Berriak

Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011

LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011

LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian. ...

Irakurri gehiago

Nork ordaintzen du akatsak kominikazioan? – ACSA 2010

"Nork ordaintzan du akatsak komunikazioan?" jardunaldiari buruzko txostena, ACSAk argitaratuta.Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EEBren zaintza berrikustea zenbait estatu kidetan – EFSA 2010

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) eguneratu egin du indarrean egon den zientzia-iritzia Behien Entzefalopatia Espongiforme gaixotasunari buruz (EEB). Helburua izan da ezagutaraztea nolako arriskua duen gaixotasun horren zaintza berrikusteak hainbat estatu kidetako giza eta animalien osasunean. Horretarako, Panelak hainbat datu aztertu ditu, hain zuzen ere Europako legediko zaintza- sistemak eta kontrol neurriak gutxienez azken sei urteotan ezarrita dituzten 25 herrialdetako datuak. Ebaluazioa egiteko hainbat agertoki hartu dituzte aintzat. Agertoki batzuk errealistagoak izan dira eta beste batzuk, berriz, “okerrenak” izan dira. Ebaluazio horren bidez, Panelak ziurtatu du, batetik, EEB izurria gainbeheran dagoela; eta, bestetik, zaintza-sistemaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia Iritzia: Barazkietako nitratoen arriskua umeentzat – EFSA 2010

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzia argitaratu berri du hosto berdeko barazkietan nitratoen presentziak ume txikien osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Iritziak baieztatu egiten du 6 eta 12 hilabeteko haurtxoek ziazerbak kontsumitzea ez dela arriskutsua euren osasunerako, aintzat hartuta ziazerbak dietaren parte direla pureen osagai gisa. Nolanahi ere, ziazerbak purearen % 50 osatzen badute eta haurtxoari egunean pure horren anoa bat baino gehiago emanez gero, ezin izango litzakete arriskua baztertu. Horregatik, eta kontuz ibiltzearren, gomendatu dute ziazerbarik ez ematea urtebete baino gutxiago duten haurtxoei. 1 eta 3 urte bitarteko umeei dagokienez, Panelak ondorioztatu du kolektibo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuspena: Bisfenol A konposatuaren toxikologia eta eraginak osasunean – FAO/OMS 2011

Txostena FAO/OMSren adituek egin dute, eta bertan Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan litzakeen eraginei buruzko zenbait alderdi biltzen dira. Honako hauek dira ondorio aipagarrienak: Bisfenol A konposatuak eragin edo gara lezakeen toxikotasunari buruzko ikerketen arabera, dosi altuetan baino ez dira antzematen eraginak. Nolanahi ere, aurretik deskribatu gabeko zenbait eragin, gaur egun ikertzen ari direnak, dosi txikiagoetan ere ager daitezke. Baina, hori etorkizuneko ikerketen bidez berretsi beharko da. Eragin horiek egiaztatuko balira, aintzat hartu beharko lirateke Arriskuen Balioespena egitean; izan ere, toxikotasun-maila konposatu horrekiko esposiziotik oso hurbil dago. Bestalde, aztertu egin beharko dira konposatu horren jarduera-mekanismo alternatiboak, jarduera estrogenikoa aldatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Mikotoxinak elikagaietan Erresuma Batuan – FSA 2010

Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan. Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak. Gariari eta eratorriei dagokienez, Trikotezenoak (Deoxinivalenola eta T2/HT2 toxinak) antzeman ziren laginen % 96an eta % 16an, hurrenez hurren. Halaber, Zearalenona ere antzeman zuten laginen % 60an eta A Okratoxina laginen % 52an.Mikotoxinen gaineko azterlana ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gaixotasun transmitigarriei buruz Europa mailan egindako epidemiologia-txostena – ECDC 2010

ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2008. urteari dagokio. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETG) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek behera egin dutela 2008. urtean, 2007. urtean baino % 3 jakinarazpen gutxiago egin baitira.Bestalde, Europa mailan salmonellosiak gutxitzeko joera izaten jarraitzen du beste urte batez (29,75 kasu 1.000 biztanleko).Listerosiari dagokionez, aldiz, aurreko urtean baino % 11 jakinarazpen gutxiago egin dira.Azpimarratzekoa da 2008. urtean Q sukarrari buruzko 1.680 jakinarazpen egin zirela, aurreko urteetan baino hiru aldiz gehiago; izan ere, 2007an 612 kasu jakinarazi ziren eta 2006an 580.ECDC txostena: Gaixotasun transmitigarriak Europan 2010 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OGMak landatzeak izaten duen eraginari buruzko gidaliburua eguneratzea

