EFSAk ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horretan Europako Batasuneko adingabeen (urte bat eta hamalau urte bitartean) berunarekiko (Pb) epe luzerako esposizioa aztertu dute. Emaitzek ondorioztatu dute elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, batez besteko esposizioa 07 eta 4,1 µg-koa dela gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Honako elikagai hauek dira dietari berun kopuru handiena gehitzen diotenak: barazkiak, laboreak, fruitu-zukuak, freskagarriak/poloak, edateko esnekiak, eta beste. Bestalde, badirudi esposizioa handiagoa dela adin-talde horretako ume txikienen artean. Elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, ondorioztatu dute urte bat eta hamar urte bitarteko adingabekoen ingestak gainditu egiten duela Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarria ...
Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako ehunarekin. Bestalde, atun mojen (Thunnus obesus) eta atungorrien (Thunnus thynnus) merkurio kopuruak gainditu egiten du FDAk eta Europako Batzordeak baimentzen duten (1 ppm) maila. Atun argiak (Thunnus albacares), berriz, kopuru baxuagoa izaten du. Bestalde, ondorioztatu dute merkurio kontzentrazioa handiagoa izaten dela arrain espeziearen muskulu-ehunetan gantz-ehunetan ...
Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN - 2009 2009ko maiatzean, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (EASAN) Zientzia Batzordeak baloratu zuen ea arrantza praktiken bidez murriztu daitekeen Anisakis parasitoaren prebalentzia eta intentsitatea arrainetan.Gaur egun, igo egin da erauzketa-arrantzaren jarduera kala guztietan eta, ondorioz, itsasora botatzen dira arrain eta zefalopodoen erraiak eta beste hondakin batzuk. Horrek areagotu egiten du Anisakisaren prebalentzia itsasoan dauden espezietan. Gainera, gehiegizko ustiaketan ondorioz, zenbait gunetan berriz parasitatutako espezieak gero eta txikiagoak dira, hau da, gazteagoak eta tamaina txikiagokoak.Horregatik, Batzordeak eskatu die erakunde eskudunei susta dezatela tratamendu teknologikoak (besteak beste, denbora batez izoztea) aplikatzea arrain ...
Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako ehunarekin. Bestalde, atun mojen (Thunnus obesus) eta atungorrien (Thunnus thynnus) merkurio kopuruak gainditu egiten du FDAk eta Europako Batzordeak baimentzen duten (1 ppm) maila. Atun argiak (Thunnus albacares), berriz, kopuru baxuagoa izaten du. Bestalde, ondorioztatu dute merkurio kontzentrazioa handiagoa izaten dela arrain espeziearen muskulu-ehunetan gantz-ehunetan ...
Txosten horrek ematen dituen datuen bidez, honako hau egiaztatu da: zenbait estatu kidetan jakinarazi da oso altua dela fluorokinolonekiko erresistentzia oilategi-hegaztietan hartutako Salmonella laginetan, eta oilategi-hegaztietan, txerri-aziendan eta behi-aziendan (bai eta haragian ere) hartutako Campylobacter laginetan, zehazki, % 5 eta % 38 Salmonellaren kasuan eta % 20 eta % 64 artean Campylobacteren kasuan.Beste kasu batzuetan, berriz, jakinarazi da hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko eta makrolidoekiko erresistentzia antzeman dela. Horiek ere mikrobioen aurkako produktu garrantzitsuak dira.EFSAren txostena ...
EFSAk duela gutxi garatu duen Arriskuaren Balioespen kuantitatiboaren ondorioen arabera, harreman zuzena legoke S. enteritidisak kutsatutako taldeen kopuruaren eta bakterioak kutsatutako arrautzen kopuruaren artean. Emaitza horiek aintzat hartuta, Europako oilo erruleen taldeetan gaur egungo batez besteko prebalentzia teoria mailan % 3,1etik % 2ra murriztuko bagenu, herena egingo luke behera S. enteritidisak kutsatutako arrautzen kopuruak. Ildo horri jarraiki, helburu erkidea % 2tik %1era aldatuz gero, neurri berean murriztuko litzateke arrautza kutsatuen kopurua. Nolanahi ere, aintzat hartu behar da datu horiek teorikoak direla eta zalantza ugari sortzen direla harremanetan jartzean prebalentziaren murrizketa eta onura teorikoak. EFSAren Txostena ...
EFSAk argitaratu du txosten hori. 2008. urtean 707.058 lagin hartu ziren animalia jatorriko elikagaietan, eta txosten horretan adierazten dira lagin horien emaitzak. Laginen % 0,27k baino ez zuten gainditzen substantzietan baimendutako muga. Mikrobioen aurkako produktuek eragin zuten gainditze kopuruaren ia erdia (% 46). Gainerako kasuak honako hauek eragin zituzten: albaitaritza produktuak (% 18), kutsatzaileak (% 14), debekatutako sustantziak (% 2,3) eta beta-agonistak (%, 0,1).EFSAren Txostena ...
EFSAren Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzi bat argitaratu du elikagaietan berunaren presentziak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Berunak ingurumena kutsatzen du eta elikakatean sar daiteke. Beruna, batik bat, laboreen, barazkien eta edateko uraren bidez kontsumitzen dugu. Gainera, aintzat hartu behar da umeek izaten duten esposizioa etxeko eta lurzoruko hautsaren bidez. Panelak aztertu egin ditu eskura zituen datu guztiak, eta ondorioztatu du ez dela egokia Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP). Nolanahi ere, ez du ezarri beste erreferentziarik ez baitago ondorio kaltegarririk ez izateko mugaren ebidentziarik. Iritziak, halaber, ondorioztatu du berunarekiko gaur egungo esposizio-mailaren arriskua baxua dela edo ia ez duela ...
EFSAk zientzia iritzi bat argitaratu du hazteko eta hiltegietako txerrietan egindako Salmonellaren Arrisku Biologikoaren Balioespenari buruz. Aintzat hartuta Europan salmonelosi kasuen % 10 eta % 20 bitartean bakteria horren gordailu den txerri-aziendan antzeman direla, murriztu egingo balitz % 70 eta 80 artean bakteriaren prebalentzia animali horien nodulu linfatikoetan, neurri berean egingo luke behera gizakien gaixotasun kasuen kopuruak. Bestalde, kanal kutsatuen kopurua murriztuko egingo balitz bi magnitude-hurrenkera (100 aldiz), behera egingo luke % 60 eta % 80 artean txerrikia jateagatiko salmonelosi kasuen kopuruak. EFSAren Iritzia ...
EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira.Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean ketuak…) ez diren nahikoak izaten, tenperatura altuko prozesuak (kuzinatzea edo izoztea) eraginkorrak izaten dira larba hiltzeko. Honako tratamendu hauek gomendatzen dira:24 orduz izoztea, -20º C-tik behera. 15 orduz izoztea, -35º C-tik behera. 96 orduz izoztea, -15º C-tik behera. Arrainaren barrualdea 60º C-tik gora kuzinatzea minutu batez. ...
EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira.Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean ketuak…) ez diren nahikoak izaten, tenperatura altuko prozesuak (kuzinatzea edo izoztea) eraginkorrak izaten dira larba hiltzeko. Honako tratamendu hauek gomendatzen dira:24 orduz izoztea, -20º C-tik behera. 15 orduz izoztea, -35º C-tik behera. 96 orduz izoztea, -15º C-tik behera. Arrainaren barrualdea 60º C-tik gora kuzinatzea minutu batez. ...
Zientzia-iritzi honetan balioesten da melaninaren eta antzeko egitura dutenen (azido zianurikoa, amelina eta amelida) presentzia elikagai eta pentsuetan.Konposatu horiei buruzko zenbait ikerketa esperimental aztertu eta ziurgabetasunak daudela onartu ondoren, EFSAk proposatu egin du Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) melaninarentzat 0,2 mg/gorputz pisu kg-koa dela.Aldaketa ikusita, EFSAk gomendatu du gainbegiratzea Migrazioaren Berariazko Mugak (SMLak) elikagaiekin kontaktuan dauden materialentzat.Zientzia-iritz ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 7.270 laginen emaitzak argitaratu ditu. Lagin horiek 1999 eta 2008 urteen artean hartu ziren 19 estatu kidetan, Norvegian eta Islandian eragin toxiko berdintsuak dituzten dioxinen, furanoen eta PCBen kontzentrazio maila aztertzeko. Aztertutako laginen % 8k gainditu egin zuten jarduera dioxinikoko dioxinen edo PCBen gehienezko mugaren bat, eta % 4k gainditu egin zuten jarduera mailaren bat. Alde nabariak antzeman dira positiboen portzentajeetan elikagai taldearen arabera. Azpimarratu behar da pentsuen artean elikagaien artean baino positibo gutxiago izan zirela. Honako elikagai hauetan antzeman dira jarduera dioxinikoko dioxinen eta PCBen kontzentrazio maila handienak: arrain gibela eta eratorriak (32,6 pg ...
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) txosten bat argitaratu du pestizida hondakinei buruz elikagaietan. Txostenak 2009ko datuak biltzen ditu.2009 Txostena ...
Agiri horrek informazio teknikoa biltzen du Tuta absolutaren edo tomatearen sitsari buruz, besteak beste: izurria kontrolatzeko neurriei buruzko argibideak, tranpak jartzeko eta horiek balioesteko argibideak, harrapaketa masiboak eta landare-osasunerako tratamenduak.Agiria ...
Triptiko horrek informazio teknikoa biltzen du tomatearen bakterio-txankroari buruz, besteak beste: epidemiologiari buruzko datuak, gaixotasunari aurre egiteko metodoak eta prebentzioa. Triptikoa ...
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) txosten bat argitaratu du pestizida hondakinei buruz elikagaietan. Txostenak 2009ko datuak biltzen ditu.2009 Txostena ...
Azterlan horrek honako hauek balioesten ditu: batetik, mikrobioen aurkako produktuen kontsumoari buruzko datuak, eta, bestetik, patogeno nagusienen suszeptibilitatea Osasun Publikoan zein Animalien Osasunean. Honako ondorio hauek aurkeztu dituzte, besteak beste:Antibiotiko gutxiago erabiltzen dira orain animalietan Erresuma Batuan: 2004. urtean 0,08 kg/sakrifikaturiko animalia eta 2007. urtean 0,06 kg.Nahiz eta E. coliak zelalosporinekiko erresistentzia baxua izan, txerrien artean erresistentziak altua izaten jarraitzen du.E. coli O157 bakterioari dagokionez, behiei hartutako laginen % 33k erresistentzia izan zuten tetraziklinen, sulfonamiden y estreptomizinaren aurrean; ardien laginetatik, berriz, % 50ek.Salmonella typhimuriumek erresistentzia dio antibiotiko bati baino gehiagori.Azterlana ...
Arriskuen Balioespen hau eredu gisa erabil daiteke arriskuen berariazko balioespenak egiteko; baina, baita ere, oilasko-haragi produktuetan Campylobacter spp.ren arriskuaren balioespena egite aldera ikerketa-beharrak eta beharrezko datuak antzemateko. Bestalde, jarduteko balizko ildo estrategikoei buruz honako ondorio hauek atera dira: Kontsumitzaileentzako bakterioak kutsatutako oilasko produktuetan prebalentzia murriztuz gero, zuzenean murrizten da arriskua.
Oso kutsatuta dauden produktuetan kutsadura maila neurri batean murriztuz gero, arriskua ez da ia murriztu ere egiten.
Jatorrizko produktuaren kutsadurari dagokionez, aintzat hartu beharreko faktorea da taldeak hiltegira eramatean euren artean kutsa daitezkeela.
Taldean prebalentzia murriztuz gero, arriskua murriztu egiten da. Nolanahi ere, hiltegian gerta daitekeen kutsadura gurutzatuaren ondorioz, murrizketa ez da hain eraginkorra izango.
Produktua ...
Elikagaietako eta pentsuetako arriskuak balioesteko erreferentziazko dokumentuen bilduma argitaratu du EFSAk. Inbentario horretan erreferentziazko dokumentuak eta gidaliburuak aurki daitezke honako arlo hauei buruz: esposizioa balioestea, arriskua karakterizatzea, balioespenen emaitzak jakinaraztea, aginduak egiteko gomendioak, kontsulta publikoak egitea, iritziak hartzea, lan-taldeak osatzea, adituak hautatzea eta interes taldeekin elkarreragina. EFSAren asmoa da txosten horretako informazio guztia datu-base batean (access) jartzea, informazioa errazago bilatu eta erabili ahal izateko.Artikulu osoa ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.