FAOk argitaratutako txostenak 2002 eta 2024 urteen artean disruptore endokrino jakin batzuekiko giza-esposizioan izandako joeren inguruan argitaratutako ebidentzia zientifikoak laburbiltzen ditu. Txostenaren ondorio nagusia da industriaren borondatezko neurriek eta substantzia kimikoak fabrikatzeko eta erabiltzeko arauzko murrizketek konposatu horiekiko esposizioa murrizteko neurri gisa funtzionatu dutela. Hala ere, mekanismo horiek guztiak esposizioa murrizteko eraginkorrak izan diren arren, ez dute ezabatu. Ikerketaren ondorioak konposatuen multzoaren arabera zehaztuko ditugu: Konposatu organokloratuak. Konposatu organokloratu askoren fabrikazioa eta erabilera (adibidez, DDT) 80ko hamarkadan amaitu zen, eta txosteneko ikerketa guztiek adierazi dute konposatu horien edukiak behera egiten jarraitzen duela elikagaiak ekoiztera bideratutako animalietan eta gizakien esposizioan, salbuespen gisa erabiltzen jarraitzen den ...
Europako Batzordeak elikagaien bidez transmititutako elikagaien agerraldietako azterlan epidemiologien esparruan analisi-datu molekularrak bildu eta transmititzeari buruzko 2025/179 Egikaritze Erregelamendua argitaratu du. Erregelamendu berri horrek elikagaietako agerraldiak ikertzea erraztu nahi du, agerraldiaren arrazoia modu azkar eta fidagarrian identifikatzeko eta kontrol-neurri eraginkorrak garaiz hartzeko. Genoma osoa sekuentziatzea tresna oso erabilgarria da elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen agerraldiak ikertzeko orduan; izan ere, bakterio baten osaera genetiko osoa lortzean, gaixo dauden pertsonen bakterio isolatuak elikagai, animalia eta pentsuetako bakterio isolatuekin alderatu daitezke, horiek gaixotasunaren iturri diren zehazteko. Batzordeak argitaratutako Erregelamendu berriaren xedea da elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldien detekzioa eta erantzuna hobetzea. Horretarako, mikroorganismo patogenoen genoma ...
Kataluniako Generalitateko Osasun Sailak errekonozimendu ofizialeko gida berri bat argitaratu du: “Higiene-jardunbide egokien gida kolektiboentzako janari prestatuak egiten eta/edo zerbitzatzen dituzten operadoreentzat” Gida berri hau sukaldaritza kolektibo sozialeko establezimenduei zuzenduta dago, hala nola eskolei, institutuei, haurtzaindegiei, haurrentzako kanpamenduei, egoitza geriatrikoei, eguneko zentroei eta antzeko establezimenduei. Higiene-jardunbide egokiak elikagaiak ondo manipulatzeko oinarrizkoak dira; bereziki garrantzitsuak dira amaierako kontsumitzaileen artean arrisku taldeak daudenean, hala nola haurrak zein egunero sukalde zentraletatik datozen elikagai prozesatuak jaten dituzten adinekoak. Gidak honako atal hauek ditu: aurretiazko baldintzak, manipulazio-jardunbide egokiak eta prozesuaren berariazko higiene-jardunbide egokiak. Halaber, establezimendu mota horretara egokitutako eredu praktikoak eta erregistro sinplifikatuak jasotzen ditu, aplikazioa errazteko. Guía de ...
2024 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4814 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1201 (%25) alertak izan dira, 2035 (%42) informazio-jakinarazpenak eta 1578 (%33) mugan egin diren ukapenak. Arrisku guztietatik, hondakin fitosanitarioek etakutsadura biologikoak eragin dute jakinarazpen gehien (%21 bi kasuetan). Bai fitosanitarioen bai kutsadura biologikoaren ehunekoak jaitsi egin dira, % 22,5etik, biak. Iruzurrak oso hurbil daude ( % 19,5). Zertxobait jaitsi da aurreko urteko % 20,5aren aldean. Toxina naturalak dira gehien hazi direnak,%13tik %17ra igaro da. Kutsadura fisikoa eta metal astunak mantendu egiten dira ia ehuneko berdinetan. Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan duten bilakaera: Kutsatutako produktuen jatorriari dagokionez, urtean zehar, ...
AESANen batzorde zientifikoak txosten bat argitaratu du, zeinean klima-aldaketakelikadura-nahikotasunean (Food Security) nahiz elikagaien eskuragarritasunean eta populazioaren nutrizio-egoeran duen inpaktua aztertzen duen. AESANek identifikatutako arrisku nagusiak hauek dira: biodibertsitatearen galera landa-eremuetan, itsasoko eta kostaldeetako ekosistemaren galera, ekosistema lehortarren eta ur kontinentalen galera, eta ondoriozko elikadura-sistemen narriadura. Azken urteetan geroz eta muturreko klima-gertaera gehiago bizitzen ari gara, hala nola bero-olatuak, lehorteak eta uholdeak. Ezohiko gertaerak dira horiek, bai maiztasunari, bai intentsitateari dagokionez, eta, ondorioz, natura-sistema batzuk egokitzeko gaitasunetik harago mugiarazi dituzte. Horrek, halaber, kalte itzulezinak eragin ditu elikadura-nahikotasunean. Desnutrizioa pairatzen duen munduko populazioaren ehunekoa 2019an % 8,4 izatetik 2020an % 9,9 izatera igaro da, eta handitzen jarraitzen ...
AESANek gida berri bat argitaratu du: glutena duten zerealak dituzten elikagaiak etiketatzeko arauak. Gida honen helburua glutena duten zerealak dituzten elikagaiak nola etiketatu orientatzea da, bai elikagaien industriako operadoreentzat, bai kaltetutako kontsumitzaileentzat, bai kontrol-agintarientzat. Dokumentuan, benetako egoeren adibideak jasotzen dira, eta honako atal hauek ditu:1. Glutena. Gaixotasun zeliakoa eta zerealekiko alergia2. Elikadura-informazioa3. Oloa eta garia4. Glutena duten zerealak etiketatzea5. Alergenoen badaezpadako etiketatzea (EPA)6. Glutenik ez dagoela adieraztea7. Legeria Guía de etiquetado de alimentos que contienen cereales con gluten: reglas para la información de la presencia o ausencia de gluten ...
EFSAk frutak, barazkiak eta belar aromatikoak, freskoak zein izoztuak, tratatzeko erabiltzen den uraren kalitate mikrobiologikoa eta fisikokimikoa aztertu du, eta ondorioztatu du ura desinfektatzeko eta berritzeko tratamenduak konbinatzeak lagundu egiten duela kalitate egokia mantentzen. Gainera, tratamendurako uraren kudeaketa-planak egin ditu eta doako online tresna bat garatu du, elikagai-enpresei uraren kudeaketa-sistema hobetzen laguntzeko. Aurrekariak Azken urteotan, Listeria monocytogenes, Shiga toxinaren sortzaile den Escherichia coli eta antzeko bakterio-patogenoek agerraldi larriak eragin dituzte Europar Batasunean, fruta, barazki eta belar fresko eta izoztuen kontsumoarekin lotuak. Uraren kalitateak eta industria-erabilerak gero eta kezka handiagoa sortzen du mundu-mailan, batetik, elikagaietan mikroorganismo kaltegarriak sarraraz ditzakeelako, eta bestetik, klima-aldaketa dela-eta aurreikusten ...
Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) emaitzak biltzen dituen urteko txostena argitaratu da. 2023. urteari dagokion txostenean 625/2017 (EB) Erregelamenduaren esparruan egindako kontrolak daude eta erkidego eta hiri autonomo guztiek egin dituzte, koordinatuta aritzen baitira lanean kontrol ofizialak gauzatzen nahiz txosten hau egiteko beharrezko informazioa transmititzen. Txostena lau atal handitan banatuta dago, PNCOCAko goi-mailako lau helburuen arabera. GOI-MAILAKO 1. HELBURUA Lehen mailako ekoizpenaren kontrolei buruzkoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak koordinatua. 19 kontrol-programa ditu eta arlo horretan, 2023an, 41.643 kontrol ofizial egin dira Estatu osoan. GOI–MAILAKO 2. HELBURUA Elikadura-establezimenduetako elikaduraren arloko segurtasun-kontrolari buruzkoa, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak koordinatua. 16 kontrol-programa ditu eta 2023an ...
AESANek bere Batzorde Zientifikoak eginiko irizpen bat argitaratu du. Irizpen horretan, elikagaiak kontsumitzeagatik botulismoa izateko arriskua ebaluatzen da. Irizpenean, elikagaietan Clostridium botulinumaren biziraupenean eragina duten faktoreak aztertzen dira, hutsean edo atmosfera aldatuan ontziratutako V gamako elikagaien kalteberatasuna (kontsumitzeko prest daudenak edo tratamendu termiko arinen bat izan dutenak) identifikatzen da eta arrisku hori kontrolatzeko gomendioak ematen dira. Botulismoaren arriskua kudeatzeko, segurtasun-tarteak ezartzen dira toxina botulinikoa sortzen duten Clostridium botulinumaren esporek bizirauteko, ernetzeko eta hazteko duten aukeren arabera. Bakterio horrek elikagaietan duen biziraupena honako hauek egotearen araberakoa da: oxigenoa, pH-a, uraren jarduera, tenperatura eta kontserbagarriak egotea ala ez. Ondorio nagusiak Elikagai esterilizatuen kasuan (kontserbak), aplikatutako ...
Osasun publikoaren 2023ko txostenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek lortutako emaitzak eta egindako jarduketak laburtzen ditu. ELIKAGAIEN SEGURTASUN MIKROBIOLOGIKOA Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez: Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana Patogenoen zaintzarako plan horizontala Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan L. monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana EGIAZTAPEN ANALITIKOAREN PLANA Plan horren baitan, aztertutako laginen % 99 egokia izan da aztertutako segurtasun-parametroen arabera (709tik 702). Sektoreka, honako hauek izan dira ez-betetzeak, emaitza ez-onargarrien arabera banatuta: esneki-sektorea, enterotoxina estafilokozikoa eta L. monocytogenes aurkitzeagatik (>100 ufc/g) ardi-esne gordinezko gazta onduaren 2 laginetan, hurrenez hurren haragi-sektorea, ...
“…PRANa 2014an hasi zenetik, Espainiko antibiotikoen kontsumoak behera egiten jarraitzen du”. Hori da Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) koordinatutako azken PRAN txostenean aurki ditzakegun ondorioetako bat. 2014an, PRANa abian jarri zenean, gertatu zen kontsumoaren mailarik altuena; bada, ordutik 2022ra arte gizakien osasunaren arloan % 17ko beherakada erregistratu da, eta animalien osasunaren arloan % 69,5 murriztu da. Datu horiekin, txostena argitaratu den egunean, Espainia albaitaritzako antibiotikoen kontsumoaren murrizketa handiena egin duen 1. herrialdea eta gizakien osasuneko 3.a da Europan. Albaitaritzako medikamentuak European Surveillance of Veterinary Antimicrobial Consumption (ESVAC) ekimenak 2023aren amaieran txostenaren emaitzak aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen murrizketa nabarmena egon zela 2014 ...
EFSAk 2023 urteko txostena argitaratu du, Europako hegazti-gripearen egoeraepidemiologikoa ebaluatzeko. Urtero, EFSAk Europar Batasuneko estatu kide guztietan egindako zaintza-lanetatik eskuratutako datuak bildu eta aztertzen ditu. 2023an zehar, txostenean honako jarduera hauek nabarmendu ziren: Azterketa birologikoak sintoma esanguratsurik ez duten eskortako hegazti batzuengan (ahateak eta antzarak, besteak beste), patogenotasun handiko hegazti-gripearen (HGOP) A(H5) eta A(H7) subfilum motako birusak monitorizatzeko. Inkesta serologikoak arrisku handiko hegazti-populazioan, patogenotasun txikiko hegazti-gripearen (PTHG) A(H5) eta A(H7) subrilum motako birusen jarraipena egiteko. Horien ordez azterketa birologikoak egin daitezke beharrezkoa denean. Detekzio goiztiarra hegazti basatiengan, sintoma klinikoak dituzten hildako, zauritutako, gaixotutako edo ehizatutako hegaztiei egindako inkesta birologikoen bidez. Eskortako hegaztiak: 2023an 31 herrialdek 21.183 ...
FAOk “Ekonomia zirkularrean elikagaien segurtasuna bermatzeari” lotuta esku-orri batzuk sortu ditu. Horietako bat elikagaien xahuketaren balorizazioan elikagaien segurtasuna bermatzea gaia jorratzen du. Elikagai-hondakinek eta -azpiproduktuek kutsatzaileak izan ditzaketenez, funtsezkoa da elikagaien segurtasuna kudeatzeko neurriak ezartzea beste erabilera batzuetarako banatu edo berrerabiltzen direnean, kontsumitzaileen osasuna bermatzeko. Elikagaien segurtasuna – elikagaien xahuketa binomioa Hazkuntzek eta animalia-produktuek elikagaien segurtasun eta kalitate arauak bete ezean, ezin dira elikagai gisa erabili, eta askotan baztertu egiten dira. Gainera, elikagaiak txikizkako saltegietan eta etxebizitzetan ere botatzen dira kutsadura-arazoengatik. Ondorioz, elikagaien galera eta xahuketa handiagoa da. Aitzitik, elikagaien galera eta xahuketa praktika askoren bidez ekidin daiteke. Esate baterako, elikagaiak egoki gordetzea eta ...
2024ko hirugarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1594 jakinarazpen izan dira. Horietatik 421 alertak izan dira (%26,5), 693 informazio-jakinarazpenak (%43,5) eta 480 mugan egin diren ukapenak (%30). Gehien jakinarazi diren kutsadurak: Produktu desberdinen egoera higieniko txarra Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak Salmonella enteritidis eta salmonela oilaskoan Aflatoxinak pikuetan Etiketan deklaratu gabeko alergenoak Aflatoxinak kakahuetetan Okratoxina pikuetan Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak: Turkia (212) Polonia (101) India (85) Frantzia (83) Txina (76) RASFF – ELIKAGAIAK: 2024ko hirugarren lauhilekoaren laburpena
...
MAPAk duela gutxi informazio-oharra argitaratu du, zeinean jakinarazi den patogenotasun handiko hegazti-gripearen (HGOP) arrisku handia deklaratu dela Espainian, eta prebentzio-neurriak hartuko direla. Azken hilabeteetan, HGOP agerraldiak aurkitu dira etxeko hegaztietan (341) eta hegazti harrapatuetan, baita hegazti basatietan ere (684), batez ere Europako erdialdean eta iparraldean. Gainera, azken asteetan gorakada egon da hautemandako kasuen kopuruan; horrek guztiak adierazten du egoerak txarrera egiteko joera dagoela, eta, hortaz, Espainia osorako arriskua handiagoa dela. Hegazti migratzaileen bidez birusa sartu izatearen arriskua aztertu ostean, MAPAk jakinarazi du arriskuak okerrera egin duela udalerri askotan, zeinak APA/2442/2006 Aginduaren II. eta III. eranskinetan jasotako “arrisku bereziko eremuak” eta “bereziki zaindu ...
2024ko hirugarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 126 jakinarazpen egon dira. Horietatik 20 alertak izan dira, 74 informazio-jakinarazpenak eta 32 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 24 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 45 enpresako autokontroletan detektatu dira; 43 mugako ikuskapen-postuetan; 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 8 zaintza-programen ondorioz. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 73, etxeko animalientzako pentsuei % 17, pentsu konposatuei % 7 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 3. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (11), koltza-produktuak (11), txakurrentzako mastekagarriak (5), eta ekilore-produktuak (4). Txostena-RASFFren 3. lauhilekoko laburpena (pentsuak) ...
Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu du arazte-denborak molusku bibalbioetako mikroplastiko-mailetan duen eraginari buruz. Bertan ondorioztatu du ohiko arazketak mikroplastikoen maila % 50 murrizten duela muskuiluetan eta % 26 beste molusku batzuetan, hala nola ostra kizkurretan eta kokinetan.. Plastikozko hondakinek ingurumenean izandako gorakadak, batez ere itsaso eta ozeanoetan, kezka sortu du elikagaien segurtasunaren ikuspegitik; izan ere, mikroplastikoak elikakatean sar daitezke airearen, itsasoko uraren, ur gezaren eta lurpeko uraren bidez, eta, beraz, gizakien elikadurarako produktuetan presente egon daitezke. Gainera, mikoplastikoekiko balizko esposizioa bibalbioen bidez garrantzitsua da, itsasoan dauden mikroplastikoak dituzten organismo iragazleak direlako eta, beste itsas animalia batzuk ez bezala, arrainak kasu, ...
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) txosten bat argitaratu berri du, esne-abereetan PHHGa prebenitzeko eta kontrolatzeko gomendioak biltzen dituena. Aziendan A gripea (H5N1) zaintzeko gomendio integralak, baserriko beste ugaztun batzuei modu zabalagoan aplikatuta dokumentua une kritikoan iritsi da; izan ere patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) H5N1 birusak, bereziki 2.3.4.4b kladoraren anduiak, mundu mailan hedatzen jarraitzen du hegazti basatietatik eskortako hegaztietara eta orain ugaztunetara, azienda barne, gure webgunean jaso genuen moduan. Etxeko eskortako hegaztietatik haratago, 2.3.4.4b kladoko A gripea (H5N1) ia eskualde guztietara hedatu da, eta hegazti basati, itsas ugaztun eta lehorreko hegazti ugari kutsatu ditu. Horrez gain, 2024ko martxoan, AEBn 2.3.4.4b kladoko ...
AESANek arriskuak komunikatzeko prozedura bat argitaratu du elikakatean inplikatutako alderdi guztientzat, hala nola arriskuak ebaluatu eta kudeatzen dituztenentzat, elikagai-industriarentzat,kontsumitzaileentzat, komunikabideentzat eta inplikatutako beste administrazio eskudun batzuentzat. Dokumentu horren xedea da lan-esparru bat izatea arriskuak komunikatzeko zereginak koordinatzen laguntzeko. Arriskuen komunikazioaren azken helburua da arriskuaren menpe dagoen edozein pertsona informazioan oinarritutako erabakiak hartzeko gai izatea, mehatxuaren (arriskua) ondorioak arintzeko, eta babesteko eta prebenitzeko neurriak hartu eta ekintzak gauzatzeko. Horretarako, alderdi interesdun guztiei maila egokian jakinarazi behar zaie, ondo uler dezaten. Irakurterrazagoa izan dadin eta errazago ezar dadin, dokumentuaren egiturak honako atal hauek ditu: Arriskuen komunikazioaren definizioa: arriskubideen eta arriskuen arteko aldea azpimarratzen da eta ...
FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Batzordeak (JEMRA) patogeno horrek kutsatzeko arrisku handiena izateagatik hautatutako lau elikagai-taldeetan Listeria monocytogenes bakteriorako Arriskua Ebaluatzeko lau eredu garatu ditu: hosto berdeko barazkiak (moztuak eta ontziratuak, eta osoak), izoztutako barazkiak, kontsumitzeko prest dauden frutak eta kontsumitzeko prest dauden itsaskiak. Emaitzak Ereduak ekoizpen primariotik kontsumitu arte aplikatu behar dira. Aintzat hartu behar da gertagarria dela ekoizpen primariotik kontsumitu arte kutsadura gurutzatua Ekoizpen primarioko moduluak (uzta bildu aurretik) ahalbidetu behar du lehengaietan patogenoak sartu diren ebaluatzea, kontuan hartuta lantokiaren, nekazaritzako elikagaien jardueren eta klima-aldaketaren eraginak. Dosia-erantzuna (DE) eredua existitzen diren ereduetatik abiatua hartuko da; izan ere, eredu horiek patogenoen birulentziaren ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.