Berriak

Metal astunak haurren elikagai-prestakinetan (As eta metilmerkurioa) – FSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko. Merkurioari dagokionez, aztertutako laginen erdiek iritsi edo gainditu egin dute analisi muga. Dena dela, arrantza-produktuetarako Europako legediak ezarritako mugara (0,5 g/kg) ez dira heldu. Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Tuberkulosi zoonotikoaren gaineko iritzia Irlandan

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziaren (FSAI) Mikrobiologiako azpibatzordeak 2003an argitaratu zuen iritzia eguneratu egin du, Mycobacterium tuberculosis complex (MTBC) eta Mycobacterium bovis patogenoei buruzkoa, hain zuzen. Izan ere, elikakatean zehar egon eta animalien artean antzeman ahal baititugu aipatu patogenoak. Bigarren berrikusketa honetan, aldiz, honako ondorio hauetara heldu dira: Tuberkulosi zoonotikoa ez da ohikoa Irlandan. Halaber, batetik, pasteurizazioari esker, eta, bestetik, gaixotasuna errotik kentzea lortu delako, murriztu egin da kutsatutako animalia-taldeen esnearen bidezko transmisioa. Hala eta guztiz ere, kezkagarria da, oraindik ere, pasteurizatu gabeko esnearen eta berorren produktuen kontsumo maila. Izan ere, kontsumo hori arriskutsua izan liteke.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskua Balioztatzea: merkurioa arrainetan – Health Canada 2007

Kanadako Osasun Sail Federalak (HC) argitaratu du merkurioaren gaineko Arriskua Balioztatzea. Balioztatze prozesuan arrainaren asteko kontsumoak dituen onurak aipatu ditu. Gaineratu egin du hainbat espezie kontsumitzearekin batera merkurioaren ingesta ere areagotu egin ahal dela, eta ingesta horrek merkurioaren Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) gainditu egin ahal duela. Aipatu behar da, helduen adin-taldean, ezpata-arraina ohi kontsumitzeak TDIaren gainditzea erakarri ahal duela.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskua Balioztatzea: merkurioa arrainetan – Health Canada 2007

Kanadako Osasun Sail Federalak (HC) argitaratu du merkurioaren gaineko Arriskua Balioztatzea. Balioztatze prozesuan arrainaren asteko kontsumoak dituen onurak aipatu ditu. Gaineratu egin du hainbat espezie kontsumitzearekin batera merkurioaren ingesta ere areagotu egin ahal dela, eta ingesta horrek merkurioaren Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) gainditu egin ahal duela. Aipatu behar da, helduen adin-taldean, ezpata-arraina ohi kontsumitzeak TDIaren gainditzea erakarri ahal duela.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Ardi eta ahuntzen artean EET arriskuaren gaineko iritzia – EFSA 2007

Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du gizakien artean Scrapie eta EETak gaixotasunen artean egon litekeen erlazioari buruz. Panelaren adituek ondorioztatu dute ez dagoela ebidentziarik erlazio horri buruz, eta EETen eragile zoonotiko bakarra EEBak eragiten duen prioia baino ez dela. Beraz, gaur egun ez da posible baieztatzea animalien beste EET batzuek ezin dutenik eraginik izan gizakien artean. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Oilasko-taldeetan Salmonellaren prebalentziaren gaineko txostena – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz oilasko taldeetan. Aztertutako oilaskoak Europar Batasuneko kontsumo-haragitarakoak izan dira. Emaitzen arabera, komunitate mailan, Salmonellaren prebalentzia %23,7koa da taldeen artean; dena dela, herrialdea zein den, %0tik %68,2ra bitartekoa ere izan daiteke.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EEBen Arrisku Geografikoa Balioztatzeko metodologiaren gaineko iritzia – EFSA – 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi zientifikoa argitaratu du Behien Entzefalopatia Espongiformearen (EEB) Arrisku Geografikoa Balioztatzeari buruzko metodologiaz. Honako iritzi hau, alde batetik, balioztatze prozesuaren urrats bakoitza definitzean, hobekuntzak egin ditu; eta bestetik, hainbat aldaketa sartu ditu, hala nola: EEBk infektaturiko kasuetan erabiltzen diren praktikak balioztatzeako ikuspegi semi-kuantitatiboa erabiltzea edo herrialdeka sailkaturiko kategoriak kentzea, besteak beste.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Analisietan oinarrituriko Mikrobio-Irizpide eta Helburuen gaineko iritzia – EFSA – 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) hausnarketa batzuk jasotzen dituen iritzia argitaratu du, Europako elikakatean Arriskuak Analizatzeko Mikrobio-Irizpideak eta Helburuak ezartzeari buruz. Irizpide horren arabera, Elikagaien Segurtasuna hainbat faktoreren ondorioa da. Gehitzen du segurtasun faltsuko egoera sor daitekeela, mikrobio-analisiak baino ez badira erabiltzen; izan ere, analisiaren datuak lagin-planei dagozkien mugei lotuta daude. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Anisakis simplexa eta horrek eragiten dituen patologiak antzemateko eta inaktibatzeko metodoak – 2007

Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak gizakietan sorrarazten dituen patologien gaineko azken ikerketak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Anisakis simplexa eta horrek eragiten dituen patologiak antzemateko eta inaktibatzeko metodoak – 2007

Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak gizakietan sorrarazten dituen patologien gaineko azken ikerketak.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Praktika Egokien gaineko Gidaliburua: Fusarium espezia kultiboetan murriztea – FSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) Praktika Egokien gaineko Gidaliburua hau argitaratu du. Gida honek kultiboetan Fusarium espezia murriztea du helburu.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioztatzea: E. coli STEC hosto berdeko ortuarietan – NZFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) arrisku baten balioztatzea argitaratu berri du. Aipatu argitalpena shigatoxina sorrarazten duten E. coliren (STEC) arriskuari buruzkoa izan da, eta hosto berdeko ortuariak hartu dira aztergai. Balioztatze prozesuko emaitzen arabera, badirudi horrelako ortuariek ez dutela infekziorik sorrarazten.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Praktika Egokien gaineko Gidaliburua: Fusarium espezia kultiboetan murriztea – FSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) Praktika Egokien gaineko Gidaliburua hau argitaratu du. Gida honek kultiboetan Fusarium espezia murriztea du helburu. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EEB gaixotasuna eta arrain-irinen gaineko iritzia – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) zientzia iritzi bat argitaratu du. Behien Entzefalopatia Espongiformeen (EEB) gaixotasuna ardatz hartuta, hausnarkariak arrain-irinez elikatzean ager daitezkeen osasun arriskuen gainekoa izan da aipatutako iritzia. Horren arabera, EEBei aurre egiteko neurririk eraginkorrena ondoko hau izan da: animalia jatorriko proteina prozesatuak debekatzea kontsumo-abereen artean (hausnarkariak ez diren abereen artean, arrain-irinak izan ezik).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren prebalentzia arrautzatarako hegaztien artean – EFSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) bigarren txosten bat argitaratu du Salmonellaren prebalentziaz. Horretarako, ekaineko azterlana hartu du abiapuntu, arrautzatarako oiloen ustiategietan egindako azterlana, alegia. Txostenaren arabera, S. enteritidisen eta S. typhimuriumen prebalentzia espero zena baino askoz handiagoa izan da. Horra heltzeko estatu kideetan zaintzari buruz dauden datuak hartu izan dira kontuan. Horrez gain, agintaritzak adierazi du serotipo ohikoenak S. enteritidis, S. infantis eta S. typhimurium direla. Lehenengo TxostenaArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hainbat kutsatzaileren edukia arrain freskoan zein prozesatuan – FSAI 2007

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) azterlan bat argitaratu du dioxinen, furanoen, bifenilo polikloratuen (PCB) eta konposatu brominatuen edukiaz. Horretarako, 2004-2005. urteetan, arrain freskoa zein prozesatua aztertu zituen. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hainbat kutsatzaileren edukia arrain freskoan zein prozesatuan – FSAI 2007

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) azterlan bat argitaratu du dioxinen, furanoen, bifenilo polikloratuen (PCB) eta konposatu brominatuen edukiaz. Horretarako, 2004-2005. urteetan, arrain freskoa zein prozesatua aztertu zituen. Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Metal astunen edukieraren gaineko azterlana – FSA 2007

Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du elikagaietako metal astunez. Horretarako, hainbat lagin aztertu ditu, eta hurrengo ondorioak atera dituzte: alde batetik, landaturiko perretxikoen lau laginek eta fruitu lehorren bederatzi laginek kadmio eduki altua izan dute. Eta bestetik, azenarioaren lagin batek eta fruitu lehorren zazpi laginek berunarentzat legezko baloreetatik gorako edukia izan dute.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakarren kutsatzaileekiko esposizioaren gaineko azterlana – AFSSA 2006

Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) esposizio-azterlan bat argitaratu du. Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakarren kutsatzaileei buruzko esposizioaren gainekoa da aipatu txostena. Azterlana 2003. eta 2005. urte bitartean burutu dute Frantziako lau kostaldetan. Azterlanaren arabera, kutsatzaileetan neurtutako kontzentrazio guztiak onargarriak izan dira, bakar batzuk izan ezik: katuarraina, abadira, ezpata-arraina espezieen kontzentrazioak kasu. Era berean, azterlanaren ondorioz baiezta daiteke kontsumoari lotutako arriskua kontuan hartzekoa dela kontsumo altua duten herritarren artean, bestetan ez.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kanpaina: Arraina janez gorputza zaintzeko gida – Eusko Jaurlaritza 2006

Kontzumitsaileentzako zuzendutako kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak egindakoa, 2006ko Abenduan.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago