2008an 70.000 elikagai-lagin aztertu ziren, eta EFSAk egin duen txostenean jakinarazi du lagin horien % 96,5k ez zituztela gainditzen Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak). Halaber, adierazi du 2007an laginen % 4,2k gainditzen zituztela LMRak, eta 2008, berriz, laginen % 3,5k baino ez. Bestalde, azterketa egin zuten urtean ez zen hondakinik antzeman laginen % 62,1ean. Aurreko urteetan (2005 eta 2007), ordea, ez zen landare-osasunerako produktuen hondakinik antzeman laginen % 52,7an eta % 58an, hurrenez hurren. Datu horiek aztertuta, EFSAk baieztatu du ez dagoela arriskurik inolako pestizidekiko epe luzeko esposizioetan. Esposizio akutuari dagokionez, egoera okerrenean baino ez da arriskurik izaten, eta hori inoiz ...
Txosten honetan erakusten dira zeintzuk diren sektoreak azken urteotan izan duen joeraren ildoak. Horretarako, honako hauei buruzko datuak ematen dira: hedadura, goraka egiten ari den laborantza eta produktu horiek arautzen dituzten legegintza-neurriak. Azpimarratzekoa da 2002. eta 2008. urteen artean laborantza mota horretarako lursailak 4,3 milioi hektareakoak izatetik 7,6 milioi hektareakoak izatera heldu zirela. Hau da, azken bederatzi urteotan lursailen kopuruak %7,4 egin du gora urtean. Nekazaritza Ekologikoa Europan ...
2008an 70.000 elikagai-lagin aztertu ziren, eta EFSAk egin duen txostenean jakinarazi du lagin horien % 96,5k ez zituztela gainditzen Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak). Halaber, adierazi du 2007an laginen % 4,2k gainditzen zituztela LMRak, eta 2008, berriz, laginen % 3,5k baino ez. Bestalde, azterketa egin zuten urtean ez zen hondakinik antzeman laginen % 62,1ean. Aurreko urteetan (2005 eta 2007), ordea, ez zen landare-osasunerako produktuen hondakinik antzeman laginen % 52,7an eta % 58an, hurrenez hurren. Datu horiek aztertuta, EFSAk baieztatu du ez dagoela arriskurik inolako pestizidekiko epe luzeko esposizioetan. Esposizio akutuari dagokionez, egoera okerrenean baino ez da arriskurik izaten, eta hori inoiz ...
Dioxinen, Furanoen eta dioxinen antzeko PCBen berrikustea, besteak beste, toxikotasun maila, euskal herritarren espozizio-maila eta arriskua murrizteko aukerakArtikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Zientzia Batzordeak gidaliburu bat argitaratu du arriskuak balioztatzeko prozesuari buruz eta elikagaiak jateak ekar ditzakeen onurei buruz. Gidaliburu horretan hainbat pausu gomendatzen ditu, hala nola: 1.- hasierako balioztatze prozesua egitea; horretarako, galdera bat egin besterik ez dago: onurak arriskuak baino handiagoak diren edo alderantziz; 2.- balioztatze osoa egitea; horretarako, arriskuen eta horiei lotuta egon litezkeen onuren estimazio kuantitatiboak zein semi kuantitatiboak egin beharko lirateke esposizio zehatz bakoitzeko; 3.- arriskuak konparatzea versus onurak, balioztatzearen emaitza globala eta zentratua izan dadin giza osasunerako. Urrats bakoitzean ezinbestekoa da lankidetza estua izatea aholkulariaren eta kudeatzailearen artean; horrela, batak zein ...
Belgikako herritar helduen dioxinen, furanoen eta dioxinen antzeko PCBen (DL-PCBak) eguneko ingesta-maila ezarri dute: 0,72 pg TEQ gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Ingesta maila zehazteko, aintzat hartu dituzte 2008. urteko intzidentziari eta 2004. urteko kontsumoari buruzko datuak (TEF-OMS 1998). Balore hori askoz ere baxuagoa da Europako Batzordeko Elikagaien arloko Zientzia Batzordeak ezarritako Asteko Ingesta Toleragarria (14 pg TEQ gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko) eta FAO/OMSren Adituen Batzordeak ezarritako Hileko Ingesta Toleragarria (70 pg TEQ gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko) baino.Artikulu osoa ...
Ikerketa lan honek hainbat datu biltzen ditu T-2 toxinaren eta HT-2 toxinaren presentziaz elikagaietan, pentsuetan eta lehengaietan.Ikerketak Europa osoko datuak hartu ditu kontuan. Eta azterlan horretatik atera ahal ditugun ondorioak honako hauek dira:Eskuragarri ditugun datuen arabera, oloa izan liteke oso kutsatuta egon daitekeen zereala.Garagarrari dagokionez, toxina hauen presentzia eta kontzentrazioa areagotu egin da 2004. urtetik hona Europa osoan.Artoa batzuetan kutsatuta antzeman da, baina, betiere, maila apalean.Garian oso gutxitan antzeman da kutsadura; eta, antzeman denean, kontzentrazio baxuetan.Elikagaiek, oro har, oso intzidentzia eta kontzentrazio baxua izaten dute toxina hauekin, olozko produktuek izan ezik.Ez du ematen fungizidek eragin handia dutenik toxina hauek agertzeko ...
Txosten honetan jaso dira 2008. urtean animalia- eta elikagai-jatorriko bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da. Salmonellari dagokionez, maizen erabiltzen diren antibiotikoekiko (tetraziklina, ampizilina eta sulfonamida) erresistentzia % 13 eta % 47 bitartekoa izan da aztertutako laginen artean, betiere Estatu kidea zein izan den kontuan hartuta. Azterlanaren arabera, erresistentzia hori maizago gertatzen da txerri eta behin aziendan hegaztien hazkuntzan baino. Bestalde, ohikoagoa da ziprofloxazinoarekiko eta azido nalidixikoarekiko erresistentzia izatea hegaztien hazkuntzan. Elikagaien eta animalien artean antzemandako bakteria erresistenteei dagokienez, Campylobacter bakteriekiko erresistentzia izan duten bakterien proportzioa handiagoa izan da Salmonella bakteriekin izan dutena ...
Trikotezenoen A multzoko T-2 eta HT-2 toxinei buruzko informazioa biltzen du toxikologia-txosten honek. T-2 toxina berehala metabolizatzen da HT-2ra, eta biok toxikotasun maila berean daudela ulertzen da. Trikotezenoak landareetan eta landareetatik datozen produktuetan daude; beraz, Animalien Osasunean eta Osasun Publikoan eragina izan dezakete. Arriskua aztertzeko garaian atera daitezkeen ondorio nabarmenenak honako hauek dira: toxikotasuna oro har, hematotoxizitatea eta inmunotoxizitatea. EFSA Txostena: T-2 eta HT-2 toxinak ...
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) bibliografia bilduma bat egin du Anisakis parasitoaren presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduez eta berorien eraginkortasunaz. Gauzak horrela, gaur egunera arte dagoen zientzia informazioa erabili du. Horretarako, bilduman jaso ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) egindako balioztapenak, bai eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) egindakoak ere. Ondorio gisa adierazi du tratamendurik eraginkorrenak bi direla: arraina izoztea eta bero bidezko tratamenduak erabiltzea; horrela, parasitoaren larbak hiltzen direla bermatzen baita. Bestalde adierazi du ohiko marinatua erabiltzeak eta arrainari kea hotzean aplikatzeak ez dituztela Anisakisen larbak hiltzen. Horrez gain, ez dirudi informazio nahikorik dagoenik metodo alternatiboen eraginkortasuna balioztatzeko ...
Elikakatearen Segurtasuneko Belgikako Agentziak (FASFC) balioztatu du landare-osasunerako produktuen hondakinekiko esposizioa Belgikako herritarren artean, fruta eta barazkien kontsumoari dagokionez. Belgikako herritar helduen artean (15 urtetik gorakoak) pestizida gehienekiko esposizioa 100 aldiz baxuagoa da Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino. Umeei dagokienez, fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituztenek, bereziki, IDA gaindi lezakete. Hori dela eta, Agentziak ondorioztatu du beharrezkoa dela xehetasun handiagoz ikertzea herritarren talde hau. Era berean, azterlanaren arabera, frutak eta barazkiak garbitu eta zuritzeak 5-6 aldiz murriz dezake konposatu horiekiko esposizioa.produktuen hondakinekiko arriskuaren baliostatzea ...
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziaren (FSA) Toxikotasun (COT), Mutagenotasun (COM) eta Kartzinogenotasun Batzordeek (COC) 2009. urteko txostena argitaratu berri dute. Txostena elikagaietan erabilitako produktu kimikoei, kontsumo-produktuei eta ingurumenari buruzkoa da. Txostenak hainbat laburpen jasotzen ditu iaz harturiko akordioen gainean, hauen artean: Artseniko, Kadmio, Akrilamida eta Fumagilina.COT/COM/COC Txostena 2009 ...
Elikakatearen Segurtasuneko Belgikako Agentziak (FASFC) balioztatu du landare-osasunerako produktuen hondakinekiko esposizioa Belgikako herritarren artean, fruta eta barazkien kontsumoari dagokionez. Belgikako herritar helduen artean (15 urtetik gorakoak) pestizida gehienekiko esposizioa 100 aldiz baxuagoa da Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino. Umeei dagokienez, fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituztenek, bereziki, IDA gaindi lezakete. Hori dela eta, Agentziak ondorioztatu du beharrezkoa dela xehetasun handiagoz ikertzea herritarren talde hau. Era berean, azterlanaren arabera, frutak eta barazkiak garbitu eta zuritzeak 5-6 aldiz murriz dezake konposatu horiekiko esposizioa.produktuen hondakinekiko arriskuaren baliostatzea ...
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) bibliografia bilduma bat egin du Anisakis parasitoaren presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduez eta berorien eraginkortasunaz. Gauzak horrela, gaur egunera arte dagoen zientzia informazioa erabili du. Horretarako, bilduman jaso ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) egindako balioztapenak, bai eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) egindakoak ere. Ondorio gisa adierazi du tratamendurik eraginkorrenak bi direla: arraina izoztea eta bero bidezko tratamenduak erabiltzea; horrela, parasitoaren larbak hiltzen direla bermatzen baita. Bestalde adierazi du ohiko marinatua erabiltzeak eta arrainari kea hotzean aplikatzeak ez dituztela Anisakisen larbak hiltzen. Horrez gain, ez dirudi informazio nahikorik dagoenik metodo alternatiboen eraginkortasuna balioztatzeko ...
Epidemiologia-ikerketa berriak argitaratu dira non lotura zuzena ezarri den gernuko biomarkatzaileen eta kadmioaren esposizioaren artean. Ikerketa horiek oinarritzat hartuta, Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Kadmioaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17). Batzordeak erabaki du egokiagoa dela hileko erreferentzia zehaztea erreferentziazko toxikologia maila zehatzeko orduan. Izan ere, kadmioaren batez besteko bizitza oso altua da, eta eguneroko ingestak oso eragin baxua du (edo ia ez du eraginik) esposizio orokorrari dagokionez. Beraz, ordura arte indarrean egon den behin-behineko asteko ingesta toleragarria (ISTP) bertan behera geratu da (7 µg/kg pisu) eta hileko behin-behineko ingesta toleragarrirako (IMTP) maila ...
Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Berunaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17). Horretarako, datu berriak hartu ditu kontuan, neurologia-garapenean duen efektuen eta odol-presio sistolikoak duen eraginaren gaineko datuak, hain zuzen. Eta datu horiei esker, dosi-erantzun erako analisi bat egin du. Batzordeak erabaki du aldez aurretik ezarritako ISTPak (25 µg/kg pisu) lotura estua duela, batetik, umeen adimen-kozientearekin; izan ere, gutxienez 3 puntuko jaitsiera eragiten du, eta, bestetik, odol-presio sistolikoarekin, merkurioko 3 bat mm igotzen baitu helduen kasuetan. Datu horiek kontuan hartuta, Batzordeak ondorioztatu du ISTP horrek ez duela bermatzen kontsumitzaileen osasuna, eta bertan behera ...
2010eko urtarrilean FAO-OMSk nazioarteko 17 aditu bildu zituen honako gai hauen inguruan: Arriskua/Onura Balioztatzeko metodologiak, toxikologia, epidemiologia, dietarekiko esposizioa eta nutrizioa. Helburua zen, batetik, arrainaren kontsumoarekin lotutako zenbait kutsatzaile kimikoren (metilmerkurioa, dioxinak, furanoak eta PCBak) arriskuak aztertzea, eta, bestetik, kontsumoaren onurari buruzko zientzia informazioa berrikustea, zenbait arrain espezie kontsumitzearen arriskuak versus onurak aztertu ahal izateko. Balioztapen horren emaitzak aztertuta, hainbat gomendio eman dizkiete Elikagaien Segurtasun arloko erakunde nazionalei eta Codex Alimentariux-aren Batzordeari, arrainaren kontsumoaren arriskuei eta onurei buruzko balioztapena, kudeaketa eta herritarrei ematen zaien informazio hobea eta eraginkorragoa izan dadin. Honako hauek dira gomendio horiek: Jakinaraztea arraina energia, proteina eta ...

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Agentzia Espainiarrak (AESAN) Praktiken Kodea osatu du A Okratoxinak (OTA) piperrautsean eragiten duen kutsadurari aurrea hartzeko eta murrizteko. Kodea duela gutxi aurkeztu diote Europako Batzordeari. Agiri horren helburua da erreferente izatea piperrautsaren ekoizpen-sektorearentzat, OTA maila 2012ko uztailean indarrean jarriko diren gehienezko mugetaraino (105/2010 Araudia) murriztu ahal izateko. Praktiken kodea ezarri ostean, etengabe bilduko dira piperrautsean OTAren mailari buruzko datuak, kode horren eraginkortasuna aztertzeko. Datu horiek Batzordeari aurkeztuko zaizkio 2012ko uztaila baino lehen.Artikulu osoa ...
EFSAk adierazpen bat argitaratu du, H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari buruzko txostena egin ostean. Adierazpen horrek honako ondorio hauek biltzen ditu: Antzeman da gizakiak birusa transmititu ahal diola hegazti- eta txerri-aziendari. Nolanahi ere, gaur egunera arte ez dago ebidentziarik alderantzizko transmisioa (aziendarengandik gizakiengana) gerta daitekeela ziurtatzeko. Birusa ez da haragira iristen eta ez du kolonizatzen. Hala ere, aurki daiteke karga biral txikia duen haragia. Haragi kontsumoaren bidez, gizakia kutsa badaiteke ere, ziurrenik, birusa inaktibatu egingo da hesteetara iritsi aurretik. Haragia egoki prestatuz gero, segundo gutxitan murriztu dezakegu karga birala. Animaliak zatikatzeko ekipamenduetan erabiltzen diren desinfektatzaile gehienek inaktibatu egiten dute ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.