EFSAren Produktu Dietetikoen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) B12 bitaminaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat, kobalaminaren Estatuko biomarkatzaile-konbinazio batean oinarrituta.
Hona hemen hainbat herritar-talderentzat ezarritako erreferentziazko balioak:
- Helduentzat, kobalaminaren Ingesta Egoki hau ezarri da: 4 µg/egun. Horretarako, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan behatutako ingestak hartu dira kontuan, 4,2 eta 8,6 µg/egun artekoak-
- Haurrentzat ez dago ebidentzia zientifiko sendorik; hortaz, helduentzako Ingesta Egokia estrapolatu da, eta erreferentziazko balio hauek ezarri dira: 1,5 µg/egun 7-11 hilabeteko haurrentzat eta 4 µg/egun 15-17 urte bitarteko haurrentzat.
- Haurdun eta edoskitze-aldian dauden emakumeentzat, kobalaminaren 4,5 eta 5 µg/egun ingesta gehigarria ezarri da, hurrenez hurren, kontuan hartuta kobalamina ehunetan pilatzen dela eta amaren esnera igarotzen dela.
Erreferentzia-balio horiek ezartzeko, kontsulta publiko zabal bat egin da, eta kontsulta horren txosten teknikoa EFSAren webguneko irizpen zientifikoarekin batera argitaratu da.
Kobalaminarentzako (B12 bitamina) erreferentziazko balio dietetikoak