Genetikoki eraldatutako landareek ingurumenean eragiten dituzten Arriskuak Balioesteko Gidaliburua eguneratu du EFSAk. Oraingo honetan eguneratu eta osatu egin dira OGM (Genetikoki Eraldatutako Organismoak) landareen laborantzak ingurumenean izaten duen eragina balioztatzeko beharrezkoak diren berariazko zazpi eremu, eta horien artean honako hauek aipatuko ditugu: Landare horiek inbaditzeko eta irauteko duten gaitasuna. Horretarako, aintzat hartu da OGM landareen eta eraldatu gabeko landareen artean gerta daitekeen gene-transferentzia. Landareetatik mikroorganismoetara geneak transferitzeko aukera eta ondorioak.Jomuga organismoen erresistentziaren bilakaera. Jomuga ez diren beste organismo batzuetan gerta daitezkeen ondorioak. Prozesu biogeokimikoak, besteak beste lurzoruaren osaeraren aldaketak. OGM horiek landu, kudeatu eta biltzean erabiltzen diren tekniken balizko eragina. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Estrategia arriskuak identifikatzeko – EFSA 2011

EFSAren lehentasunetako bat da etorkizunean gerta litezkeen arriskuei aurrea hartzea. Horretarako, estrategia bat ezartzen ari da sor litezkeen arriskuak identifikatzeko. Estrategia horren oinarria da eskura dauden datu guztien zaintza ezartzea, datuak iragaztea eta arriskuak garaiz antzemateko sareak egituratzea. Estrategia horren barruan dago Parman urriaren 12an egindako hitzaldia. ELIKAk parte hartu zuen hitzaldi horretan. Dagoeneko eman dute estrategia horren lehengo urratsa, eta informazio-iturriak identifikatu eta balioetsi dituzte. Hiru kategoriatan banatu dituzte iturriok: RASFF, komunikabideak eta industria. Halaber, zientzia-literaturaren zaintza zorrotza ere egiten ari dira. Aurreikusi dute 2011ko ekainean argitaratuko dutela lehenengo urteko txostena, eta bertan argitaratuko dituzte eskuratutako emaitza guztiak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balioespena: toxina naturalak murrizteko Nekazaritzako Praktikak

Berrikuspen horren xedea da balioestea laborantzan toxina naturalen (mikotoxinak, landarearen beraren toxinak eta fikotoxinak) presentzia murrizteko hartzen diren neurriak. Gaur egun, zenbait neurri prebentibo eta zuzentzaile erabiltzen dira toxinen kutsadura murrizteko nekazaritzan, batik bat, mikotoxinak murrizteko. Neurri horiek hiru talde nagusitan bana daitezke: laborantza egokia, Nekazaritzako Praktika Egokiak eta detosifikazioa. Toxinak murrizteko estrategia egokiena identifikatzearren, beharrezkoa da aztertzea toxinen, laborantzen eta nekazaritzako praktika egokien arteko lotura. Agiri honetan arreta berezia eskaintzen zaie Europako bi laborantza nagusiei: zerealak eta patata Berrikuspena: Toxina naturalak murriztea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balioespena: toxina naturalak murrizteko Nekazaritzako Praktikak

Berrikuspen horren xedea da balioestea laborantzan toxina naturalen (mikotoxinak, landarearen beraren toxinak eta fikotoxinak) presentzia murrizteko hartzen diren neurriak. Gaur egun, zenbait neurri prebentibo eta zuzentzaile erabiltzen dira toxinen kutsadura murrizteko nekazaritzan, batik bat, mikotoxinak murrizteko. Neurri horiek hiru talde nagusitan bana daitezke: laborantza egokia, Nekazaritzako Praktika Egokiak eta detosifikazioa. Toxinak murrizteko estrategia egokiena identifikatzearren, beharrezkoa da aztertzea toxinen, laborantzen eta nekazaritzako praktika egokien arteko lotura. Agiri honetan arreta berezia eskaintzen zaie Europako bi laborantza nagusiei: zerealak eta patata Berrikuspena: Toxina naturalak murriztea ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Azterlana: klima aldaketa eta elikagaien segurtasuna

Azterlan horren helburua da identifikatzea klima aldaketak nutrizioan, Elikagaien Segurtasunean izan dezakeen eragina, bai eta elikagaien sektorearen eta industriaren eragina ere; izan ere, azken horiek klima aldaketan zerikusia duten eragileak dira.Honako hauek dira azterlan horren emaitza azpimarragarrienak:Klima aldaketaren ondorioz, zenbait patogenok hartuko dute garrantzi handiena, hain zuzen dosi infektibo txikia dutenek (Shigella spp., protozooak eta abar) eta naturan iraunkorrenak direnek (birus enterikoak, protozooak eta beste). Halaber, garrantzi handiagoa izango dute estres azidoko eta tenperatura altuko egoerekiko tolerantzia duten patogenoek (E. coli, Salmonella eta abar).Ureztatzeko ur gehiago behar izateak areagotu egingo du patogenoen arriskua, eta, neurri berean, albaitaritza-botika gehiago erabiltzeak areagotu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ELIKAk parte hartu zuen EFSAk elikagaiek sor litzaketen arriskuei buruz antolatu zuen zientzia-hitzaldian – 2010

