Balorazioa: Kutsatzaile kimikoei buruzko datuak biltzeko protokoloa – EFSA 2013

EFSAk aztertu egin du azken bi urteotan elikagaietako kutsatzaile kimikoen inguruko datu-bilketa. Gainera, honako hauek nabarmendu ditu: Estatu kide guztien partaidetza handia; jakinarazitako datuen normalizazio- eta homogeneotasun-hobekuntzak aurreko urteen aldean; eta datuak transmititzeko prozesua estandarizatzean emandako aurrerapausoak. Analisian zenbait muga atzeman dira. Beraz, EFSAk zenbait hobekuntza-neurri ezarri ditu, datu-bilketa bateratzeko protokoloan jaso behar direnak. Halaber, Estatu kideei zenbait gomendio eman dizkie, informazioa igortzeari dagokionez.

Europako elikagai- eta pentsu-taldeetako kutsatzaile kimikoen presentziari buruz eskuragarri dauden datu guztiak modu bateratuan biltze aldera, EFSAk sistemaren normalizazioa bermatzeko protokoloa garatu zuen 2010ean.

Protokoloaren helburua da estandar bat ematea, datuak sortzeko eta transmititzeko, eta EFSAren datu-basean biltegiratu aurretik, datuak balioztatzeko. Horretarako, datuen normalizazio-prozesuak zenbait balioztatze-etapa ditu bere baitan, honako alderdi hauei dagokien kontrola eta normalizazioa barne hartzen dituztenak:

  • neurtze-unitateak
  • emaitzak adieraztea
  • koherentzia egiaztatzea atzemate-mugaren (LOD), kuantifikazio-mugaren (LOQ) eta lortutako emaitzen baloreen artean
  • aintzat hartu ez diren datuen baloreak egoztea
  • elikagaien sailkapena berrikustea

Datuen normalizazioko azken urratsak datuak igortzen dituen erakundearekiko harremana dakar, jakinarazi egin behar zaizkielako ezarritako estandarizazio- eta balioztatze-neurriak, eta azaldu eta eztabaidatu egin behar delako normalizazio-prozesuaren azken emaitza. Halaber, elkarrekin adostu behar da EFSAren datu-basean sartu beharreko datuen azken multzoa.

2010ean protokoloa argitaratu ondoren, 28 herrialdek igorri dituzte datuak ezarritako sistemaren bidez (27 Estatu kide eta Norvegia). Guztira 35 elikagai- eta pentsu-kategoriatan sailkatutako 199.084 lagin eta zazpi familia kimikotako 330 substantzia ezberdinen 871.236 emaitza izan dira: landare-toxinak, kutsatzaile organikoak, elementu kimiko eta eratorriak, produktu fitosanitarioak, prozesuaren kutsatzaileak, mikotoxinak eta itsas biotoxinak.

Lortutako emaitza garrantzitsuenen artean nabarmentzekoak dira Estatu kideen parte-hartze handia, jakinarazitako datuen normalizazioan eta homogeneotasunean aurreko urteen aldean egindako hobekuntza, datuak igortzeko prozesuaren estandarizazioan emandako aurrerapausoak eta balioztatze-prozesuko agente guztiek izandako partaidetza. Horiek guztiek ahalbidetzen dute atzemandako edozein arazori irtenbide eraginkorra ematea.

Muga batzuk ere atzeman ziren, nagusiki honako hauekin lotutakoak: analisi-metodoan informazio falta, atzemate eta zenbatze mugei buruzko informazio eza, elikagaiak eta pentsuak modu egokian sailkatzea edo laginak identifikatzeko kodeetako akatsak.

Ondorio gisa, EFSAk ahaleginak areagotzea gomendatzen die Estatu kideei, datuak formatu elektronikoaren arabera ezarritako epean (urriaren 1a) aurkezteko. Izan ere, horrek ahalbidetu egingo du datuak behar bezala sortzea eta estatistikoki aztertzea. Halaber, gomendatu egiten du ahalik eta informazio gehien ematea emaitza analitiko bakoitzeko, baita, emaitzen analisian, elikagai eta pentsuen Foodex sailkapena erabiltzea ere.

Protokoloaren balorazioa. EFSA 2012

Datuak elkarrekin trukatzeko protokoloa. EFSA 2010

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad