Berriak

Albaitaritzako sendagaiei buruzko araudi berria

Indarrean sartu da 2019/6(EB) Erregelamendua, albaitaritzako sendagaien erabilerari buruzko araudi berria ezartzen duena. Arau hori duela hiru urte onartu zen, baina urtarrilaren 28tik da aplikagarria, eta garrantzitsua da helburuak lortzeko bi mailatan: «Osasun bakarra» Europako Ekintza Plana eta «Baserritik mahaira» estrategia. Araudiak neurri zehatz ugari aurreikusten ditu antimikrobianoen aurkako erresistentziaren (AME) kontra borrokatzeko eta animalietan antimikrobianoen erabilera zuhurra eta arduratsua sustatzeko, besteak beste: Antibiotikoen prebentziozko erabilera debekatzea animalia taldeetan. Animalietan antimikrobianoen erabilera metafilatiktikoa murriztea. Hazkundea sustatu eta errendimendua areagotzeko antimikrobianoak erabiltzeko debekua indartzea (baita pentsuetan hazkundearen sustatzaile gisa antibiotikoak erabiltzeko 2006ko debekua ere). Zenbait antimikrobiano soilik gizakientzat gordetzeko aukera. Estatu kideek animalietan ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikakatearen Legea: 10 galdera-erantzun

Elikakatearen funtzionamendua hobetzeari buruzko abenduaren 14ko 16/2021 Lege berriak funtsean aldatzen du abuztuaren 2ko 12/2013 Legea, batik bat ekoizlearen eta eroslearen arteko merkataritza-harremanari dagokionez. 16/2021 Legearen berritasuna da ekoizlearen eta eroslearen arteko merkataritza-harremanerako irizpideak ezartzen dituen kontratu-dokumentu bat egon behar izatea eta beharrezkoa izatea agiri hori transakzioa gauzatu aurretik egotea. Hainbat alderdi arautzen dira kontratuaren edukiari, gutxieneko informazioari, derrigortasunari, eta abarri buruz; hala ere, besteak beste, nabarmentzekoa da produktuaren salmenta-prezioak inoiz ezin duela izan ekoizpen-kostuak baino baxuagoa. Era horretan, 16/2021 Legeak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko apirilaren 17ko 2019/633 (EB) Zuzentarauan (nekazaritzako eta elikadurako produktuen hornidura-katean enpresen arteko harremanetan azaltzen diren merkataritzako ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako nikelaren arriskuaren ebaluazioa herritar sentikorrentzat

AESANen Batzorde Zientifikoak ebaluazio bat egin du elikagaietako nikelak (Ni) herritar sentikorrentzat duen arriskuari buruz. Txostenak ondorioztatzen du Ni maila txikiko elikagaiak arretaz hautatuz gero, dietan eguneroko ingestio osoa murritz daitekeela eta ukipen-dermatitis sistemikoa kontrolatzen lagun dezakeela paziente sentikorretan. Nikelak organismoan dituen efektu toxikoak faktore ugariren araberakoak dira, besteak beste, aurkezten den modu kimikoa, kontzentrazioa edo esposizioa. Gizaki eta animalietan egindako azterketen arabera, esposizio kronikoak efektu sistemikoak izaten ditu giltzurrunetan, jaioberrien hilkortasun-tasan, eta immunitate-sisteman. Giltzurruna da organo-itua bai esposizio akutuan, bai kronikoan. Nikelak ukipen-dermatitis alergiko gehiago eragiten ditu gainerako metal guztiek batera baino. Sentsibilizatu ondoren, sentikortasunak bizitza osoan irauten du. Paziente batzuek, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien presio altuko prozesamendua: eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko irizpena

EFSAren azken irizpenaren arabera, elikagaien presio altuko prozesamendua (HPP, ingelesezko siglengatik) eraginkorra da mikroorganismo kaltegarriak suntsiarazteko, eta ez du elikagaien segurtasuneko arazo gehigarririk ekartzen beste tratamendu analogo batzuekin alderatuta. Nabarmentzekoa da, gaur-gaurkoz, HPPko teknika horiek ez daudela berariaz araututa EBn, eta, beraz, alor horretako arrisku-kudeatzaileek irizpen hau hartuko dute oinarri erabakiak hartzeko Prozesua honetan datza: presio altua aplikatzea denbora jakin batez. Ikusi da prozesu horren ondorioz zenbait elikagai-patogeno murrizten direla, zaporeari, testurari, itxurari eta balio nutrizionalei ia eragin gabe (Prozesu estandarra hauxe da: 400-600 MPa, 1,5-6 minutu). Emaitza onak izan ditu zenbait lehengaitan (esnea, fruta-zukuak eta irabiatuak) erabiltzean, baina baita jada eraldatutako produktuetan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Parasitoak dituzten arrainen erraiak berrerabiltzeko aukera ireki da

AESANek erraiak eta Anisakis parasitoa duten eta elikadura-establezimenduetan lortutako beste arrantza-produktu batzuk kudeatzeko aukerei buruzko interpretazio-ohar bat argitaratu du. Interpretazio horren arabera, parasitoa duten azpiproduktu horiek izozteak Anisakis arriskua murriztuko luke; beraz, 3. kategoriako SANDACH gisa kudeatu ahalko lirateke. Giza kontsumorako egokia den arrainetik datozen eta elikadura-establezimenduetan lortutako arrantza-azpiproduktuak 3. kategoriako material gisa sailkatzen dira. Hala ere, gaur arte, azpiproduktu horiek Anisakis zutenean, 2. kategoriakotzat jotzen ziren, eta hala kudeatu behar ziren.   Egungo interpretazioaren arabera, erraiak eta Anisakis parasitoa duten arrantza-produktuen beste zati batzuk edukiontzi zigilatutan izoztu ahalko dira, produktu osoan -20 °C-tik beherako tenperatura lortzeko gutxienez 24 orduz, eta -35 °C-ko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSA: Azukreen ingestio jasangarriari buruzko txosten zientifikoa

EFSAk amaitu du elikagaietako azukreen segurtasunari eta osasun-arazoekiko loturari buruzko ebaluazioa. Irizpenaren ondorioek kontsumitzaileei gomendioak ematen lagunduko diete osasun publikoko agintaritzei etorkizunean 2021eko uztailean, EFSAk elikagaietako azukreen segurtasunari buruzko irizpen-proiektu bat argitaratu zuen, behin-behineko ebaluazio baten ondoren, eta horri buruzko kontsulta publikoa ireki zuen; kontsulta, halaber, joan den irailaren 30ean amaitu zen.   Irizpenaren aurretiazko bertsioaren kontsulta publikoan jasotako ekarpenek aukera eman zieten zientzialariei aldez aurreko lanaren alderdi garrantzitsuak zehaztu eta argitzeko. EFSAren talde zientifikoak amaitu du ebaluazio sakona, eta hau izan da atera duten ondorioa: “azukre erantsien eta azukre askeen kontsumoak ahalik eta txikiena izan behar du, dieta egoki batean ikuspuntu nutrizionaletik, ...

Irakurri gehiago

Baserritik Mahaira Euskal Ikerketa Plana 2022-2026

Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren Zuzendaritzak, ELIKAren aholkularitza teknikoarekin, Baserritik Mahaira Euskal Ikerketa Plan berria (2022-2026) egin dute. Ikerketa-plan berri hori egiteko, kontuan hartu dira elikadura-sistema jasangarri, seguru eta osasuntsuagoetaranzko trantsiziora bideratzen duten nazioarteko estrategia politiko berriak, hala nola Europako Itun Berdea, Baserritik Mahaira Estrategia, GJHak, Elikadura 2030 eta Horizon Europe. Halaber, plan hori bat dator estrategia horiek guztiak Euskadin zabaltzeko asmoarekin: Basque Country 2030, Basque Green Deal, RIS3, PEGA berria, Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana, eta Osasun Estrategia. Plan berri honen helburu estrategikoak hauek dira: Elikagaien Segurtasunaren arloan erabakiak hartzen laguntzeko ebidentzia zientifikoak ematea. Euskadiko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaietan egoten diren albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko 2020ko txostenaren azterketa

EFSAk datuak argitaratu ditu 2020an elikagaietan zeuden albaitaritza-sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinei buruz. Estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginketa dago txostenean, guztira 620.758 lagin aztertu baitira. Legez baimendutako gehieneko mailak gainditu zituzten laginen % 0,19k. Azken 11 urteetako zifrarik baxuena da (ez betetzea % 0,25 eta 0,37 artekoa izan baita). 2019an % 0,30ekoa izan zen.Jaisten dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidezko mantenugaien eta kutsatzaileen esposizio konbinatuaren arrisku/onuraren ebaluazioa

EFSAk gai horretako adituekin duela gutxi egindako arrisku/onuraren ebaluazioari buruzko elkarrizketan lortutako ondorioak eta gomendioak argitaratu ditu. Emaitza horiek EFSAren Batzorde Zientifikoaren gida eguneratzeko balioko dute, araudiaren eta elikagaien arriskuen kudeaketaren beharrak betetzeko aholkularitza zientifikoa hobetzeari begira. Orain arte ia 200 arrisku/onuraren ebaluazio egin dira, batik bat honako hauekin lotuak: arrainaren eta arrantza-produktuen kontsumoa eta dioxinekin, dioxinen antzeko PCBekin, metilmerkurioarekin, sugar atzeratzaile bromatuekin (BFRak) eta substantzia perfluoroalkilatuekin (PFAak) kutsatzeko duten arriskua.   Alorrean egin den aurrerapen nagusietako bat osasunean dituzten ondorioak kuantifikatzeko gaitasuna izan da desgaitasunaren arabera egokitutako bizitzako urteak (DALYak) neurtzearen bidez. Dena den, ziurgabetasunaren eta aldakortasunaren identifikazioa, karakterizazioa eta kuantifikazioa dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien kontsumoaren bidez mikroplastikoak eta nanoplastikoak kontsumitzearen arriskuen ebaluazioa

BfRk ikerketa hau egin du, datuak lortzeko ikuspuntu integrala izateko asmoz. Horretarako, mikroplastikoen eta nanoplastikoen presentziari edo horiekiko ahozko esposizioak izan ditzakeen efektu toxikoei buruzko egungo ezagutzan oinarritzen da (bereziki elikagaien eta edarien bidez). Gainera, partikulen karakterizazioa eta azido polilaktikoko mikropartikulen in vitro toxikotasunaren azterketa egin da. Ikerketaren amaierako xedea da arriskuak ebaluatzeko eta alor horretako hutsunerik garrantzitsuenak identifikatzeko oinarria ematea. Plastikoak nonahi erabiltzen dira eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu dira. Munduko plastiko-ekoizpena gero eta handiagoa da, eta, horren ondorioz, gero eta plastiko gehiago ari dira askatzen ingurumenean. Gaur egun, ez dago elikagaien kutsatzaile gisa mikroplastikoen eta nanoplastikoen edukia arautzen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Etxeko kilkerra (Acheta domesticus) EBren elikagai berrien zerrendan sartu dute

2022ko otsailaren 10ean argitaratu zen Batzordearen 2022ko otsailaren 10eko (EB) 2022/188 Exekuzio Erregelamendua, zeinaren bidez Acheta domseticus espeziea elikagai berri gisa merkaturatzea baimentzen den, izoztuta, lehortuta eta hautsean. Erregelamendu horrek lehen aldiz jotzen du etxeko kilkerra (Acheta domesticus) elikagai berritzat. Hura merkaturatzea baimendu da izoztuta, lehortuta eta hautsean, datuak babesteko eskaerari jarraikiz; beraz, eskatzaileak baimena izango du produktua merkaturatzeko modu esklusiboan, 5 urtez, “betiere beste eskatzaile batek ez badu baimena lortzen elikagai berri horretarako datu babestuei erreferentziarik egin gabe”. Erregelamendua 2022ko martxoaren 3an sartuko da indarrean. Erregelamenduaren eranskinean elikagai berria erabiltzeko baldintzak zehazten dira, eta bigarren zatian deskripzioa/definizioa, ezaugarriak/osaera, baimendutako metal astunen ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagaiekin kontaktuan dauden materialen arriskuak ebaluatzeko tresna

Legedi orokorraz gain, Europar Batasunak (EB) baditu neurri espezifikoak elikagaiekin kontaktuan dauden material (EKM) batzuei begira, besteak beste, material plastikoak (baita birziklatuak ere), zeramikak, birsortutako zelulosazko filmak, material aktiboak eta adimendunak eta beste substantzia batzuk (adibidez, A bisfenola, epoxi-eratorriak eta nitrosaminak). Hala ere, modu bateratuan berariaz araututa ez dauden material eta substantzia ugari daude, eta, kasu horietan, arriskuaren ebaluazioa banan-banan egin behar da. Alde horretatik, arrisku-kudeatzaileen lana errazteko, Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federalak (BfR) sustatutako “BfR Recommendations on Food Contact Materials” tresna dago. Tresna horrek informazioa ematen du legedi espezifikorik ez duten material horiei buruz. Kasu askotan, irizpenak beste estatu kide ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Alerta: Haurrentzako esne berezietan Cronobacter sakazakii eta Salmonella Newport ustezko presentzia

Europako Elikagaien Alerta Sareak (RASFF) AESANi jakinarazi dio Cronobacter sakazakii eta Salmonella Newport ager daitezke haurrentzako esne berezi bitan. Hauek dira eraginpeko loteak: SIMILAC ALIMENTUM 400g  lotes: 25659Z261 (caducidad 01 2023) 28123Z261 (caducidad 04 2023) 30283Z262 (caducidad 06 2023) 31410Z204 (caducidad 07 2023) 33688Z201 (caducidad 09 2023) SIMILAC ELECARE 400g lotes: 25557Z203 (caducidad 07 2022) 30374Z202 (caducidad 12 2022) Eskura dagoen informazioaren arabera, banaketa autonomia-erkidego guztietako farmazia eta ospitaleen bidez egin da. Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Behi-tuberkulosirik gabeko Euskadi

Europako Batzordeak berriki deklaratu du Euskadi behi-tuberkulosirik gabeko eskualdetzat. Agintariek Batzordeari aurkeztutako informazioaren arabera, EAEn Mycobacterium tuberculosis (CMTB) konplexuaren bidezko infekziorako gaixotasunik ezaren estatusa aitortzeko baldintzak betetzen dira. CMTB hiru patogenok osatzen dute: M. caprae, M. tuberculosis eta Mycobacterium bovis. Azken horrek behi-tuberkulosia eragiten du; zoonosi hori oraindik ere kezkagarria da garapen-bidean dauden herrialdeetan. EAEren kasuan, otsailaren 20az geroztik agertzen da eremu libre gisa 2021/620 (EB) Betearazpen Erregelamenduan (II. eranskina, I. zatia). Horrek arrakasta dakar administrazio publikoek eta abeltzaintza-sektoreak urtetan egindako ahaleginaren ondoren, gaixotasuna desagerrarazteko programan ezarritako abeltzaintza-saneamenduko kanpainen bidez. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

ERANET SusAn-en azken Batzarreko ondorioak

Estatu kideen, Europako Batzordearen eta ikerketako eta abeltzaintzako erakundeen 100 ordezkarik baino gehiagok hartu zuten parte SusAnen azken online Batzarrean, “Animalia-ekoizpen jasangarria EBn: etorkizunera goaz”, 2022ko urtarrilaren 25ean eta 26an. SusAn eta Europako Batzordeko koordinatzailearen ongietorri hitzaldien ondoren, ERA-NETen jarduerak eta emaitzak aurkeztu ziren, eta eragina zehaztasunez eztabaidatu zen; era berean, SusAneko bazkideek, Europako Batzordeak eta SCAR CWG-SAPek beren itxaropenak, esperientziak eta lortutako onurak azaldu zituzten. 'Elevator Pitch' saio bat eskaini zen SusAnen lehen deialdian batera finantzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkezteko. Ondoren, 4 saio paralelo egin ziren; horietan proiektu horien eragin zientifikoari eta sarean jarraitzeko aukerei buruz hitz egin zen, autosostengagarritasun-testuinguruan. Bigarren egunaren ardatza ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

ELIKAk “Elikagaien galeran eta xahuketan lankidetzarako eta elkarlanerako europar sarea sortu du

ELIKA FoodRUs proiektuko lankidetzako zereginen arduraduna da eta “Elikagaien galeran eta xahuketan lankidetzarako eta elkarlanerako europar sarea” (CCN) sortu du, eremu horretan landu diren edo lantzen ari diren 34 proiekturekin eta ekimenekin. Sarearen helburua da proiektu guztien esperientziak eta emaitzak partekatzea eta sinergiak eta osagarritasunak identifikatu ahal izatea, ahaleginak batzeko eta etorkizunean elkarrekin ekintzak garatzeko. ELIKAk proiektuei buruzko informazioa bildu du proiektuetako koordinatzaileek emanda eta lankidetzarako jarduera komunak identifikatu ditu. Lan horren ondorioz, ekintza hauek garatu dira:   Lankidetza-mapa, CCNko 34 proiektuen informazioarekin, gaien araberako kategorietan sailkatuta.   Lankidetza-plana, proiektu horien lankidetza eta elkarlana definitzeko.   CCN web-mintegia (otsailak 16): Web-mintegi horretan amaitutako proiektuek eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Fitosanitarioen tratamenduen gidak – 2022

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait fruta-arboletan ohikoenak diren izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko fitosanitarioen tratamendu gomendatuei buruzko gidak eguneratu ditu Sagarrondorako Sagardo sagarrondorako Madariondorako Mahatsondorako Sagarrondorako produktuak Sagardo sagarrondorako produktuak Madariondorako produktuak Mahatsondorako produktuak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko Berria 2024: GEPE Berria

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak GEPE Berria jarri du abian, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko berria, 2017an hasitako GEPEren jarraipena eta hura indartzen duena. Plan horrek Euskadi mundu mailako erreferente bihurtu nahi du gastronomiaren eta elikaduraren alorrean, gastronomiaren eta elikaduraren balio-katearen kalitate eta jasangarritasun ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoari esker. Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko Berria diseinatzerakoan kontuan izan dira COVID-19 pandemiaren ondoren lehentasunetan egondako aldaketak, Next Generation programa, Basque Green Deal ekimena etorkizun jasangarriagoa lortzeko, ekonomia zirkularrera egindako eredu aldaketa, nazioarteko beste akordio batzuk, GJHak esaterako, eta Europako “Baserritik mahaira” edo Food 2030 Estrategia, besteak beste. Helburu nagusia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien Elikaduraren Alerta Sarearen (RASFF) 2021eko urteko txostena

2021ean zehar 237 jakinarazpen egon dira animalien elikadurara zuzendutako produktuei dagokienez: 36 alerta (% 15), 162 informazio‑jakinarazpen (% 69), 36 mugako ukapen (% 15) eta 3 albiste (% 1).   2021ean zehar atzemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 50). Jarraian, beste batzuk (% 17) daude hala nola gorputz arrotzak, etiketatu gabeko GEOak, D bitamina kopuru handia; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 12); metal astunak eta kutsadura botanikoak (% 5). Produktuen kategoriari dagokionez, lehengaiak jasotako jakinarazpenen % 61 dira, % 20 lagun egiteko animalientzako pentsua, % 20 kontsumitzeko animalientzako pentsua, eta % 6 gehigarriak eta aurre‑nahasketak. Jakinarazpenak 2020. urtearekin alderatzen baditugu honako alderdi hauek azpimarratu behar dira: Egonkor mantentzen da arrisku mikrobiologikoa daukaten jakinarazpenen jatorria (% 50.) Nabarmen ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

OMS/ECDC txostenaren Analisia: Mikrobioen aurkako erresistentziak Europan 2022

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) Europarako Eskualdeko Bulegoak Mikrobioen aurkako erresistentzien (RAM) zaintzari buruzko lehenengo txosten bateratua argitaratu dute. Txosten horretan CAESAR (Erdialdeko Asia eta Europa) eta EARS-Net (Europa) zaintza-sareen 2020ko datuak ageri dira. Txostenaren arabera, mikrobioen aurkako erresistentzia oso hedatuta dago OMSren Europako Eskualdean, eta zaintzapeko bakterio-espezie eta mikrobioen aurkako taldeen konbinazioetarako RAMen ehunekoak oso altuak dira.} Farmakoerresistenteak diren infekzio bakterianoen 670.000 kasu baino gehiago eta Europar Batasunean hildako 33.000 pertsona baino gehiago egonik, erresistentzia horien karga sanitarioa gripeak, tuberkulosiak eta GIBak batera eragiten duten karga sanitarioaren parekoa da.} Oro har, iparraldetik hegoalderako eta mendebaldetik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago