Azterlana: substantzia perfluoroalkilatuak elikagaietan – EFSA 2011

EFSAk azterlan bat argitaratu berri du elikagaietako Substantzia Perfluoroalkilatuen (PFAS) edukiari buruz. Azterlana egiteko 4.881 lagin aztertu ditu 2000. eta 2009. urteen artean. Hona hemen azterlanaren emaitzak:

  • PFASen familiatik honako hauek aurkitu dira gehienbat aztertutako laginetan: PFOS (% 31.1), PFTriDA (% 17.2), PFOSA (% 16.6), PFOA (% 11.5), etab.
  • Honako elikagai hauetan antzeman dira batez ere: “arrain erraiak (% 68), “ehiza animalien erraiak" (% 64), “ehiza haragia" (% 22), “uretako moluskuak” (% 20), “krustazeoak” (% 17) eta “arrain haragia” (% 9.7)

EFSAk gomendatu du informazio zabalagoa jaso behar dela elikagaietan substantzia horien edukiei buruz, zehazki PFAS kontzentrazio maila altua duten elikagaietan (krustazeoak eta uretako moluskuak), eta, nahiz eta PFAS kontzentrazio maila baxua izan, askotan kontsumitzen diren elikagaietan (ura eta beste edari batzuk). Halaber, aintzat hartu beharko da substantzia horiek ontzietatik elikagaietara migratu ahal direla. Beraz, datu gehiago bildu beharko dira kontsumitzeko prest dauden elikagaiei eta ontziratutako elikagaiei buruz.

PFASak elikagaietan

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad