Lege oharra

1.- Informazio orokorra

Webgune hau ELIKA / NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO EUSKAL FUNDAZIOArena da (Granja Modelo z/g, 01192 Arkauti (Araba), IKZ: G01314269; helbide elektronikoa:  berri@elika.eus   Tel.: 945 12 21 70) eta Eusko Jaurlaritzaren Fundazioen Erregistroan izena emanda dago F-97 zenbakiarekin.

Webgune hau eta bertako azpidomeinuak, mikrositeak eta/edo azpi-atalak erabiltzean, Lege Ohar honetako erabilera-baldintzak irakurri, ulertu eta mugarik gabe onartu dituzula esan nahiko du, baita webgune honetan bertan eskura duzun Pribatutasun Politika ere; berariaz gomendatzen dizugu politika hori irakurtzeko, eta erabiltzeak esan nahi du erabat onartzen dituzula Lege Oharra nahiz Pribatutasun Politika, sarbidea izandako unean argitaratutako bertsioan.

ELIKAk beretzat gordetzen du webgune honetako terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea, baita edukiak, informazioa, eta abar zabaltzekoa ere, edozein unetan eta aurrez ohartarazi gabe, eta ondorioz, gomendatzen du aldiro kontsultatzeko aldaketak egon diren ikuste aldera.

1.2.- Hizkuntza

Lege Ohar hau, gure Pribatutasun Politika edo beste edozein erabilera arau, politika edo webgune honetan aldiro argitaratu daitekeen edozein prozedura itzuliz gero eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitakoaren artean desadostasunak egonez gero, gaztelaniazko bertsioa izango da indarrik handiena duena.

2.- Jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideak

Webgune honetako edukiaren eta bertako elementuen titularra ELIKA da eta ondorioz, Elikari dagozkio bertako jabetza intelektuala eta industriala ere, bereziki iturrien kode guztiak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo ikurra, soinuak eta webguneko orrialdeetako gainerako elementu grafikoak edo soinudunak. Zerrenda hau ez da itxia, baizik eta adibide bat, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude Jabetza Intelektual eta Industrialaren Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

Erabiltzaileak edukiak zuzen eta behar bezala erabili behar ditu, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. ELIKAk baimena ematen dio erabiltzaileari webgune honetako informazioa ikusteko, baita erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatu eta haren sistema informatikoetan biltegiratu besterik ez), elementuak soilik erabilera pertsonalerako badira eta kazetaritzako xedeetarako erabiltzeko ere bai, kasu bietan elementuen osotasuna errespetatzen bada eta jatorrizko iturria ELIKAren webgunea izan dela identifikatuz gero; berariaz galaraziko da zati bat erabiltzea eta bere izaeraren aurkako erabilera ere bai.

Webguneko edukia aurreko paragrafoan berariaz ezarritako xedeetatik kanpo erabiltzea galarazten da; baita banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea ere edozein bitarteko eta teknologia erabiliz, horretarako ELIKAren berariazko baimena behar da aurrez eta testu honen aurkako jarduera oro, jabetza industrial eta intelektualaren eskubideen arloko araudiaren urraketa da.

Dena dela, webgune hau erabili daiteke osotasuna errespetatuz gero eta jatorrizko iturria ELIKAren webgune hau izan dela identifikatuz gero, berariaz galarazten da zati bat erabiltzea eta bere izaeraren aurkako erabilera egitea.

ELIKAk beretzat gordetzen du bere eskubideak defendatzeko egoki iritzitako legezko ekintzak egitea.

Publizitatea: Webguneak publizitate edukia izan dezake edo babesleren bat izan dezake. Iragarleek eta babesleek webgunean jartzeko materiala igorriz gero, iragarle eta babesle horiek izango dira igorritako materialak legeak betetzen dituela eta kasu bakoitzean ezar daitezkeen baimenak dituela ziurtatzeko arduradun bakarrak. Webgunearen titularra ez da izango publizitatearen edo babesleen edukietan egon daitezkeen akats, doitasunik ez edo irregulartasunen erantzulea. Webgunearen erabiltzaileei edo bisitariei publizitateak edo beste edozein materialek sentsibilitatean eragin dakiekeen kalteen erantzulea ere ez da izango.

3.- Segurtasuna

Webgune honetan HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu, zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikaziorako bide seguru bat ezartze aldera datu pertsonalak igortzerakoan. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez eskaintzeak esan nahi du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatutako informazioren konfidentzialtasuna bermatzen dela, izan ere, bien artean zifratutako konexioa ezartzen da SSL protokoloa erabiliz eta ondorioz, hirugarrenak ezin dira sartu igorritako informazioan.

4.- Erantzukizuna

a) Orokortasunak.

ELIKAren interesa da webgune honek ahalik eta eraginkortasun handienarekin funtzionatzea eta sorrerako xedea betetzea, baina ez ditu bere gain hartzen webguneak izan ditzakeen akats tipografikoak, formalak edo zenbakizkoak, ezta bertako informazioaren zehaztasuna ere, eta funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioak edo anomaliak ere ez.

ELIKAk ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabe egongo direla eta ez da webgunean sartzeak edo sartu ezinak eragindako kalteen erantzulea.

Erabiltzaileak hitza ematen du webgune hau zintzo eta legez erabiliko duela, legeen eta trafiko-erabileren arabera; era berean, ELIKAren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik ez duela erabiliko adierazten du, edo webgune hau kaltetu, erabilgarri izateari utzi, gainkargatu edo erabilera arrunta galaraziko duen jokabiderik ere ez duela izango adierazten du.

ELIKAk beretzat gordetzen du webgune honetako terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea, baita edukiak, informazioa, eta abar zabaltzekoa ere, edozein unetan eta aurrez ohartarazi gabe, eta ondorioz, gomendatzen du aldiro kontsultatzeko aldaketak egon diren ikuste aldera. Zuk irakurri egin beharko dituzu webguneko legezko ohar berriak eta erabiltzeko sar daitezkeen baldintza berriak. Hala ez bada, erabiltzeari eta sartzeari uko egingo diozu, ELIKAri erantzukizun oro kenduko diozu eta ELIKAk eskubidea izango du webguneko edukietan sartzea ezeztatu eta amaitzeko, baita bertatik eskaintzen diren zerbitzuak ezeztatu eta amaitzeko ere.

b) Estekak eta hiperestekak.

ELIKAren jabegoko webguneek hirugarrenen baliabide edo webguneetara esteka edo sarbidea eman dezakete, zure interesekoak direla uste badugu edo gure webguneetako zerbitzu batzuk eskaintzeko beharrezkoak direla uste badugu, baina webgune horiek ez ditugu guk kontrolatzen.

Esteka horien xedea izan daiteke interesa dakizkizukeen baliabideen bilaketa erraztea Interneten bidez.

Dena dela, orrialde horiek ez dira ELIKAkoak, ez ditu orrialde horien edukiak aztertzen eta, ondorioz, ezin da horien erantzule egin, ezta gune horietan eskaintzen diren, agertzen diren eta/edo eskura dauden zerbitzuena ere, estekako orrialdearen funtzionamenduarena, orrialde horiek egin dezaketen datuen tratamendu eta erabilerarena, egin ditzaketen arau hausteena edo orrialde horietan sartzearen edo erabiltzearen ondorioz egon daitezkeen kalteena; ez du esan nahi inolako harremana dagoenik ELIKAren eta eduki horien edo dauden guneen pertsona edo erakunde titularren artean.

Beraz, ELIKAk ez du bere gain hartzen estekatutako guneen inguruko erantzukizunik, ez du funtzionamenduaren ardurarik, horietako eduki eta zerbitzuenik, ez eta estekatutako gune horietan dauden estekenik ere.

Zinez gomendatzen dugu lege oharrak irakurtzeko eta, bereziki, orrialde horietako pribatutasun politikak irakurtzeko zuen datu pertsonalak sartu aurretik eta zalantzaren bat izanez gero, gune horiekin zuzenean harremanetan jartzeko gomendatzen dugu, pribatutasun politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.

Estekatutako guneren baten bidez garatutako eduki, zerbitzu edo beste edozein jardueratan legez kontrako zerbait edo desegokia den zerbait dagoela jakinez gero, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio ELIKAri, honek egoki iritzitako neurriak har ditzan, dagokionean.

Berariaz galarazita dago www.elika.eus webguneko orrialde bat ELIKAri ez dagokion beste batean aurkeztea (“framing” teknika erabiliz edo antzeko ondorioak edo berdinak dituen beste bat erabiliz), www.elika.eus bidez hedatutako eduki oro hau ez den beste webgune batean sartzea “in line linking” teknika erabiliz edo antzeko ondorioak edo berdinak dituen beste bat erabiliz, ELIKAren berariazko baimenik gabe.

Webgune hau erabiltzean, uste dugu erabiltzaileak agiri hau kontu handiz irakurri duela eta bertako gomendioak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo emandako aholkuekin, arren, ez erabili gure webgunea.

Baldintza hauek interpretatzeko gatazka edo eztabaida egonez gero, baita webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein gairi buruz ere, Espainiako jurisdikzioa eta araudia ezarriko dira eta Gasteizko auzitegia izango da eskumena duena.