Bilaketa emaitza: fumonisina

Mikotoxinen arriskuen fitxak

OMEk hiru fitxa argitaratu ditu aflatoxinen eta fumonisineningestak, bereizita nahiz konbinatuta, gizakion nahiz animalien osasunerako dakartzan arriskuak deskribatuz. Esposizioa Lehenik eta behin, aipatzen da bi mikotoxinetarako esposizio-bide nagusiak honako hauek direla: aflatoxinen kasuan, fruitu lehorrak, kafe-aleak, arroza eta espeziak; eta fumonisinen kasuan, artoa eta horren deribatuak. Garatutako herrialdeetan esposizioa askoz ere txikiagoa da garapen-bidean dauden herrialdeetan baino: Aflatoxinak:< 1 ng/gorputz-pisuaren kg/egun garatutako herrialdeetan, eta > 100 ng/ gorputz-pisuaren kg/egun Afrikako herrialdeetan. Fumonisinak:250 ng/gorputz-pisuaren kg/egun Europan, eta 7.700 ng/gorputz‑pisuaren kg/egun Txinan. Epe luzerako toxikotasuna Aflatoxinak: Kartzinogenoak, genotoxikoak eta mutagenoak. Fumonisinak: Gaur-gaurkoz ez da egiaztatu pertsonentzat kartzinogenoak direnik, baina uste da gibelean eta giltzurrunean zelula-proliferazio birsortzailea eragin dezaketela, eta, ondorioz, minbizia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Infogramak

Anisakis - 2021 Bacillus - 2021 Birus enterikoak - 2021 Brucella - 2021 Campylobacter - 2023 Coxiella - 2021 Clostridium - 2021 Cronobacter - 2021 Criptosporidium - 2022 Echinococcus - 2022 Escherichia Coli - 2021 Giardia Lamblia - 2022 Listeria - 2021 Mycobacterium - 2021 Salmonella - 2021 Shigella - 2021 Staphylococcus - 2021 Toxiinfekzioen buruzko informazio-orria - 2021 Toxoplasma - 2021 Trichinella - 2021 Vibrio-2022 Yersinia - 2021 A Okratoxina - 2021 Aflatoxinak - 2021 Aluminioa - 2021 Artsenikoa - 2023 Beruna - 2021 Deoxinibalenola - 2021 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2021 Ftalatoak - 2022 Fumonisinak - ...

Elika Etxea

Irakurri gehiago

Substantzia kaltegarriei buruzko fitxak

Arsenikoa Kadmioa Fluorra Merkurioa Beruna Salmonella Azido zianhidrikoa Gosipol Teobromina BiniltiooxazolidonaKrotalaria Datura Ambrosia ErrizinaAldrina eta Dieldrina Kanfekloro Klordana Endrina Endosulfana DDTa Hexaklorobentzenoa Hexakloroziklohexanoa HeptakloroaZekale-Ainoa B1 Aflatoxina Deoxinibalenola Fumonisinak A Okratoxina Zearalenona T-2 eta HT-2 ToxinaDioxinak Eta PCBakNitritoak Melamina ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Areagotu egiten al da osasunerako arriskua, artoaren mikotoxinen gehienezko mugak handitu egiten badira? – EFSA 2014

EFSAk ebaluatu egin du artoaren eta produktu eratorrien deoxinibalenolaren (DON), fumonisinen (FUMO) eta zearalenonaren (ZON) gehienezko muga baimenduak handitzeak loturarik ote duen osasun publikoko arriskua areagotzearekin.EFSAk 2013ko arto-uztan eta produktu eratorrietan dauden hiru mikotoxina horien mailak izan ditu oinarri. Emaitzek erakutsi dute DONaren, FUMOaren eta ZEAren batez besteko mailak 1,3-6 aldiz handiagoak direla, arto-garauetan eta ehotako artozko produktuetan, aurreko ebaluazioetan aintzat hartutako batez besteko mailen aldean. Mikotoxinaren arabera, batez besteko mailak % 7,6 eta % 27 areagotu dira artoan eta arto ehoan, eta % 99raino artoz eginiko produktu prozesatuetan.Zenbatetsitako ingestek gainditu egin zituzten hiru mikotoxinetarako erreferentziazko dosiak: EFSAk ZEArako ezarritako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balioespena: Kataluniako herritarren Fumonisinekiko esposizioa –ACSA 2013

ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioa jorratzen du, eta urte amaieran argitaratutakoa osatu egiten du B, G eta M1 Aflatoxinekiko esposizioari dagokionez. Aztertutako laboreen eta laborez egindako produktuen lagin guztietan atzeman dira Fumonisinak, arto gozoan izan ezik. Mailarik handiena garagarrean (% 90) eta artoz egindako janaurrekoetan (% 61) atzeman zen. Halaber, elikagai etnikoen laginen % 50ean eta umeentzako elikagaien eta glutenik gabeko elikagaien portzentaje txiki batean ere atzeman ziren mikotoxina horiek. Kontzentraziorik handienak arto-irinean eta artoz egindako janaurrekoetan aurkitu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: aflatoxinekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

ACSAk balioetsi egin du 2008 eta 2009 urteen artean Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxina nagusiekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako. Honako hauek dira mikotoxina nagusiak: B, G eta M1 aflatoxinak; B1 eta B2 fumonisinak; A okratoxina; patulina; T-2, HT-2 eta DON trikotezenoak eta zearalenona.Lehenengo zatian, B eta G aflatoxinei (batik bat fruitu lehorretan atzematen dira) eta M1 aflatoxinari (esnean eta esnekietan atzematen da) buruzko emaitzak argitaratu ditu. Aztertutako laginen % 14an atzeman dira B eta G taldeko aflatoxinak, eta piperrauts, pistatxo eta kakahueteek eman dituzte kasu positibo gehien (% 75, % 20 eta % 11, hurrenez hurren). Bestalde, azpimarratzekoa da ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuspena: Fumonisinak, Trikotezenoak, eta Zearalenona zerealetan – IJMS 2009

International Journal of Molecular Sciences izeneko aldizkariak berrikuspen bat argitaratu du hurrengo substantziei buruzko mailaz: fumonisinak, trikotezenoak, eta zearalenona. Berrikuspen irekia izan da, eta munduan merkaturatzen diren zerealetan oinarritu dira. Berrikuspen lan horretan hainbat datu jaso dituzte alde batetik zerealetan ager litezkeen mikotoxina mailei buruz; eta bestetik, horren gaineko ingesta datuei buruz hainbat kontinentetako herrialdeetan. Bibliografian, halaber, zenbait artikulu aurkitu ahal izango ditugu Fusarium generoko toxinei buruz. Zehatzago esanda, Europako hamabi herrialdetan antzemandako toxinei buruz (gari, arto, garagar, olo eta zekaletan). Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinak kontrolatzea xedea duen HACCP sistema ezartzeko eskuliburua – FAO 2003

Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago