Bilaketa emaitza:

Giza kontsumorako baimendutako intsektuen zerrenda

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (AESAN) informazio-ohar berri bat argitaratu du 2024ko martxoaren 14an giza elikaduran dauden intsektuen egoerari buruz. Taula honetan, baimendutako espezieak ikus daitezke, merkaturatzeko moduei buruzko informazioarekin, horiek baimentzen dituen araudiarekin, eta baimentze eta babes datekin batera: Hermetia illuciens espeziea (euli soldadu-beltza) ez dago jada elikagai berriei buruzko 2015/2283 (EB) Erregelamenduaren 35.2 artikuluan ezarritako neurri iragankor horien barruan, ez baitago 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen aurkeztutako eskaera orokorrik. Hori guztia oinarri hartuta, eta elikagai berrien araudien bidez baimentzen ez den bitartean, Hermetia illuciens espeziea ezin da merkaturatu. ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Kontsumitzeko prest dauden eta saltegi txikizkarietan saldu aurretik xerratu edo moztu eta ontziratzen diren elikagaien bizitza erabilgarria

Txikizkako merkataritzako saltegietan oso ohikoa da produktuak (batik bat, haragiaren eratorri egosiak eta gaztak) saltzeko moztu edo xerratzea eta ontziratzea. Kontsumitzeko prest dauden produktu horiek bere bizitza erabilgarriaren amaiera bitartean bakterio patogenoekin (bereziki L. monocytogenes) kutsa ez daitezen, funtsezkoa da baldintza higieniko egokiak bermatzea xerratzeko, mozteko eta ontziratzeko prozesuetan.   Bizitza erabilgarria da produktuak segurua izaten jarraitzen duen eta eta kalitate-zehaztapenak aurreikusitako biltegiratze- eta erabilera-baldintzetan betetzen dituen denbora‑tartea. Bizitza erabilgarria aintzat hartu beharko da higiene-jardunbide egokietan eta autokontrolean oinarritutako prozeduretan.   Langileei bizitza erabilgarria ezartzen laguntzeko, AESANek Kontsumitzeko prest dauden eta txikizkako saltegietan saldu aurretik xerratu edo moztu eta ontziratzen diren elikagaien bizitza erabilgarria ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagaietako birusak prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak: FAO/OMEren arriskuaren ebaluazioa

FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko Adituen Batzordeak (JEMRA) elikagaiek transmititzen dituzten birusei buruz 2008ko txostenaz geroztik argitaratu den literatura zientifikoa berrikusi du. Faseak 2023ko urrian argitaratu zen lehenengo zatiak honako hauek bildu dituen: elikadura-agerraldietan inplikatuen dauden birusak eta elikagaiak, azterketa metodoak eta adierazleak. Honako hauek izan ziren lehentasun handienekotzat jotako birus-elikagai konbinazioak: A hepatitisaren birusa itsaskietan, produktu fresko eta izoztuetan, elikagai prestatuetan eta kontsumitzeko prest daudenetan. E hepatitisaren birusa txerri-haragian eta ehizaki basatien haragian. 2024ko otsailean kontrol- eta prebentzio-neurriak ezarri dira, elikagaien hornidura-katea elikagaiek transmititzen dituzten birusetatik babesteko. Birus-elikagai konbinazioak ardatz hartuta, Adituen Batzordeak ezarri du prebentzioa dela elikagaiek transmititzen dituzten birusak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FOODRUS proiektuaren azken ekitaldiko ondorioak: Irtenbideak eta lankidetza etorkizuneko elikadura-sistema jasangarrientzat

FOODRUS eta CO-FRESHeko bazkideek joan den asteburuan (martxoak 13 eta 14) izan dituzte azken ekitaldiak bazkide komunikazio-arduradunaren egoitzan, Greenovate-ren egoitzan, Bruselan. Proiektuen emaitzak aztertu eta eztabaidatu dituzte, baita irtenbide berritzaileak eta etorkizuneko elikadura-sistema jasangarriei forma emango dieten lankidetzako ekintzak ere. FOODRUSen azken ekitaldian 18 hizlari eta 60 bertaratu baino gehiago izan ziren eta ELIKA izan zen Europako beste proiektu senidetuekin lankidetza-saioa moderatzearen arduraduna.  “FOODRUS proiektuan lortutako emaitzez gain, EBk finantzatutako beste proiektuekin dagoen lankidetza estuari esker ezagutzak, esperientziak eta ikasitako ikasgaiak partekatu ahal izan dira. Europako zenbait lurraldetan lortutako emaitzak ere hedatu ahal izan dira eta indarrak batu dira EBren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaietan egoten diren albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko 2022ko txostenaren azterketa

EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2021eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 600.320 analisi egin dira (2021arekin alderatuz gero, lagin kopurua apur bat gutxitu egin da). Azken 13 urteetako tendentzia bera mantentzen da (ez betetzea % 0,19 eta % 0,37 artekoa izan zen). 2021ko zifra % 0,17koa izan zen. Laginen % 0,18tan legez baimendutako gehieneko mailak baino handiagoak zeuden ↓ Murriztu ziren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bakterio zoonotikoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari buruzko txostenaren analisia 2021-2022

EFSAk eta ECDCk 2020-2021 aldian Bakterio zoonotikoetako eta Europako giza, animalia eta elikagaien adierazleetako antimikrobianoen aurkako erresistentziei buruzko (AAE) txostena argitaratu dute. ELIKAk egindako azterketaren barruan, txosteneko datu hauek nabarmentzen ditugu, patogenoen arabera banatuta:Gizakien isolamenduetatik eratorritako Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maila handiak ikusi ziren, eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia, berriz, maila oso baxuetan agertu zen, oro har. Horrekin guztiarekin, 2013 eta 2022 arteko aldian, bakterio horrek anpizilinarekiko (15 Estatu kidetan) eta tetraziklinarekiko (12tan) gizakiengan zituen erresistentziak estatistikoki nabarmen murriztu zirela ikusi zen. Elikagaiak ekoizten dituzten animalien eta kortako hegaztien kanalen kasuan, Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

JIACRA IV, mikrobioen aurkako erresistentzia Europan txostenaren azterketa

“Antibiotikoen kontsumoa murriztu duten herrialdeetan, bai animalia bai gizakietan, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen intzidentzia txikiagoa ikusi da” Hori da mikrobioen aurkako agenteen kontsumoaren eta elikagaien ekoizpenera bideratutako gizaki- eta animalia-jatorriko bakterioetan mikrobioen aurkako erresistentziaren agerpenaren baterako analisi integratuaren laugarren txostenaren ondorioetako bat. Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC), Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) urtero argitaratutako txostenean “Osasun bakarra” (OneHealth) ikuspegiari lotutako onurak egiaztatzen ditu, zeinaren bidez munduko animalien osasuna eta osasun publikoa zaintzen den. Egiaztapen horrek esan nahi du Europako politikek eragina dutela mikrobioen aurkako erresistentzien borrokan, zeina osasun publikorako eta animalien osasunerako mehatxu larria den: Uste da, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zatoz FOODRUS eta CO-FRESH jardunaldien azken ekitaldira – martxoak 13 eta 14

Etorkizuneko elikadura sistemetarako berrikuntza, elkarlan eta konponbide jasangarriei buruzko FOODRUS eta CO-FRESH ekitaldien azken jardunaldiak elkarrekin egingo dira martxoaren 13 eta 14an, Bruselan. Bi eguneko ekitaldian FOODRUS eta COFRESH proiektuen azken emaitzak, konponbide berritzaileak eta elkarlan eta lankidetza ekintzak aztertuko dira. Programak honako hau izango du barne: Elikagaien xahutze eta galerari ekiteko konponbide berritzaileak. Elkar sorkuntzako metodologiei eta ikasitako irakaspenei buruzko ikuspuntuak. Etorkizuneko elikadura-sistemak konfiguratzeko gomendio politikoak.. Lotutako proiektuekin izandako elkarlanaren mugarriak (COFRESH, LOWINFOOD, FAIRCHAIN eta PLOUTOS) ELIKAk antolatuta. Etorkizunari begira hartzeko ikuspuntuak. Ekitaldia proiektu bien eta CCN sarearen kideei zein etorkizuneko elikagaiak jasangarriak izan daitezen laguntzen duten administrazio, komunitate zientifikoari eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Antimikrobianoen Aurkako Erresistentziei (AME) buruzko FAO txostena

FAOk argitaratutako lehen txosten honek 2021-2025 AMEari buruzko ekintza-planaren ezarpenean egindako aurrerapenen ikuspegi orokorra ematen du, eta elikaduraren eta nekazaritzaren sektoreetan AME-ekin lotutako erronkak eta funtsezko aukerak identifikatzen ditu. FAOk “Elikaduran eta nekazaritzan antimikrobianoen aurkako erresistentziari aurre egitea” izeneko txostena argitaratu du. Txosten horretan, 2021ean eta 2022an nekazaritzako elikagaien sistemetan 2021-2025 AMEari buruzko ekintza-plana ezartzeko egindako funtsezko jarduerak zehazten dira. Estrategia hori FAOk gidatzen du, OMSrekin, OMSArekin eta UNEPekin lankidetzan eta One Health estrategiaren lehentasunen esparruan.   Orain arte, FAOk zuzenean lagundu ditu elikagai- eta nekazaritza-sektoreko AME-ekin lotutako jarduerak Afrikako, Asiako, Europako, Latinoamerikako eta Karibeko 48 herrialdetan. Txostenean jarduera horien alderdirik nabarmenenak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketaren ondorioak elikagaien alergian

AESANeko Batzorde Zientifikoak klima-aldaketaren eta elikagaien alergiak garatzearen arteko zuzeneko eta zeharkako harremanari buruz dauden ebidentzia zientifikoak aztertu ditu berriro, eta ondorioztatu du klima-aldaketa globalak eragina izan dezakeela elikagaien alergiak agertzean, zenbait mekanismoren bidez. Tenperatura globala etengabe igotzen ari denez, lehenago loratzen dira landareak eta polena denbora luzeagoz hedatzen da airean, ondorioz, polenari alergia dioten pazienteek sintomak jasaten dituzten denboraldia luzeagoa izaten da, eta sintomen prebalentzia eta larritasuna ere hazi da. Hirietan berotegi-gasen isuriak eta poluzioa hazi egin direnez, alergenoen ekoizpena ere hazi egin da, eta kontzentrazio handiagoa dago polenean nahiz landare jatorriko elikagaietan zuzenean. Landu daitekeen azalera gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago