Batzordeak hala eskatuta, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzia argitaratu du elikagaietan egon litekeen A okratoxinari buruzkoa. Iritzi honen arabera, Europako helduen ingesta astean, 15etik 60ra ng/Kg gorputz pisu bitartekoa izango litzateke. Balore hori oso urrun dago mugatik (120 ng/Kg).Artikulu osoa ...
Mikrobiologiako Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Taldeak (MSFFG), Erresuma Batuan Mycobacterium avium-i (paratuberculosis subsp.a) (MAP) buruzko azterlanen berrikusketa argitaratu du. Azterlanak 1990etik 2005era bitartean egin dira, eta aipatu taldea osatzen duten erakundeek burutu dituzte.Artikulu osoa ...
Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC), giza osasunari dagokionezko, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (HPAI) birusaren gaineko Arriskuaren Balioztatzea, eguneratu du. ECDCk azpimarratu du gobernuek prebentzio-neurriak sendotu beharko lituzketela, posible den Influenza pandemia baten aurrean (ingelesez).Artikulu osoa ...
Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak).Artikulu osoa ...
Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak).Artikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Osasuneko eta Abere Ongizateko Panelak (AHAW), hegazti migratzaileen bidez, H5N1 Asiako aldaera Europar Batasunera heltzeko probabilitatearen balioztatze kualitatiboa egin du.Artikulu osoa ...
FAO, OMS eta RIVM-ek antolatutako tailerrera gonbidatutako adituek, gainbegiratu eta harmonizatu egin dituzte Elikagaien Gehigarrietan Aditua den Batzordeak (JECFA) nahiz Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) erabilitako printzipio eta prozedurak, gomendatutako Hondakinetarako Baimendutako Gehienezko Mugak (LMRak) ezartzeko.Artikulu osoa ...
Segurtasun Kimikoari buruzko Nazioarteko Programak (IPCS), Osasunaren Munduko Erakundeko lankidetza programak (OMS), Nazio Batuetako Ingurumenerako Programak (UNEP) eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (ILO) txosten bat kaleratu dute produktu kimikoekiko Esposizioaren Balioztatze metodoak adosteko. Txosten horretan nazioarteko aditu talde baten iritzia jasotzen da, Esposizioaren Balioztatzeaz hain zuzen. Halaber, ondoko gaien gaineko eztabaida ere plazaratzen da: egiaztatzea, beharrezko datuak, erabakitzeko denbora eta beste populazio batzuenganako zein eszenatoki ezberdinetarako datuen estrapolazioa. Artikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) txosten bat argitaratu du. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearekin kutsaturiko elikagaiak aztertu dituzte jakiteko ea ugaztunak kutsatu ahal diren (elikagaiak kontsumituz gero). Birusa, giza hesteetan hazi ahal delaren ebidentzia epidemiologikorik ezean, oraingoz, arnas eta bide orofaringeoak onartzen dira kutsa bidetzat. Ondorioz, beharrezkoa izango da ikerketa gehiago egitea birusaren sarbideak eta infekzio-bideak zehatzago ezagutzeko.Artikulu osoa ...
Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.Artikulu osoa ...
Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.Artikulu osoa ...
Elikagaiek sorturiko arriskuei buruzko inkesta burutu eta kontsumitzaileen iritzia argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA). Osasuneko eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak ere hartu du parte aipatu inkestan. EBko 25 herrialdeetan egindako inkestaren emaitzen arabera, Europako kontsumitzaileek baiezko iritzia dute Elikagaien Segurtasunari buruz. Medikuek (%32), kontsumitzaileen elkarteek (%32) eta zientzialariek (%30) eskaintzen dituzte informazio-iturri fidagarrienak, elikagai-krisialdiaren aurrean. Horien ondoren, erakunde publikoak (%22) eta komunikabideak (%17) Artikulu osoa ...
Ingurumen, Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) kontrol eta biosegurtasun neurri batzuk argitaratu ditu Hegazti-griperen arriskua hegazti-ustiategietan murrizteko. Era berean, hainbat gomendio argitaratu ditu langileak babesteko. Horrekin batera, Erresuma Batuan gaixotasuna sartzeko arriskua kontuan hartuta, Arriskuaren Ebaluazioa ere argitaratu du.
Informazio gehiago ...
Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC) gida eguneratu ditu. Gida hori Oso Patogenoa den Hegazti-gripeari buruzko arriskua murrizteari buruzkoa da, bai gizakietan, bai hegazti kutsatuetan. Gida horretan, hegazti kutsatuekin lan egiten duten langileen arriskua azaldu dute, bai eta kutsatzeko bideak zein infekzioaren kontra nola babestu ere.Artikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzia jakinarazi du dioxinak ez bezalako bifenol polikloratuen (PCB) presentziari buruz. 209 substantziak osatzen dituzte PCBak. Horiek, propietate toxikologikoen arabera, talde bitan banatzen dira. EFSAk gomendatu du dioxinak ez bezalako PCBak murriztea; izan ere, populazio talde asko dago batez besteko ingesta handiak egiten dituenak. Halaber, EFSAk ezin izan du maila onargarririk zehaztu; izan ere, populazio talde asko dioxinak bezalako PCBak ahoratzen ditu. Beraz, ikerketa toxikologikoen zein epidemiologikoen emaitzak era ezegokian interpreta daitezke.Artikulu osoa ...
Ingurumen, Elikagaien eta Landa Gaietako Sail britainiarrak (DEFRA) burutu du ekialdeko Europan Oso Patogenoa den Hegazti gripearen (HPAI) gainekoa. Horretarako, Asia, Turkia, Errumania, Kroazia eta Errusiako alde europarrean agerturiko kasuak direla eta, kontuan hartu dute H5N1 birusak eragindako HPAI Erresuma Batuan sartu ahal dela. Ebaluazioaren arabera, gaixotasunak probabilitate handiak ditu Erresuma batuan sakabanatzeko. Era berean, une honetan ziurrak ez diren hainbat faktore zehaztu dituzte, bai eta H5N1 birusa kutsaturiko erregioetatik Erresuma Batura sartzeko bideak ere (ingelesez).Artikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) ikerketa bat burutu du gari britainiarrekin. Ikerketaren zergatia 2004. urteko hezetasun-baldintzak izan dira: uzta batu baino lehen eta uzta batu ondoko hezetasun-baldintzak hain zuzen. Biltegiratzean baldintza horiek izanez gero, onddoak hazi litezke oso erraz. Ikerketaren arabera, 2004. urteko uztan izandako baldintzek ez dutela okratoxina A maila areagotzen lagundu ondorioztatu dute. Beraz, FSAk ondorioztatu du zerealak eta berorien produktuak ez direla arriskutsuak kontsumitzaileen osasunerakoArtikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoei buruzko Panelak (BIOHAZ) iritzia argitaratu du hausnarkari txikien artean azaldutako Entzefalopatia Espongiforme Kutsakor atipikoen sailkapena jakinarazteko. Ondorioz, "ikara atipikoaren" (scrapie atipico) gaineko definizio operazionala posible izan da, eta kategorizazio-irizpideak ere ezarri egin dituzte. Hala ere, datu ugaririk ez dagoenez, zaila da kuantifikatzea nolakoa den inpaktua animalien osasunean. Den dela, gaixotasunak identifikatzea eta sailkatzea oso garrantzitsua da bai Zaintza Programetan, bai ondorengo ikerketetan, etorkizunari begirako gomendioak eman ahal izateko.Artikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) bost ikerketa burutu ditu Erresuma Batuan jandako arrainetako eta itsaskietako kutsatzaile batzuen mailak ezagutzeko (metal astunak, organotinoideak eta HAPak). Hartutako laginen artean, bakar batzuek baino ez dute izan legezko mailatik gorako kopurua. Hori dela eta, FSAk uste du oso maila baxua dagoela kutsatzaile horiei dagokienez. Beraz, dieta orekatua eta osasungarria izateko, arrainaren kontsumoa areagotzea gomendatu du.
artsenikomerkuriokadmio, beruna eta merkurioorganotinoideakHAPak ...
Herritar guztientzat sukaldaritzako jarraibide errazak eta ulergarriak ezartzeko projektuen emaitzak, Anisakis simplex-en eraginez, arrain gordina edo gutxi kozinatutakoa jateari lotutako patologiak saihestekoArtikulu osoa ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Cookie Estatistikoak/Estadísticos
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.