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) antolatu zuen “Elikagaiek sor litzaketen arriskuak – Identifikatzetik komunikatzera” 15. zientzia-hitzaldia. ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa, gonbidatu zuten hitzaldian parte hartzera; izan ere, ELIKAk ezagutza eta eskarmentu handia du Elikagaiek sor litzaketen Arriskuen Identifikazioan, bai Europa mailako ERANET sareetan parte duelako, bai herrialde mailan Arriskuen Identifikazioa eta Balioespena bultzatzen dituelako, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo horretako erakunde eskudunekin batera. Hitzaldiaren lehenengo zatian, Sor Litezkeen Arriskuen Identifikazioari buruzko azalpenak eman ziren. Eta, agerian geratu zen beharrezkoa dela eskura dauden informazio eta datu guztiak izatea, batzea eta aztertzea; batetik, arriskuak antzematen lagunduko diguten seinaleak bilatzeko, eta, bestetik, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: bifenilo polibrominatuak elikagaietan – EFSA 2010

EFSAk iritzi bat argitaratu berri du bifenilo polibrominatuei (PBBak) buruz. Iritzi hori emateko, 794 elikagai-lagin eta PBBak ez diren antzeko 16 konposaturen edukia aztertu dituzte. Konposatu horiek zuntz sintetikoetan eta polimeroetan erabili izan dira su-eragozle gisa. Nolanahi ere, gaur egun Europan ez dira ez ekoizten, ez merkaturatzen; baina, oso iraunkorrak dira ingurumenean. EFSAk dio dieta bidezko esposizioa ez dela arriskutsua Osasun Publikoarentzat. Eta bere ustez, etorkizunean PBBak aztertzea ez da lehentasunezkoa izango. Elikagaietako konposatu horiek osasunean duten eragina balioesteko, Hautemangarria ez den Efektu Mailan (NOEL) oinarritu dira. EFSAk berak ez du egokitzat jotzen maila hori; izan ere, familia horretako konposatuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gidaliburu praktikoa: laborantzak zentzuz ongarriztatzea -MARM- 2010-

MARMek "Espainian laborantzak zentzuz ongarriztatzeko gidaliburu praktikoa” argitaratu du. Gidaliburu horren xedea da nekazarientzat eta teknikarientzat lagungarri izatea, eskura dituzten eta euren beharretara ongien egokitzen diren ongarriak aukeratu eta balioesteko. Puntu horretan, azpimarratu egiten da oso garrantzitsua dela ongarriak zentzuz eta modu eraginkorrean erabiltzea, aurrezteko eta ingurumenaren gainean duten eragina murrizteko. MARMen oharra Eskura dago MARMen denda birtualean (ISBN: 978-84-491-0997-3) ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Berezi@ Merkurioa Elikagaietan

Merkurioren buruzko artikulu laburpena: toxikotasuna, elikagaietan neurriduna, euskal herritarren esposizio-maila eta murrizteko aukerak Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gidaliburua: lurreko onddoen jarduera piper negutegietan-MARM-2010

MARMek gidaliburu bat argitaratu du piper negutegietan lurreko onddoen jarduerari buruz. Gidaliburu horretan, besteak beste, honako alderdi hauei buruzko informazioa aurki daiteke:- Lurraren nekea eta piper kultiboetako lurren gaixotasunen kontrola.- Mikrobiota desinfektatzearen eraginari buruzko atala, bai eta desinfektatzaile kimikoei eta horien eraginari buruzkoa ere. Halaber, honako hauek aztertzen dira: batetik, laborantza zikloan lurreko patogenoa ez den onddo-mikrobiota, eta, bestetik, negutegien ezaugarriak eta kokalekuak.Hemen eskuragarri (Bilaketa egin ISBNa erabiliz 978-84-491-0987-4) ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Arriskua balioztatzea: IAAP birusa hegazti-produktuetan – USDA 2010

Ipar Amerikako zenbait agentziak egin dute balioespen hori. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen birusak (HPAIV) Osasun Publikoan duen eragina balioetsi dute, zehazki oilategi-hegaztien haragia, arrautzak, eta horien produktu eratorriak kontsumitzeak izan dezakeen eragina. Arrisku balioespen horrek bi helburu ditu: 1) Kalkulatzea, batetik, HPAIVk kutsatutako produktu horiekiko esposizioa eta, bestetik, produktu horiek kontsumitzeagatik egon daitekeen gaixotzeko arriskua. 2) Estatu Batuetako ustiategietan birusa antzemanez gero, arriskua murrizteko estrategiak balioestea. Erabili duten ereduaren arabera, produktuak egoki prestatzen badira, arriskua “ezdeusa” da. USDAren Baliostapena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritzako praktika egokien gidaliburua mahastizaintza ustiagietarako – ACSA 2010

Gidaliburu horren helburua da, batetik, mahastizaintza ustiategietan egin beharreko autokontrolak gauzatzen laguntzea, eta, bestetik, mahastizainei lanabesa eskaintzea, elikagaien segurtasunarekin lotutako baldintzak errazago aplika ditzaten. Dokumentua Kataluniako mahastizaintza sektoreak osatu eta Kataluniako Mahastizaintza eta Ardogintza Institutuak (INCAVI) koordinatu du. Mahastizaintza ustiagietarako gida ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago