Bilaketa emaitza: mikroplastikoak

Ezagutza-hutsuneak elikagaietan aurki daitezkeen mikro- eta nano-plastikoen arloan

Europar Batasunaren Ikerketa Zentro Komunak (JRC) txosten zientifiko bat argitaratu du; bertan, plastikoek elikagaietan duten eraginari eta iraunkortasunari buruzko ezagutza-hutsuneak identifikatzen ditu, eta nazioarteko hainbat adituk arlo horretan egindako gomendioak ezagutarazten ditu. Plastikoek gizarteari dakarzkioten onurak argiak dira, bereziki elikakatean; hala ere, premiazkoa da plastiko horiek ekoitzi eta suntsitzeko modua eraginkortasunez kudeatzea. Plastikoen Europar Estrategia Ekonomia Zirkularrean izeneko ekimena duela gutxi txertatu da (EB, 2018); horrek azpimarratzen zuen ezinbestekoa zela plastikoei loturiko erronkei aurre egitea, plastikoen xahuketa eta plastikozko hondakinak kontuan hartuta, bai mikroplastikoak, bai nanoplastikoak. Mikroplastikoak hauteman dira, nagusiki itsasoan, ur gezan, zoruan eta airean; ondorioz, frogatu da elikadura-produktuetara transmiti daitezkeela ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikakatean: egungo egoeraren txostena

ACSAren Elikadura Segurtasuneko Zientzia Batzorde Aholkulariak onetsitako txosten honetan bildu dira elikakatean dauden mikroplastikoen eta nanoplastikoen inguruko ezagutza guztiak eta giza osasunean izan ditzaketen ondorioak. Oso gutxi dakigu mikroplastikoen presentziari, esposizioari eta toxikozinetikari buruz. Ziurgabetasun asko daude eta erabateko fidagarritasuna duten oso azterlan gutxi egin dira, askotariko metodo eta tresnak erabili baitira mikroplastikoen partikulen laginak bildu eta aztertzeko. Nanoplastikoen kasuan, ziurgabetasun horiek are handiagoak dira, eta datuak falta dira arriskuen ebaluazioa egin ahal izateko. Gaur egun erabilgarri dauden datu gutxi horiek aztertuta, txostenak adierazten du ez dela aurreikusten elikagaien bidez jandako mikroplastiko-partikulek berehalako arriskurik ekarriko dutenik kontsumitzaileen osasunerako. Adierazten du, halaber, datuak falta direnez, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastiko eta nanoplastikoak elikakatean

Dokumentu hau mikroplastiko eta nanoplastikoei buruzko 4.200 artikulu baino gehiagoren analisiaren emaitza da. Hain zuzen, artikulu horiek mikroplastiko eta nanoplastikoek elikagaietako eta animalia-espezie jangarrietako kutsatzaile gisa duten eraginean espezializatutako adituek berrikusi dituzte. Europan, 2012an produzitutako etxeko plastikoaren % 26 birziklatu egin zen, % 36 energia sortzeko erre zen eta gainerako % 38a hondakindegietara eraman zen. Hala eta guztiz ere, kalkulatzen da 10-20 tona plastikok ozeanoetan bukatu zutela. Gaur egun, mikroplastiko eta nanoplastikoak oso zabalduta daude ingurumenean. Etxe barruko nahiz kanpoko airean, uretan, sedimentuetan eta lurreko eta uretako organismoetan aurki daitezke. Kutsatzaile horietako gehienak “erabilera bakarreko plastikoetatik”, arrantza‑aparailuetatik, arropa eta kosmetikoetatik, nekazaritza-plastikoetatik, pinturetatik eta hiri-hautsetik datoz. Kutsatzaile iraunkorrak direnez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako biztanleen kezka nagusiak elikagaien segurtasunaren arloan

EFSAk elikagaien segurtasunari buruzko Eurobarometro berriaren emaitzak argitaratu ditu. Europar Batasuneko 28 estatuetan egindako 27.655 elkarrizketatan dago oinarrituta. Oro har, honako hauek dira Europako biztanleen kezka nagusiak: antibiotikoen hondakinak, haragiaren hormonak edo esteroideak (% 44), elikagaietan dauden pestizida-hondakinak (% 39), arrainean, haragian edo esnekietan dauden ingurumen-kutsatzaileak (% 37) eta gehigarriak, besteak beste, koloragarriak, kontserbagarriak edo elikagai edo edarietan dauden zapore-emaileak (% 36). Estatuan kezka-iturri nagusia pestizida-hondakinak dira (% 45) eta ondoren ingurumen-kutsatzaileak (% 42). Bestalde, agerikoa da irizpide ezberdinak dituztela Estatu kideek elikagaien segurtasunaren arloko kezkak zerrendatzeko orduan. Hori horrela izanik, EFSAk herrialdekako itemak erakusten dituen mapa interaktibo bat sortu du. Honako hauek izan dira, europarren aburuz, erosketa gehien baldintzatzen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Fitxak

Metalak Aluminioa - 2020 Artsenikoa - 2024 Beruna - 2023 Kadmioa - 2023 Kromoa - 2020 Merkurioa - 2023   Mikotoxinak Aflatoxinak - 2023 Alternaria - 2022 A-okratoxina - 2023 Deoxinibalenola - 2023 Fumonisinak - 2023 Nibalenola - 2022 Patulina - 2023 Zearalenona - 2023   Prozesu kutsatzaileak A Bisfenola - 2023 Akrilamida - 2020 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2023 Ftalatoak - 2020 Glizerolaren eratorritako-kutsatzaileak (MCPD, Glizidola, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Makro eta mikroplastikoak itsas espezieetan; berrikuspen zientifikoa eta ipar itsasoetako datuak

Iparraldeko Ministroen Kontseiluak (Nordisk Ministerråd) argitaraturiko txosten honen xedea da itsas biotako makro eta mikroplastikoei buruz gaur egun dagoen ezagutzaren ikuspegi zabal bat ematea politikariei, ikertzaileei eta oro har herritar guztiei (ipar itsasoetako espezieetan aurkitutako plastikoaren presentziari buruzko datu espezifikoekin). Hala makroplastikoak (begi hutsez ikus daitezke) nola mikroplastikoak (5 milimetrotik behera) itsas zaborraren hondakin ohikoenak dira, eta eztabaida gehien sortzen dutenak. Txosten honetan, biotako plastiko-presentzia kuantifikatzeko eta berresteko zenbait metodo deskribatzen dira, eta beste metodo ugari daude oraindik ere garatzeko. Elikagaien segurtasunaren ikuspegitik, kontsumorako jakietako mikroplastikoen presentzia kezkagarria da gizakiek izan dezaketen esposizioa dela eta. Elikakatean, mikroplastikoak aurkitu izan dira kontsumo zuzeneko eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ikerketaren arloko lehentasunak, H2020 programarako- EFSA 2017

EFSAren Estrategia Zientifikoari dagokionez, jarduerarik garrantzitsuenetariko bat ikerketaren arloko lehentasunak zehaztea eta lehentasun horiek Europako Batzordeari helaraztea da, hark H2020 programaren “gizarte-erronketan” txerta ditzan. EFSAk Zientzia Batzordeko Kontsulta Foroari eta EFSAren zientzialarien taldeei galdetu die, batzordeari jarduera horretan laguntzeko.Argitaratu berri den txosten teknikoak jarduera horren emaitzak laburbiltzen ditu, eta honako bost ikerketa gai hauei ematen die lehentasuna elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloan:Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikagaietan.Erleen osasuna.Elikagaien bidez transmititutako birusak.Arriskuak balioesteko metodologiak.Europa osorako sistema integral bat garatzea, Elikagaien Segurtasunari buruzko datuak biltzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta jakinarazteko hodeia oinarri hartuta.Lehentasuna duten bost arlo horietara iristeko, honako hauei buruzko 60 proposamen hartu ziren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaietako mikroplastikoak 16/07/06

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) eskari bat egin zion EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Adituen Panelari, elikagaietako mikroplastiko eta nanoplastikoen presentziari buruzko balorazio bat egin zezan, bereziki arrainei eta itsaskiei erreparatuta. Mikroplastiko primarioak neurri jakin batekin fabrikaturiko plastikoak dira, eta mikroplastiko sekundarioak, berriz, zatiketaren bidez sortutakoak. Nanoplastikoak, bestalde, ingeniaritzako materiala erabilita sor daitezke, edo hondakin mikroplastikoen zatiketan. Mikroplastikoek 0,1 eta 5.000 mikra arteko neurria izan ohi dute, eta nanoplastikoek, berriz, gutxi gorabehera 1 eta 100 nm bitartekoa (0,001 eta 0,1 mikra artean). Adituen panelak honako ondorio hauek atera ditu: Ez dago mikroplastiko eta nanoplastikoak elikagaietako kutsatzaile gisa jasotzen dituen legeriarik. Elikagaietan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako mikroplastikoak 16/07/06

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) eskari bat egin zion EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Adituen Panelari, elikagaietako mikroplastiko eta nanoplastikoen presentziari buruzko balorazio bat egin zezan, bereziki arrainei eta itsaskiei erreparatuta. Mikroplastiko primarioak neurri jakin batekin fabrikaturiko plastikoak dira, eta mikroplastiko sekundarioak, berriz, zatiketaren bidez sortutakoak. Nanoplastikoak, bestalde, ingeniaritzako materiala erabilita sor daitezke, edo hondakin mikroplastikoen zatiketan. Mikroplastikoek 0,1 eta 5.000 mikra arteko neurria izan ohi dute, eta nanoplastikoek, berriz, gutxi gorabehera 1 eta 100 nm bitartekoa (0,001 eta 0,1 mikra artean). Adituen panelak honako ondorio hauek atera ditu: Ez dago mikroplastiko eta nanoplastikoak elikagaietako kutsatzaile gisa jasotzen dituen legeriarik. Elikagaietan ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago