Bilaketa emaitza: deoxinibalenola

Elikagai berezietan dauden mikotoxinen aurreko esposizioaren ebaluazioa – ACSA 2014

ACSAk Mikotoxinen Dieta Osoaren Azterlanaren kapitulu berri bat argitaratu du. 2008-2009an egin zen eta elikagai berezietan (glutenik gabeko elikagaiak eta inportatutakoak, nagusiki herritar zeliakoek eta etorkinek kontsumitzen dituztenak, hurrenez hurren) aflatoxinek (AFS), deoxinibalenolak (DON), fumonisinek (FBak) eta zearalenonak (ZEA) duten presentziari dagokio.Alde batetik, glutenik gabeko elikagaiek (nagusiki, arto- edo arroz-irinez eginikoak) FBekin eta DONekin kutsatutako laginen ehuneko txikia aurkeztu zuten (18tik 6 eta 18tik 2, hurrenez hurren). Hori dela eta, ez zen beharrezkotzat jo esposizioaren ebaluazioa egitea.Beste alde batetik, inportatutako elikagaietan espezializatutako dendetako elikagaietan FB1 eta FB2 mikotoxinak izan ziren atzemandako garrantzitsuenak (% 40 eta % 51 arteko kutsadura-ehunekoa). Nagusiki, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Areagotu egiten al da osasunerako arriskua, artoaren mikotoxinen gehienezko mugak handitu egiten badira? – EFSA 2014

EFSAk ebaluatu egin du artoaren eta produktu eratorrien deoxinibalenolaren (DON), fumonisinen (FUMO) eta zearalenonaren (ZON) gehienezko muga baimenduak handitzeak loturarik ote duen osasun publikoko arriskua areagotzearekin.EFSAk 2013ko arto-uztan eta produktu eratorrietan dauden hiru mikotoxina horien mailak izan ditu oinarri. Emaitzek erakutsi dute DONaren, FUMOaren eta ZEAren batez besteko mailak 1,3-6 aldiz handiagoak direla, arto-garauetan eta ehotako artozko produktuetan, aurreko ebaluazioetan aintzat hartutako batez besteko mailen aldean. Mikotoxinaren arabera, batez besteko mailak % 7,6 eta % 27 areagotu dira artoan eta arto ehoan, eta % 99raino artoz eginiko produktu prozesatuetan.Zenbatetsitako ingestek gainditu egin zituzten hiru mikotoxinetarako erreferentziazko dosiak: EFSAk ZEArako ezarritako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: Deoxinibalenola elikagaietan Katalunian – ACSA 2013

ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien esposizioa. Argitalpen berri honek deoxinibalenolaren aurreko esposizioa ebaluatu du, eta osatu egiten ditu aldez aurretik B, G eta M1 aflatoxinez, B1 eta B2 fumonisinez eta okratoxinaz, patulinaz eta T2 eta HT2 mikotoxinez argitaratutakoak.Deoxinibalenola (DON) nazioartean garrantzi handienetakoa duen mikotoxinetako bat da, eragin handia duelako laboreetan. Gainera, termoegonkorra da, eta produktu eratorrien ekoizpeneko egoste-tratamenduak jasaten ditu (adibidez, ogia, gailetak, etab.).Laboreetan aztertutako 1.259 laginetan, mikotoxinaren intzidentzia txikiena garagardoari dagokio (% 1,4). Aitzitik, gosaltzeko laboreetan, artoz eginiko gosegarrietan, pastan eta, batez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Osasun publikorako arriskuak, deoxinibalenola ugaritu egin delako laboreetatik eratorritako produktuetan – EFSA 2013

EFSAk aztertu egin ditu irinean, semolinan, semolan eta osagai gisa erabilitako gari-, arto- edo garagar-malutetan deoxinibalenol mikotoxinaren (DON) gehienezko muga handitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak; zehazki, 750 µg / kg-tik 1.000 µg / kg-ra handitu da, ulertuta ogirako (okindegi-produktu txikiak barne), pasteletarako, galletetarako, laborez eginiko gosegarrietarako eta gosaltzeko laboreetarako gehienezko mugaren maila 500 µg / kg-tan mantentzen dela.Oinarri gisa zenbait adin-klaseren batez besteko esposizioa hartuta, eguneko gehienezko behin-behineko ingesta onargarria (EGBIO) gainditzen duen kontsumitzaileen ehunekoa (1 mg/gorputz-pisuko kg, DONaren eta bere 3- eta 15- azetil eratorrien baturatik, JECFAk 2010ean ezarritakoarekin bat), gutxi gorabehera, bikoitza da, DONaren gehienezko muga iradokia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Deoxinivalenolaren maila elikagai eta pentsuetan – EFSA 2013

EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan aztertu egin ditu Deoxinivalenola (DON) mikotoxinaren eta eratorrien (3-Acetil DON eta 15-Acetil DON) mailak elikagai eta pentsuetan. Horretarako, 18.884 lagin hartu ziren 21 estatu kidetan eta Norvegian 2007 eta 2012 urteen artean, eta lagin horien 26.613 emaitza analitiko izan dira txosten horren oinarria. Argitaratu den txostenak honako ondorio hauek ematen ditu:DON mikotoxina antzeman da laboreen lagin erdietan (% 44,6 alean eta % 43,5 labore-produktuetan). Hala ere, laboreen laginen % 0,8k baino ez zuten gainditu erreferentziazko gehienezko muga. DONen eratorriak askoz gehiagotan antzeman dira DON baino, baita maila baxuagoetan ere. Ia kasu guztietan, identifikatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-Arriskuen fitxa berriak – 13/08/13

Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriakMikotoxinak :Okratoxina A, Deoxinibalenola, Nibalenola eta Zearalenona.Kadmioa. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago