Berunaren bidezko intoxikazioaren prebentzioa – OME 2014

OMEk beruna sartu du osasun publikoarentzat kezkagarrienak diren hamar produktu kimikoen artean; hortaz, beharrezkotzat jo du langileen, haurren eta ugaltze-adinean dauden emakumeen osasuna babesteko hainbat ekintza abiaraztea.

Honako hauek dira Berunaren aurreko esposizioa eragin dezaketen jarduera edo substantziak: industria-jarduera (meatzaritza, galdaketa, birziklapena, pinturak, gasolina, etab.), ura eta elikagaiak eta kosmetiko eta sendagai tradizional batzuk. Haur txikiei bereziki eragiten die metal astun horrek; izan ere, xurgatzeko gaitasun askoz ere handiagoa dute, eta garunaren garapenean eragiten die. Horrek atzerakorik ez duten eragin neurologikoak sor ditzake. Honako hauek ere sor ditzake: anemia, hipertentsioa, giltzurruneko gutxiegitasuna eta toxikotasuna ugaltze-organoetan.

Berez ez dago berunaren aurreko esposiziorako maila segururik, baina OMEk uste du saihestu egin daitekeela berunaren bidez pozoitzea. Hori dela eta, hainbat jarraibide ari da lantzen berunaren bidezko intoxikazioa prebenitzeko eta tratatzeko. Jarraibide horiek orientazio gisa balioko diete arduradun politikoei, osasun-publikoko agintariei eta osasun arloko profesionalei, berunaren eragina saihesteko neurriak hartzeko.

Neurri batzuk abiarazi dira jada azken urteetan, besteak beste, herrialde gehienetan gasolinaren beruna kentzea, eta horrek izugarri gutxitu du berunaren aurreko esposizioa mundu osoan. Beste neurri batean ere ari dira lanean mundu osoan, hain zuzen ere, beruna duten pintura gero eta gutxiago egiten eta saltzen ari dira, desagertu arte.

OMEren berrikuspena: beruna

OMEren prebentzio-kanpaina: berunaren bidez pozoitzea

ELIKAren fitxa: beruna

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…