Bilaketa emaitza: mikroplastikoak

2021ean Europan izandako arrisku emergenteak

EFSAk arrisku emergenteak identifikatzen laguntzeko ezagutza‑sare batzuk ditu, hala nola, arrisku emergenteen truke‑sarea (EREN), arrisku emergenteei buruzko interesdunen taldea (StaDG-ER), EFSAko unitate zientifikoak, panel zientifikoak eta Batzorde Zientifikoa. Horiei guztiei esker, EFSA arriskuen ebaluazioaren arloan etorkizunean sor litezkeen erronkei aurre egiteko presta daiteke. Txosten tekniko honetan talde horiek 2021ean identifikatutako jarduerak eta gaiak laburtzen dira. Guztira 18 arazo emergente identifikatu dira, eta arriskuaren eta/edo faktore abiarazlearen arabera sailkatu dira. Identifikatutako arazoen erditan baino gehiagotan, kontsumo‑joeren aldaketa izan da arriskua areagotu duen faktorea. Kasu guztietan aurrez definitutako 4 irizpide erabili dira arrisku emergentea den edo ez ebaluatzeko: arrisku berria, esposizio berria den edo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zenbait konposatu kimikoren jarduera obesogeniko potentziala: AESANen Batzorde Zientifikoaren txostena

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia izatera iritsi dira mundu mailan; haurren obesitateak prebalentzia handia du eta goranzko joera azken bi hamarkadetan. Elikadura-ohiturak hobetzea eta jarduera fisiko gehiago egitea izan da obesitatea murrizteko xede nagusia. Hala ere, obesitatea ohitura osasungarriak dituzten herrialdeetan nabarmen gora egiten jarraitzeak iradokitzen du tartean ingurumen-faktoreak egon daitezkeela, besteak beste, jarduera obesogenikoa duten substantzia kimikoekiko esposizioa. Obesogenoak honela definitzen dira funtzionalki: obesitatea bultzatzen duten konposatu kimikoak, zelula adiposoen kopurua eta/edo dagoeneko badauden adipozitoetan gantzen pilaketa areagotzen dutenak. Gehien ikertu diren konposatu horien artean plastikoaren industrian erabiltzen diren substantziak daude. Horiekiko esposizioa zenbait bideren bidez ...

Irakurri gehiago

Mikrobiomaren garrantzia elikagaien segurtasunerako eta nutriziorako

FAOko adituek mikrobiomek elkarren artean eta ingurunearekin elkarreragiten duen ekosistema dinamiko gisa duten garrantzia azpimarratzen duten lau txosten egin dituzte, pertsonen, animalien, landareen  eta planetaren osasunarekin zerikusia duten gaiak azaltzeko.   Txosten horiek mikrobiomari buruzko eztabaida zientifikoa sortu eta eztabaida horretan ekarpena egin nahi dute, ekosistema horiei buruzko ikerketa sistematikoan esparru harmonizatuago baten beharra identifikatzeko, elikagaien segurtasunean eragin handia baitute. Mikrobiomak landare, animalia, lurzoru, baso, ozeano eta gizakietan daude. Haien osaera eta eginkizunak asko aldatzen dira espazioan eta  denboran zehar. Sekuentziazio genomikoari esker, hesteetako mikrobiomaren eredu jakin batzuk identifikatu dira, osasunarekin eta nutrizioarekin lotuta egon daitezkeenak, hala nola hazkuntza atzeratua, obesitatea eta gehiegizko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak: zein da zelulen erantzuna partikula horien esposiziora?

Plastiko-partikulek osasunean izan ditzaketen eraginak ikertzen dituen Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federaleko (BfR) ikerketa‑talde batek txosten zientifiko bat argitaratu du nano eta mikroplastikoek giza zelulekin dituzten interakzioei buruz. Plastiko-partikulak ingurumenean askatzen dira hainbat material polimerikoen degradazioren ondorioz, eta elikagai eta edarien bidez arnastu edo irentsi daitezke. Egungo frogen arabera, mikroplastikoek arrisku txikia dakarte giza osasunarentzat (baina ez nanoplastikoek). Milimetro bat eta bost milimetro arteko tamainarekin, mikroplastikoak “handiegiak” dira giza zelulek modu esanguratsuan xurgatzeko, eta gehienak iraitzi egiten dira. Hala ere, egoera desberdina da partikula txikiagoekin, adibidez submikro eta nanoplastikoekin (1 eta 1.000 nanometro arteko partikulak). Tamaina txikia dela eta, zaila da horiek hautematea, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien kontsumoaren bidez mikroplastikoak eta nanoplastikoak kontsumitzearen arriskuen ebaluazioa

BfRk ikerketa hau egin du, datuak lortzeko ikuspuntu integrala izateko asmoz. Horretarako, mikroplastikoen eta nanoplastikoen presentziari edo horiekiko ahozko esposizioak izan ditzakeen efektu toxikoei buruzko egungo ezagutzan oinarritzen da (bereziki elikagaien eta edarien bidez). Gainera, partikulen karakterizazioa eta azido polilaktikoko mikropartikulen in vitro toxikotasunaren azterketa egin da. Ikerketaren amaierako xedea da arriskuak ebaluatzeko eta alor horretako hutsunerik garrantzitsuenak identifikatzeko oinarria ematea. Plastikoak nonahi erabiltzen dira eta gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu dira. Munduko plastiko-ekoizpena gero eta handiagoa da, eta, horren ondorioz, gero eta plastiko gehiago ari dira askatzen ingurumenean. Gaur egun, ez dago elikagaien kutsatzaile gisa mikroplastikoen eta nanoplastikoen edukia arautzen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pastikozko ontziak

 Ontziak eta ontzien hondakinak    |    Behin bakarrik erabiltzeko plastikoak   |   Plastikozko poltsak  Plastikoa material arina, merkea eta erabilgarria da. Baina plastiko-hondakinek ingurumenean eta gure osasunean ondorio globalak dituzte eta drastikoak izan daitezke. Itsasoko hondarren % 80 inguru plastikoak dira eta askotan itsasoko eta hegaztien bizitzan eragina dute. Ontziratzeko eta ez ontziratzeko Europako nekazaritza-ekoizpenean erabilitako plastikoak Iturria: Assessment of agricultural plastics and their sustainability – A call for action. Rome. FAO. 2021 Lehorreko ekosistemak dira, bereziki lurzoruak, nekazaritza-ekoizpenean erabiltzen diren plastikoen hasierako hartzaile nagusiak; aldiz, ekosistema urtarretan eragin handiagoa dute baztertutako, galdutako edo botatako arrantza‑aparailuek eta arrantzako plastikozko beste hondakin batzuek. Gaur egun ez dakigu ur-ibilguetara ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Animalien ekoizpena

Mikrobioen aurkako erresistentzia (RAM)   |   Ekoizpen Ekologikoa    |   Animalien Ongizatea    |   Akuikultura   |   Arrantza   |   Plastikoak animalien ekoizpenean   EBko berotegi-efektuko gasen isurketen % 10,3 nekazaritzak eragiten ditu, eta isurketa horien ia % 70 animalien ekoizpenaren sektoreri dagozkio. Gainera, nekazaritzako lurren % 68 animalien ekoizpenerako erabiltzen da. Baserritik Mahaira Estrategiak elikagai-sistemaren iraunkortasuna lortzeko jarduteko funtsezko puntuak ezarri nahi ditu, besteak beste, honako hauek: Ustiategi monobarietaletan eta espezie hautatuetan oinarritzen diren ekoizpen-eredu intentsiboetan produktu antifungikoen eta antibiralen gehiegizko erabilerak, hautapen-presio handia eragiten du mikroorganismo patogenoekiko, ondorioz, erresistentzien agerpena ahalbidetuz. Mundu mailan MAEk eragindako hilkortasuna urtean 700.000 heriotza ingurukoa dela uste da: 25.000 Europan (33.000 ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Landareen ekoizpen jasangarria

Landare osasuna   |   Nekazaritza Ekologikoa   |   Ongarrien Kudeaketa Integratua   |   Nekazaritza Politika Erkidea (NPE, gazteleraz PAC)   |   Plastikoak nekazaritzan 2020an 7800 milioi pertsona bizi ginen planetan eta 2050erako 9700 milioi pertsonako biztanleria kalkulatzen da; beraz, biztanleria hori guztia elikatzeko elikagaien ekoizpena % 70 handitu beharko litzateke. Aitzitik, basoen suntsiketak gora egiten jarraitzen du, bide batez, planetaren CO2 xurgatzeko ahalmena murrizten. Laboreen errendimendua handitzeak nekazaritza-sistemen dibertsitate handiagoaren ondorio izan behar du. Funtsezkoa da habitatak suntsitzen ez jarraitzea eta nekazaritzako ekosistema askotarikoagoak sustatzea, klima-baldintza berrietara egokitzeko gaitasun handiagoa dutenak. Nekazaritza- eta landare-ekoizpenaren funtsezko alderdi batzuetan jarduteak haren iraunkortasuna lortzen lagunduko du, eta, besteak beste, honako ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean duen eragina

FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea.  Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak eta nanoplastikoak

Laburpena Mikroplastikoak eta nanoplastikoak produktu plastikoen forma mikroskopikoak dira, 5 mm baino gutxiagokoak. Hein batean, makroplastikoak zatitzearen ondorioz sortzen dira, eta, degradatzeko zailak direnez, hainbat hamarkada igarotzen dituzte ingurumenean, batez ere ur-inguruneetan. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikatze-katera sar daitezke eta itsasotik datozen elikagaietan egon daitezke, hala nola arrainetan, krustazeoetan, moluskuetan eta arrain-irinetan. Horrez gain, beste elikagai batzuetan ere ager daitezke, kantitate txikiagoan bada ere; esaterako, eztian, garagardoan edo mahaiko gatzean. Gizakiek mikroplastiko eta nanoplastikoekiko esposizioa izan dezakete, arnasketaren bidez, elikaduraren bitartez edo bide topikotik.Gaur egun mikroplastikoen eta nanoplastikoen esposizioari eta toxikotasunari buruz dugun ebidentzia zientifikoa oso mugatua da. Dena den, EFSAk adierazi zuenez, bere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago