Berriak

Gaixotasun hemorragiko epizootikoaren fokuen eguneratzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) gaixotasun hemorragiko epizootikoaren egoera eguneratu du, urriaren 11an. Algeteko Albaitaritza Laborategi Zentralak (LCV) gaixotasun hemorragiko epizootikoaren kasu berriak baieztatu ditu 9 eskualde berritan, guztiak ere behi-ustiategietan, urriaren 4ko azken egoera-txostenetik. [vc_cta h2="Euskadin ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikadura-gehigarriak: baimenduen zerrendatik kentzea eta muga berriak

Estearilo tartratoa (E 483) kendu dute Batasunaren elikadura-gehigarri baimenduen zerrendatik, eta muga zorrotzagoak jarri dizkiete nitrato eta nitritoei Europar Batasunean komertzializatutako elikagaiak ahalik eta seguruenak izan daitezela bermatzeko xedearekin, berriro ari dira ebaluatzen elikadura-gehigarri baimenduak, eta, horrez gain, araudia eguneratu dute, datu zientifiko berriekin bat.   Alde batetik, Europako Batzordeak estearilo tartratoa izeneko gehigarria (E483) kendu du baimenduen zerrendatik, honako honen bidez: Batzordearen (EB) 2023/2379 Erregelamendua, zeinaren bidez Europako Parlamentu eta Kontseiluaren (EK) 1333/2008 Erregelamenduaren II. eranskina eta Batzordearen (EB) 231/2012 Erregelamenduaren eranskina aldatzen diren, E 483 elikadura-gehigarriari dagokionez (estearilo tartratoa).   2020. urtean, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) irizpen zientifiko bat eman zuen estearilo tartratoa (E ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

ONTZI – BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB martxan jarri da ELIKA eta Basque Food Clusteren eskutik

Gaur ofizialki ONTZI aurkezten da, BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB berrikuntza-komunitatea. Euskal elikagaien enpresaren eta ontzi eta enbalajeen nazioarteko irtenbide onenen arteko lotura izateko asmoarekin sortu da. ONTZI komunitatea BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak bultzatzen dute, Eusko Jaurlaritzak 2023ko Berrikuntza Funtsaren bidez finantzatutako ENVAS3S proiektuaren esparruan. Proiektuaren helburua da ingurumen-erregulazioetara egokitzeko beharrari erantzutea, elikagaien segurtasuna eta enpresen lehiakortasuna alde batera utzi gabe gabe. Arantza Madariaga, ELIKA Fundazioko zuzendaria: "kalitatezko produktuak eskaintzeko beharrezkoak direnez, ontziek gero eta jasangarriagoak izan behar dute eta egungo eta etorkizuneko legeriara egokitu behar dute". Europako araudi berriek gero eta ontzi jasangarri gehiago eskatzen dituzte, eta, horretarako, enpresa ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

2021ean Europan izandako arrisku emergenteak

EFSAk arrisku emergenteak identifikatzen laguntzeko ezagutza‑sare batzuk ditu, hala nola, arrisku emergenteen truke‑sarea (EREN), arrisku emergenteei buruzko interesdunen taldea (StaDG-ER), EFSAko unitate zientifikoak, panel zientifikoak eta Batzorde Zientifikoa. Horiei guztiei esker, EFSA arriskuen ebaluazioaren arloan etorkizunean sor litezkeen erronkei aurre egiteko presta daiteke. Txosten tekniko honetan talde horiek 2021ean identifikatutako jarduerak eta gaiak laburtzen dira. Guztira 18 arazo emergente identifikatu dira, eta arriskuaren eta/edo faktore abiarazlearen arabera sailkatu dira. Identifikatutako arazoen erditan baino gehiagotan, kontsumo‑joeren aldaketa izan da arriskua areagotu duen faktorea. Kasu guztietan aurrez definitutako 4 irizpide erabili dira arrisku emergentea den edo ez ebaluatzeko: arrisku berria, esposizio berria den edo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Laguntzailekide teknologikoak: Errege Dekretu berria, horien erabileraren eta kontrolen segurtasuna hazteko

Arauan substantzia berriak daude eta dagoeneko badaudenen zerrenda eraldatuko duen prozedura arautzen du Elikagaiak egiteko eta lortzeko prozesuetan erabilitako laguntzailekide teknologikoak arautzen dituen 773/2023 Errege Dekretuaren xedea da oinarrizko araudia ezartzea laguntzailekide teknologikoen eta laguntzailekide horiei ezartzeko nortasun- eta araztasun-irizpideen oinarrizko araudia, horiek erabiltzeko baldintzak eta horien etiketetan agertu beharreko aipamenak ezartzea.   Laguntzailekide teknologikoak funtsezko substantziak dira elikagaiak egiteko, nahiz eta gehigarriak, entzimak eta elikagai-aromak ez bezala, azkeneko produktuan eraginik ez izan eta azkeneko produktu horretan ez egon. Xede teknologikoarekin baino ez dira erabiltzen, elikagaiak ekoizterakoan.   Errege Dekretu horrek arau bakarrean sartzen ditu gaur egun baimenduta dauden laguntzailekide teknologikoak, orain arte 20 arau ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagai-gehigarri batzuen kaltegabetasunaren ebaluazioa: OMEren seriea elikagai-gehigarriei buruz

Ale honetako monografiak Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Elikagai Gehigarrietako Adituen Batzorde Mistoaren (JECFA) 95. bileran prestatu ziren, 2022ko ekainaren 6-17 eta 22an bildu baitzen birtualki. Monografia horietan Batzordeak aztertutako elikagai-gehigarri espezifikoei buruzko datuen laburpenak daude OMEk Elikagai Gehigarrietako Adituen Batzorde Mistoaren (JECFA) agiri bat argitaratu du, zenbait elikagai-gehigarriri buruzko ebaluazioen seriekoa.  Ale honek bi txosten tekniko ditu, baita JECFAren aurreko bileren ondoriozko beste txosten eta agiri batzuk ere.   JECFA organo aholkulari zientifikoa da eta zeregin hori du FAOn, OMEn eta Codex Alimentarius Batzordean elikagai-gehigarrien segurtasunari eta elikagaietan dauden albaitaritzako botiken hondarrei, toxikoei eta kutsatzaile ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-baztangaren egoera: Espainiak estatus librea berreskuratu

MAPAk murrizketa gehigarriko eremuan murrizketa-neurriak jasotzen ditu, eta, horrela, estatu mailan gaixotasun horrentzako estatus librea berreskuratzen da. Gaztela-Mantxako AABren egoera epidemiologikoak bilakaera ona izan duenez, non 2023/05/18tik ez den berririk baieztatu, MAPAk 2023/09/26an murriztapen gehigarriko eremuan, Albacete, Ciudad Real, Cuenca eta Toledo probintziak hartzen zituen murrizketa-neurriak altxatu ditu. Aurtengo maiatzaz geroztik fokurik detektatu ez denez, Espainiak ardi- eta ahuntz-baztangarik gabeko herrialdearen estatusa berreskuratu du, 1968tik Espainian detektatzen ez zen patologia batena. Lehenengo kasua 2022ko irailaren 19an detektatu zen, eta gaixotasunaren 30 foku baieztatu dira guztira, Andaluziako eta Gaztela-Mantxako hainbat ustiategitan banatuta. Horrela, agerraldiaren ondorioz hartutako osasun-neurriak amaitu dira eta abeltzaintza-jarduera normalari ekin zaio berriro. Gaixotasun ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ontziratu gabe saltzen diren frutak eta barazkiak hondatzeko arriskua

AESANeko batzorde zientifikoak aztertu ditu ontziratu gabe saltzen diren eta hondatzeko arrisku handiena duten frutak eta barazkiak, bai eta elikagaien segurtasunean izan ditzaketen ondorioak ere. Halaber, arrisku horiek ekiditeko elikakatean jarraitu beharreko gomendio batzuk eman ditu. Frutak eta barazkiak hondatzeko kausa nagusiak honako hauek dira: kalte mekanikoa, ura galtzea eta kutsadura mikrobianoa. Landare-produktuetan kalte mekaniko eta birusen eta bakterio patogenoen ondoriozko arrisku handiagoa aurreikusten da. Produktuaren bizitza baliagarrian zehar ugaltzera irits daitezke, eta arrisku handiagoa eragiten dute gordinik eta zuritu gabe kontsumitzen diren fruta eta barazkietan. Frutak eta barazkiak heltzean, kalte mekanikorako eta hondatzeko aukera gehiago daude, bereziki fruten kasuan, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zenbait konposatu kimikoren jarduera obesogeniko potentziala: AESANen Batzorde Zientifikoaren txostena

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia izatera iritsi dira mundu mailan; haurren obesitateak prebalentzia handia du eta goranzko joera azken bi hamarkadetan. Elikadura-ohiturak hobetzea eta jarduera fisiko gehiago egitea izan da obesitatea murrizteko xede nagusia. Hala ere, obesitatea ohitura osasungarriak dituzten herrialdeetan nabarmen gora egiten jarraitzeak iradokitzen du tartean ingurumen-faktoreak egon daitezkeela, besteak beste, jarduera obesogenikoa duten substantzia kimikoekiko esposizioa. Obesogenoak honela definitzen dira funtzionalki: obesitatea bultzatzen duten konposatu kimikoak, zelula adiposoen kopurua eta/edo dagoeneko badauden adipozitoetan gantzen pilaketa areagotzen dutenak. Gehien ikertu diren konposatu horien artean plastikoaren industrian erabiltzen diren substantziak daude. Horiekiko esposizioa zenbait bideren bidez ...

Irakurri gehiago

Txikizkako establezimenduetan xerratutako eta ontziratutako elikagaien bizitza baliagarria

AESANen Batzorde Zientifikoak txikizkako merkataritzako establezimenduetan saldu aurretik xerratu edo zatikatutako eta ontziratutako zenbait elikagairen (jateko prest daudenak) bizitza baliagarria ebaluatu du, eta gomendioak eman ditu Listeria monocytogenesen balizko presentziari dagokionez balio-bizitza ezartzen laguntzeko. Horrez gain, hutsean ontziratutako elikagaietan aintzat hartu da Clostridium botulinumen balizko presentziak eragin dezakeen arriskua, eta ondorioztatu da ez liekeela eragingo emandako gomendioei. Honako hauek dira AESANen Batzorde Zientifikoak ebaluatutako elikagaiak: egositako haragi-produktuak (pateak barne), ondutako haragi-produktuak eta gaztak. Elikagai-kategoria bakoitzerako, arrisku biologikoen presentzia eta hazkundeari lotutako faktoreak ezarri dira (uraren ekintza (aw), pH-a eta heltze-denbora), hainbat kontserbatze-egoera hartu dira aintzat eta mikrobiologia aurresalearen ereduak erabili dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien krisiak kudeatzeko ikasbideak

EFSAk elikagaien krisiei erantzuten ikasteko prestakuntza-saio bat egin du Europar Batasuneko Aholkularitza Zientifikoko Agentzien Sareari zuzenduta. Saioan agentzien arteko lankidetza hobetzeko arloak identifikatu dira eta krisiaren aurrean prestatzeko etorkizuneko jarduerak ezagutarazi dira. Ekitaldiak egun eta erdi iraun zuen eta Bilbon egin zen, lanerako segurtasun eta osasunerako Europako agentziaren bulegoetan (OSHA), eta Europako eta Europako Batzordeko 12 agentziatako 38 ordezkarik parte hartu zuten. Itxurazko eszenatoki multifazetiko batean oinarrituta, aurkezpenak, eztabaidak eta krisi baten simulazio‑ariketa egin ziren, osasun publikoko eta elikagaien segurtasuneko elementuak konbinatuta. Prestakuntzaren xedea zen agentziak elikagaien krisiari aurre egiteko prestatzea, bai eta horien arteko elkarlana sustatzea oinarri zientifikoan oinarritutako politiketan elkarri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mendebaldeko Niloko sukarrari buruzko txosten tekniko berria

ECDCk eta EFSAk txosten tekniko bat argitaratu berri dute gaixotasun horrek EBn duen egoera epidemiologikoaren ikuspegi orokorra emateko eta osasun publikoan eta animalietan duen eragina ebaluatzeko. Irizpenaren helburua da ebidentzia zientifikoa ematea EBn ezarritako Nilo Mendebaldeko birusak eragindako infekzioen zaintza, prebentzioa eta kontrola indartzeko, erabilitako laborategiko diagnostikoak, dauden zaintza-sistemak eta aplikatutako prebentzio-neurriak deskribatuz. Gizakietan, 2012tik 2021era, MNBren 3.632 infekzio-kasu jakinarazi ziren guztira, eta % 62 Italiak eta Greziak jakinarazi zituzten. Herrialde kaltetuetan, MNBk eragindako giza infekzio gehienak landa-eremuetan eta hiri-eremuetan gertatu ziren. Hegaztien artean, MNB kasuak maiztasun handiagoarekin detektatu dira hegazti harrapari basati edo gatibuetan. Animalia ugaztunen kasuan, MNB kasuak maiztasun handiagoarekin diagnostikatu dira ekidoetan, hala ere, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

RASFF (pentsuak) Alerta Sarearen laburpena, 2023ko 2. lauhilekoa

2023ko bigarren lauhilekoan, animalien elikadurari lotutako 124 jakinarazpen egin dira. Horietatik 19 alertak izan dira, 64 informazio-jakinarazpenak eta 41 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 37 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 35 jakinarazpen industriako autokontroletan detektatu dira; 46 jakinarazpen mugako ikuskapen-postuetan; 4 jakinarazpen kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira, eta 1 salaketa baten ondorioz. Arrisku-motaren arabera, detektatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 65), ondoren mikotoxinekin lotutakoak (% 8) eta gehigarri eta debekatutako substantzien presentziarekin lotutakoak (% 5). Azpimarratu behar dugu onddoak hauteman direla mikrobiologiako 36 jakinarazpenetan. Gehienetan jakinarazpenaren herrialdea Polonia izan da eta lehengaia Ukrainako ekilore-irina. Produktuen arabera, ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Elikagaietako olio mineralen hidrokarburoen arriskuaren ebaluazioa

EFSAko CONTAM panelak elikagaietako olio mineralen hidrokarburoen (MOH) arriskua berrebaluatu du. Olio mineralen hidrokarburoek (MOH) konposatu kimiko ugari dituzte, eta petrolioaren destilaziotik eta fintzetik sortzen dira nagusiki. Bi talde nagusi daude: MOSH (olio mineralen hidrokarburo aseak) eta MOAH (olio mineralen hidrokarburo aromatikoak). MOH horiek elikagaietan aurki daitezke hainbat arrazoirengatik: inguruneko kutsadura, makinetan lubrifikatzaileak erabiltzea, eragile desmoldekatzaileak edo laguntzaile teknologikoak erabiltzea, elikagai edo pentsuentzako gehigarriak edo elikagaiekin kontaktuan dauden materialetatik migratzea (EKM). EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Panelak (CONTAM), arriskua aztertu ondoren, honako ondorio hauek atera ditu: Behatutako eragin kaltegarririk gabeko (NOAEL) mailaren ikuspegiaren erreferentzia-balioa kontuan hartuta (236 mg/gorputzeko pisuaren kg eta eguneko) eta 1.200 (esposizio-tarte berdina edo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFF – ELIKAGAIAK: 2023ko bigarren lauhilekoaren laburpena

  2023ko bigarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1434 jakinarazpen izan dira. Horietatik 388 alertak izan dira (%27), 560 informazio-jakinarazpenak (%39) eta 486 mugan egin diren ukapenak (%34).     Gehien jakinarazi diren kutsadurak:   Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak edo osagai berriak Salmonela enteritidis  eta salmonela oilaskoan Etiketan deklaratu gabeko alergenoak Fitosanitarioen hondakinak zitrikoetan (laranja, limoi, mandarina eta pomeloetan) Aflatoxinak fruitu lehorretan Klorpirifos-a ekilore eta soja oliotan     Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:   1.       Turkia 2.       Polonia 3.       India 4.       Espainia 5.       Frantzia ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Manganesoaren gehieneko ingestio-maila jasangarria eguneratzea

EFSAk manganesoaren (Mn) gehieneko ingestio-maila (UL) ezartzeko erabil ahalko liratekeen froga zientifikoen bilduma eta ebaluazioa egin du. Nahiz eta animalietan egindako ikerketa esperimentalek Mn maila altuen ingestioa eragin neurologiko kaltegarriekin lotzen duten, pertsonen artean egindako ikerketei buruz eskura dagoen informazioa ez da nahikoa ondorioak ateratzeko. Bi berrikuspen sistematiko egin ziren manganesoarekiko aho bidezko esposizio altuaren eta pertsonen zein ugaztunen artean izandako eragin neurologikoen arteko lotura ebaluatzeko. Horretarako, 14.471 erregistro aztertu ziren; horren ondorioz, baheketa egin ondoren, pertsonen artean egindako 49 ikerketa eta animalietan egindako beste 63 sartu ziren. Emaitza berberak modu konparagarrian jorratzeko pertsonen eta animalien arteko azterlanak falta zirenez, iritzi zen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiek osasunean dituzten arriskuei eta onurei buruzko komunikazioa

