Laburpena
Nibalenola trikotozenoen (B mota) taldeko mikotoxina bat da. Horiek mikotoxina ez‑estrogenikoak dira, eta, nagusiki, Fusarium generoko bi onddok (F. cerealis eta F. poae) eta, neurri txikiagoan, F. graminearumek eta F. culmorumek ekoizten dituzte.
Nibalenolarekiko esposizioa eragiten duten elikagaiak zerealez egindakoak dira (ogia, pasta, irin-produktuak, gosaltzeko zerealak eta gozogintza-produktuak).
IARCren arabera, nibalenola ezin da sailkatu kartzinogenizitateari dagokionez eta EFSAk ondorioztatu du libalenola nekez izan daitekeela genotoxikoa; esperimentazio-animalietan (arratoiak eta xaguak) hematotoxizitatea eta immunotoxizitatea baino ez da ikusi.
EFSAk eguneko ingestio jasangarriaren (EIJ) maila bat ezarri du (1,2 ug/gorputz-pisuaren kg) eta esposizioaren ebaluazioaren arabera zenbatetsi du ez dela arazoa osasun publikorako.
Funtsezkoa da Nekazaritzako Jardunbide Egokiak ...
FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea. Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...
Laburpena
Fumonisinak Fusarium verticilliodes eta F. proligeratum onddoek sortutako mikotoxinak dira. Kutsatzaile natural gisa aurki daitezke zerealetan, batez ere artoan eta basartoan. Dena den, beste zereal batzuetan eta zerealetatik eratorritako produktuetan ere aurki daitezke.
B taldeko fumonisinak dira naturan arruntenak, eta, zehazki, B1 motakoa da maizen aurki daitekeena. Edonola ere, elikagaietan B2, B3 eta B4 fumonisinak ere hauteman izan dira. Halaber, aipatzekoak dira fumonisinen forma eraldatuak edo metabolitoak.
Oso ebidentzia gutxi dago fumonisinen eta horien forma eraldatuen toxikologiari dagokionez. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC, ingelesez) 2B taldean sailkatu ditu fumonisinak; hau da, pertsonentzat kartzinogenikoak izan daitezkeen substantzien taldean. Ildo horretan, 1 μg/gorputzaren pisu/egun ...
Laburpena
Zearalenonak Fusarium generoko hainbat onddo-espeziek sortutako mikotoxinak dira, besteak beste, hauek: F.culmorum, F.graminearum eta F. crookwellense.
Zearalenona zerealen uzta bildu ondoren eratzen da nagusiki, batik bat artoan eta garian, baina garagarrari, oloari, arrozari, basartoari eta sojari ere eragiten die. Produktu eraldatuetan ere hauteman da.
Zearalenonaren jarduera estrogenikoaren eta bere metabolitoen edo eraldatutako formen jardueraren eraginez, zearalenonaren maila plasmatiko altuek erlazioa izan dezakete emakumeen endometrioko asaldurekin eta bularreko kartzinomak haztearekin. Bestalde, azkar metabolizatzen eta iraizten da; beraz, biometatze oso baxua du organo eta ehunetan. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC, ingelesez) 3. taldean sailkatzen du (ezin daiteke sailkatu gizakientzako kartzinogenizitatearen arabera).
ZEArako eta bere forma ...
Laburpena
Deoxinibalenola, DON edo bomitoxina gisa izenez ere ezaguna, trikotezeno izenez ezagutzen ditugun 150 konposatuetako bat da; metabolito horiek Fusarium generoko onddoek sortzen dituzte gehienbat, batez ere Fusarium graminearum eta Fusarium culmorum izenekoek.
DON mikotoxina nahiko ohikoa da honako zereal hauetan: garia, garagarra, oloa, tritikalea, artobeltza, zekalea, artoa, sorgoa eta, neurri txikiagoan, arroza. Mikotoxina horren presentzia hauteman da prozesatutako zerealetan (ogia, opil finak, gosaltzeko zerealak, pasta); hala ere, DON maila txikiagoa da produktu horietan prozesatu gabeko aleetan edo erdi-prozesatutako produktuetan (irinak) baino. Beste toxina batzuekin gertatzen ez den bezala, DON mikotoxina pentsuetatik haragira eta animalia-jatorriko beste produktu batzuetara transferitzea ez da batere ...
Europako Batzordeak egindako eskaeraren harira, EFSAko adituen panelak (CONTAM) aztertu egin zuen gizakien eta animalien osasunean zer-nolako arriskua eragin dezaketen elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolak (DON), alde batetik, eta haren forma azetilatu eta aldatuek (3-azetil-DON (3-Ac-DON), 15-azetil-DON (15-Ac- DON) eta DON -3-glukosidoa), bestetik.
Horretarako, aditu taldeak 2007 eta 2014 artean bildutako 27.537, 13.892, 7.270 eta 2.266 datu analitiko erabili zituen, hurrenez hurren, prozesatu gabeko elikagai, pentsu eta aleetako DON, 3-Ac-DON, 15-Ac-DON eta DON-3-glukosidoa toxinetarako.
DON mikotoxina batik bat Fusarium onddoek ekoizten dute, eta nagusiki labore-aleetan sor daiteke. DON bizkor-bizkor xurgatu, banatu eta iraizten da.
Hauek dira azterlanaren ondorio nagusiak: Gizakien esposizioaren iturri nagusiak laboreak eta ...
EFSAk ebaluatu egin du Fusarium generoko onddoek sortutako Nibalenola eta Deoxinibalenola (DON) mikotoxinen genotoxikotasuna. Horiek normalean garia, artoa, garagarra, oloa eta zekalea bezalako zerealen laborantzak kutsatzen dituzte.Horretarako, genotoxikotasun-probak egin dira saguekin, eta egindako entseguen erantzun guztiak negatiboak izan dira. Era berean, ez zen ondorio mutagenikorik agertu ikertutako dosietarako.Bi mikotoxinen geotoxikotasun-egintzaren mekanismoa azaltze aldera, in vitro ikerketak egin dira, eta horiek adierazten dute bi mikotoxinek ez dutela kalterik eragiten DNAn, egindako entsegu batean ere ez.Ikerketa horietatik ondorioztatu da hala Nibalenolak nola Deoxinibalenolak potentzial genotoxikorik gabeko mikotoxinatzat har daitezkeela, eta ez dakartela inolako arrisku genotoxikorik edo mutagenikorik. Horrek argitu egiten ditu azken ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.