziak abiaraztea.
5.4 Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Sustapenerako Plana gauzatzea: FOPE.
5.5 Nirea ekimena.
5.6 Elikagaien xahuketa.
Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko 2024: GEPE Berria

Plan horrek Euskadi mundu mailako erreferente bihurtu nahi du gastronomiaren eta elikaduraren alorrean, gastronomiaren eta elikaduraren balio-katearen kalitate eta jasangarritasun ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoari esker.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak GEPE Berria jarri du abian, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko berria, 2017an hasitako GEPEren jarraipena eta hura indartzen duena.
Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko Berria diseinatzerakoan kontuan izan dira COVID-19 pandemiaren ondoren lehentasunetan egondako aldaketak, Next Generation programa, Basque Green Deal ekimena etorkizun jasangarriagoa lortzeko, ekonomia zirkularrera egindako eredu aldaketa, nazioarteko beste akordio batzuk, GJHak esaterako, eta Europako “Baserritik mahaira” edo Food 2030 Estrategia, besteak beste.
Helburuak: Helburu nagusia da gastronomia eta elikadura bultzatzen, sustatzen eta garatzen jarraitzea Euskadiko ekonomiarentzako sektore estrategikoa baita, gaitasuna baitu enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko, kultura-ondare gastronomikoa eta natura- eta paisaia-baliabideak kontserbatzeko.
Gainera, helburu kuantitatibo espezifiko hauek ditu:
- % 25 handitzea elikadura eta gastronomiaren balio-katearen balio erantsi gordina (BGEd).
- % 15 handitzea lehen sektorearen eta elikagaien eta edarien industriaren BGEd.
Irismena: Euskadiko ekonomian estrategikoa da elikaduraren eta gastronomiaren balio-katea, trakzio-efektua du BPGan eta sortutako enpleguan duen pisuagatik eta gero eta ekarpen handiagoa egiten duelako merkataritzako balantzan eta berrikuntzarako inbertsioan.
Elikaduraren 4Sak: Plan berria aurrera doa euskal gastronomiaren eta elikaduraren balio-katea lortzeko: Osasuntsua, Segurua, Singularra eta Jasangarria (gizarteari, kulturari, ekonomiari eta ingurumenari dagokionez).
Horretarako, gastronomia eta elikagai-industria bultzatzeko politikak eta tresnak sustatzen ditu, batez ere kalitatezko bertako produktu osasuntsua bultzatzen duena, jasangarritasuna bultzatzen duena, kalitatezko balio turistikoko proposamen bat sortzen duena eta Basque Country marka nazioartean zabaltzen duena.
Basque Green Deal
El Basque Green Deal (BGD) recoge los objetivos de reducción de emisiones y de generación de energía renovable, pero no se limita a esos ámbitos, ya que nace como modelo económico con la industria y la tecnología como principales palancas, por lo que ciencia, tecnología, economía circular, industria, transición energética o la propia cadena de la alimentación se alinean con un mismo objetivo: el desarrollo justo y sostenible.
Basque Green Deal izenekoak emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak jasotzen ditu, baina ez da esparru horietara mugatzen, eredu ekonomiko gisa sortu baita, industria eta teknologia baitira palanka nagusiak; beraz, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikaduraren katea bera helburu berarekin lerrokatzen dira, bidezko garapen jasangarriarekin, alegia.
Hauek dira lan-ildoak, Europako Itun Berdearen printzipio nagusiekin lerrokatuta:
Ekiola, energia fotovoltaikorako kooperatibak sortzea
Energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala
Parke eoliko berriak
Gauzatu energia programa, Euskadiko udalerrietan energia garbien inbersioak finkatzeko
Ekonomia Zirkularreko Hub-a
Basque Ecodesign Centre
Karbono-aztarna murrizteko tresna
Hidrogenoaren Euskal Estrategia
Energy Intelligence Center
Gigafactoria Basquevolt
Mubil, elektromugikortasun zentrua
Renove plana
Natura Ondareari buruzko legea
Uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea
2030erako saneamendu-sistemaren %100 eguneratzen egotea
Nekazaritza ekologikoari eta Km0 produktuari laguntzeko programak
Elikagai-xahutzearen aurkako ekimena
Landaren eta itsasertzaren garapenari laguntzea
Belaunaldi-txanda lehen sektorean