EFSAk elikagaien kontsumoak osasunean dituen arriskuei eta onurei buruzko komunikazioaren gaineko literatura zientifiko garrantzitsuaren berrikuspen bat argitaratu du. Egindako azterketek agerian utzi zuten Europako kontsumitzaileek garrantzitsutzat jotzen dutela informazioa jasotzea eta modu positiboan baloratzen dutela elikagaien segurtasuna. Argitalpenak, amaieran, komunikazioa hobetzeko eta herritarren artean elikadura sistemarekiko konfiantza sortzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Berrikuspen horretan, EFSAk 2018 eta 2022 artean parekoen ebaluazio bidez berrikusitako aldizkarietan argitaratutako 48 azterlan (gehienak Europar Batasunean argitaratuak) identifikatu eta aztertu ditu. Azterlan horiek honako gai hauei buruzkoak dira: Kontsumitzaileek elikagaien, produktuen eta elikagaietako osagaien ekoizpenari buruz dituzten itxaropenak. Elikagaiei eta elikadura-produktuei buruzko informazio-iturri gogokoenak. Elikagaien arriskuei eta onurei buruzko informazioari erantzunak. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Behien sektorean emisioak murrizteko Teknika Erabilgarri Onenak (TEO)

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioak behien sektorean aplika daitezkeen Teknika Erabilgarri Onenen (TEO) erreferentziazko zerrenda argitaratu du, sektore ekoizleari emisioak murrizteko eta simaurra kudeatzeko baserrietan aplikatzen diren tekniken berri emateko beharra errazteko. Argitaratu berri den dokumentuak abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretua (behi-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena) betetzen du; horren arabera, agintaritza eskudunek behien sektorerako teknika eskuragarriak erabaki eta argitaratu behar dituzte 2023ko abenduaren 31 baino lehen, murriztutako emisioei lotutako ehunekoak barne.   Bestalde, behien ekoizpenerako sektoreak emisioak murrizteko edo arintzeko TEOak adierazi behar ditu, bai eta simaur solido eta likidoen edo mindaren kudeaketa ere. Betekizun horrek III. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Glifosato herbizidaren arriskuaren ebaluazioa

EFSAk glifosato herbizidaren arriskuaren ebaluazioaren ondorioak argitaratu ditu, eskura dagoen ebidentzia zientifiko guztia bilduta, eta, horri esker, ondorioztatu du glifosatoak ez dituela betetzen asaldura endokrinoaren irizpideak. Ondorio horiek glifosatoaren onarpenaren hurrengo berritzeari buruz erabakitzeko balioko diote Europar Batasunari. EFSAk Glifosatoaren arriskuaren ebaluazioaren berdinen arteko berrikuspena gauzatu du, Frantziako, Herbeheretako, Suediako eta Hungariako agintari eskudunek eratutako Glifosatoaren Ebaluazio Taldeak emandako informazioan oinarrituta. Era berean, Substantzia Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) proposatutako sailkapen eta etiketatze harmonizatua onartu du, 2022ko maiatzean argitaratua. Erabilerak: glifosatoaren eraginkortasuna frogatu da urteko eta bi urteko belar txarren eta belar txar iraunkorren aurka, baldin eta hostoetan ihinztatzen bada barazki, azukre-erremolatxa, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Atal berria nutriente kritikoei buruzko informazioarekin

Erikortasun- eta heriotza-tasen arrazoi nagusia gaixotasun ez transmitigarriak dira (OME, 2018). Elikadura oso garrantzitsua da hainbat gaixotasun ez transmitigarri prebenitzeko (gaixotasun kardiobaskularrak, gaixotasun zerebrobaskularrak, II motako mellitus diabetesa eta zenbait minbizi-mota). Gaixotasun horien kasuan, azukre, gantz  edo gatz (“nutriente kritiko” gisa ezagunak) asko kontsumitzea da arrisku-faktore nagusietako bat. Pertsonei elikadura-ohitura osasuntsuak bereganatzen laguntzeko, azken urteotan material grafiko eta informazio asko garatu dugu, gure webgunearen Elikadura osasungarria atalean eskuragai dagoena; atal hori aldizka eguneratzen da. Azukrea, gatza edo zenbait gantz asko kontsumitzeak ondorio kaltegarriak dituenez pertsonen osasunarengan, “nutriente kritikoak” atala gehitu dugu, non nutriente horiei buruzko informazioa biltzen den, hura aztertu eta aukera osasuntsuagoak ...

Irakurri gehiago