Bilaketa emaitza:

Elikagaien bidez transmititutako infekzio larrien jakinarazpenak igo egin dira 2022an

Elikagaien bidez transmititutako infekzioak, listeriosia eta Escherichia coli STEC, hazten ari dira EBn, eta 2022an pandemia aurreko mailak gainditu dira. ECDCk oraintsu argitaratutako 7 txostenetako datuak dira eta jarraian daude, labur, ondorio nagusiak. Bi gaixotasun horiek sintoma larriak eragin ditzakete gizakiengan: Listeriosiak meningitisa, sepsia eta berezko abortua eragin ditzake emakume haurdunetan; STEC infekzioak, aldiz, giltzurrunetako hutsegiteak eragin ditzake haur txikietan. Salmonella eta Campylobacter-ekin lotutako jakinarazpenetan ez zen hazkunderik egon, nahiz eta elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunen kasu gehienak eragiten dituzten. Listeriosi eta yersiniosi jakinarazpenak azken 10 urteetako handienak izan ziren 2022an. STEC bidezko eta Sindrome Uremiko Hemolitikoari (SUH) lotutako STEC bidezko infekzioentzat antzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFF elikagaiak: 2023 urteko laburpena

2023 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4205 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1177 (%28) alertak izan dira, 1614 (%38,5)   informazio-jakinarazpenak eta 1414 (%33,5) mugan egin diren ukapenak.   Arrisku guztietatik, hondakin fitosanitarioek eta kutsadura biologikoak eragin dute jakinarazpen gehien (% 22,5 bi kasuetan), eta jaitsi egin dira bai fitosanitarioak, % 25,5etik, bai kutsadura biologikoa, % 23,5etik. Iruzurrak oso hurbil daude, aurreko urteko % 19aren aldean zertxobait gora egin baitute. Kutsadura kimikoa eta metal astunak ere igo egin dira, % 6tik eta % 3,5etik, hurrenez hurren; kutsadura fisikoa eta toxina naturalak, berriz, ehuneko berdinetan mantendu dira.   Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Animalien Elikaduraren Alerta Sarearen (RASFF) 2023. urteko txostena

2023an, lauhilekoetan kontsultatutako datuen arabera, animalien elikagaiei buruzko  296 jakinarazpen egin dira. Horietatik 48 (% 16) alertak izan dira, 186 (% 63) informazio-jakinarazpenak eta 62 (% 21) mugan egin diren ukapenak. 2023an zehar hautemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 63). Ondoren, bestelakoak (% 11) hauteman dira, hala nola gorputz arrotzak, plastiko‑hondakinak, gehigarri kopuru altuak…; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 4) eta mikotoxinak (% 8). Produktuen arabera, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuek % 14, loditzeko animalientzako pentsuek % 9 eta gehigarri eta aurre-nahasketek % 7. 2022an jasotako jakinarazpenekin alderatuta, honako ohar hauek egin behar ditugu: Arrisku mikrobiologikoa da oraingoan ere hautemandako lehenengo arrisku‑mota (% 60 inguru). Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Fitosanitarioen tratamenduen gidak – 2024

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait fruta-arboletan ohikoenak diren izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko fitosanitarioen tratamendu gomendatuei buruzko gidak eguneratu ditu Sagarrondorako Sagardo sagarrondorako Madariondorako Mahatsondorako Sagarrondorako produktuak Sagardo sagarrondorako produktuak Madariondorako produktuak Mahatsondorako produktuak Duela gutxi eguneratutako beste argitalpen bat honako hau izan da: ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

FOODRUS: Elikagaien xahuketa murrizten ekitaldiaren ondorioak

FOODRUS: Elikagaien xahuketa murrizten ekitaldiak nekazaritzako elikagaien balio-katean zehar elikagaien xahuketa murrizteko erronka eta irtenbide jasangarriak aztertu ditu bi egunez. Erakunde publiko, industriako lider eta adituek bat egin zuten estrategiak eta ekimenak partekatu eta lankidetza posibleak sustatzeko. Ekitaldian 46 hizlarik hartu zuten parte eta horietako 10 Euskadiko balio-katearen ordezkariak izan ziren. Halaber, 200 pertsona bertaratu ziren, bai aurrez aurreko modalitatean, bai online. Tailer Nazionala Ekitaldiari hasiera emateko, hasiera-saioa egin zen AIN, ELIKA eta ARCko Ane Ursuaren, Arantza Madariagaren eta Alfred Vararen eskutik. Ondoren, Europako Batzordeko eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko ordezkariek hartu zuten parte. Europako Batzordeko Cristina Lisetchik elikagaien xahuketa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Arriskuen analisiaren komunikazio hobetua: azken txostena

EFSAk ENCOMRAN proiektuaren azken txostena argitaratu du, arriskuen analisiaren testuinguruan komunikazioa hobetzeari buruzkoa. Horren emaitzak oinarri gisa erabili dira orientazio-dokumentua sortzeko. Txostenaren amaieran arriskuen analisiaren prozesuan zehar arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko komunikazioa estuagoa izan dadin gomendioak adierazten dira. Hauek izan ziren proiektuaren helburuak: EBko estatu kideen mailan elikagaien eta pentsuen arriskuen analisiaren barne interakzioak jasotzea eta deskribatzea, arriskuen kudeatzaileek eta ebaluatzaileek hautematen dituzten moduan. Komunikazioaren eta prozeduren oinarrizko urratsak seinalatzea, identifikatutako oztopoak gainditzeko. Ikasitakoak komunikazioan lagun dezakeen dokumentu batean laburtzea.   Proiektuan Europako herrialdeetan arriskuen ebaluazioa (kop.=55), arriskuen kudeaketa (kop.=31), eta biak (kop.= 9) egiten dituzten pertsonei inkesta telematikoa egin zitzaien. Emaitza nagusien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku mikrobiologikoak elikagaien eta pentsuen ekoizpen- eta prozesatze-inguruneetan

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Arrisku Biologikoen Panelaren (BIHOAZ) zientzia-irizpena argitaratu du, elikagaien eta pentsuen ekoizpen- eta prozesatze-inguruneetan (FFPE) (ekoizpen primarioa salbu) arrisku mikrobiologikoen iraunkortasunari buruz. Irizpen horretan, inguru horiei lotutako arrisku mikrobiologiko garrantzitsuenen sailkapena egin da, ekoizpen-sektoreen arabera banatuta: S. enterica gizakiak jatekoak diren animalientzako pentsuen ekoizpen-sektorean l. monocytogenes eta S. enterica harakintza-sektorean l. monocytogenes arrain eta itsaskien prozesatze-sektorean l. monocytogenes esneki-sektorean S. enterica arrautza eta eratorrien sektorean L. monocytogenes fruta eta ortuarien prozesatze-sektorean; eta S. enterica eta C. sakazakii hezetasun gutxiko elikagaien sektorean Honako hauek dira instalazioetako arrisku-faktore nagusiak: Ekipamendu eta makinen diseinu eskasa Horrek garbitzen eta desinfektatzen zailak diren nitxoak (babes-lekuak) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Alkaloide ergotikoak pentsuetan

Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion eguneratu zezala Elikakateko Kutsatzaileen Batzorde Teknikoak (CONTAM) pentsuetan zekale-ainoaren alkaloideen presentziarekin lotuta animalien osasunarentzako arriskuei buruz eman zuen zientzia-irizpena. Alkaloide ergotikoak (AEak) Claviceps eta Epichloë generoetako onddoek sortzen dituzte. EFSAren irizpenaren ardatza  C. purpureak sortzen dituen 14 AEak izan dira (ergokristina, ergotamina, ergokornina, α eta β ergokriptina, ergometrina, ergosina eta haien «inina» epimeroak). Horrez gain, C. africanaren (batik bat, dihidroergosina) eta Epichloëren (ergobalina/-inina) AE-en ondorioak ere aztertu ziren.   Claviceps purpurea da Europan gehien hedatuta dagoen onddoa eta, besteak beste, zekalearen, gariaren, garagarraren, artatxikiaren eta oloaren aleak kutsatzen ditu. Pentsuetarako lehengaien 19.023 laginen eta pentsu konposatuen 1.580 laginen emaitzak aztertu dira.   COMTAN ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

PBDE sugar-atzeratzaileei buruzko EFSAren ebaluazio berria

EFSAren CONTAM panelak difenilo-eter polibromatuen (PBDE) arriskuaren ebaluazio berria egin du, eta ondorioztatu du litekeena dela Europako biztanleriaren PBDEekiko egungo esposizio dietetikoak osasun-arazo bat planteatzea. Txostenean ikerketa-beharrak identifikatzen dira, eskura dagoen ebidentzia zientifikoa areagotzeko, arriskuaren ebaluazioa findu ahal izateko. Difenilo eter polibromatuak (PBDE) luze-zabal erabili ziren sugar-atzeratzaile gisa kontsumoko produktu eta produktu elektriko askotan, produktu osoaren pisuaren % 5-30 arteko proportzioetan. PBDE-en berezitasuna da ez direla molekula mailan atxikitzen aplikatzen zaizkion produktuari (eskuarki plastikoak edo zuntzak), eta, beraz, ingurumenean barreiatzen dira. Gainera, PBDE-en kidekoek iraunkortasun handia dute ingurumenean eta biologikoki oso metagarriak dira elikakatean. EFSAren ebaluazioak kideko hauek ditu aztergai: BDE- 28, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FOODRUS ekitaldia hasten da: elikagaien xahuketa murriztuz!

Horizon 2020ko FOODRUS proiektuaren helburua da Europan tokiko elikagai-sistema erresilienteak eraikitzea eta, horretarako, nekazaritza-elikagaien balio-katean zehar zenbait konponbide zirkular garatzea elikagaien galera eta xahuketa murrizteko. Zeregin hori betetze aldera, Nafarroan funtsezko 3 ekitaldi egiten ditugu gaur eta bihar. Hona hemen horien helburua: Elikagaien xahuketaren aurkako Europako, Estatuko eta eskualdeko estrategiak aurkeztea. Estrategiak gauzatzeko elikagaien balio-kateko aktoreen erronkei buruz kontzientziatzea. FOODRUS proiektuko konponbideei eta eskualdeko nahiz Estatuko beste ekimen batzuei esker, zenbait erronka nola konpondu daitezkeen aurkeztea. Elikagaien xahuketaren eta galeraren arloan Kataluniak (proiektuari atxikitako eskualdea) egindako urratsak aurreratzea, FOODRUS eredua errepikatzeko. Lehenik eta behin, ELIKA eta ARCren laguntzaz, AINek antolatzen duen Espainiako Tailer ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago