Bilaketa emaitza: okratoxina

Pentsuetan A Okratoxina (OTA) egotearekin lotutako animalien osasunerako arriskuak

Europar Batasunak EFSAri eskatu dio eskura dagoen informazio zientifiko berria ebaluatu eta 2004an argitaratutako Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) egindako irizpen zientifikoa eguneratu dezala. OTA Aspergillus eta Penicillium generoko hainbat onddok ekoizten dute. Animalia-espezie gehienen kasuan, berehala digestio-hoditik hedatzen da, albumina plasmatikoei estu lotu eta mikrobiota erruminalak desintoxikatzen du, nagusiki okratoxina-alfa bihurtuz.   Orokorrean, OTAk giltzurrunen eta gibelaren funtzioa eta egitura narriatzen ditu, immunoezabatzea dakar eta errendimendu zooteknikoari eragiten dio (adibidez, gorputz-pisua areagotzen du, elikagai/irabazte erlazioa, etab.); espezie monogastrikoak hausnarkariak baino minberagoak dira, okratoxina-alfarako desintoxikazio mugatua dela eta. Txerrien kasuan, OTA batez ere gibelean eta giltzurrunean agertu da. CONTAM panelak honako hauek hartu zituen animalien ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean duen eragina

FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea.  Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

A okratoxinaren arrisku-ebaluazioa

EFSAk elikagaietan aurki daitekeen A okratoxinaren (OTA) arriskua ebaluatu du, Europako Batzordeak hala eskatuta, 2006ko iritzia eguneratze aldera. OTA genotoxikoa da, hala in vitro nola in vivo; hala ere, genotoxikotasunaren mekanismoak ez daude argi. Ekintza-modu genotoxiko eta ez-genotoxiko zuzen eta zeharkakoek tumoreen formazioan eragina izan dezakete. Duela gutxi egindako ikerketek zalantzak piztu dituzte giltzurrunetako kartzinogenizitateari loturiko ekintza-moduari dagokionez; hori dela eta, ez da egokia osasunean oinarritutako gutxi gorabeherako balio bat ezartzea (VHGB). Horren ordez, esposizio-marjinan (MOE) oinarritutako hurbilketa bat aplikatu da. Ondorio ez-neoplasikoak karakterizatzeko erabili den BMDL10 4,73 µg /gorputzeko pisuaren kg/egun izan da esperimentuetako animalien kasuan. Ondorio neoplasikoetarako, berriz, 14,5 µg /gorputzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

A Okratoxina

Laburpena A okratoxina (OTA) mikotoxina bat da, eta Aspergillus eta Penicillium generoetako onddoek sortzen dute, batik bat, hauek: Penicillium verrucosum, Aspergillus ochraceus eta Nigri sekzioko Aspergilli, bereziki A. carbonarius. Okratoxinak eskualde geografiko heze eta epel zein hotzetako zerealetan eta lekaleetan egoten dira nagusiki, baita ehotze-produktuetan ere, besteak beste: kafea, kakaoa eta eratorriak, ardoa eta edari alkoholdunak, fruitu lehorrak, mahaspasak eta pikupasak eta mahats-zukua. Molekula nahiko egonkorra denez, normalean neurri handi edo txikiagoan ekoizpen-prozesu gehienetan irauten duena, gizakiak kontsumitzen dituen elikagaietan egon daiteke. IARCk OTA gizakientzako balizko kartzinogeno gisa sailkatu du (2B taldea), haren propietate kartzinogeno, nefrotoxiko, teratogeno, immunotoxiko eta, litekeena denez, neurotoxikoengatik. EFSAk ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinen intzidentzia-arriskuaren analisia egiteko tresnen ebaluazioa

Mikotoxina esaten zaie nagusiki Aspergillus, Penicillium eta Fusarium generoetako onddoek sortzen dituzten konposatu toxikoei EFSAk MYCHIF izeneko azterlan bat argitaratu du, elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxinen nahasketen arriskuak ebaluatzeko metodo berritzaile eta integratu bat garatzeko, zenbait ereduren babesa izango duena. Azterlan horrek zenbait azterketa-esparru hartzen ditu barnean: Onddoen hazkuntzari eta mikotoxinen sorrerari buruzko literatura zabala dugu eskura, baita landare-patogeno interakzioari eragiten dioten faktoreei buruzkoa ere. Artoaren eta ale txikien kasuan (esaterako, garagarra, oloa, garia eta beste batzuk), prebentzio-ekintzak ezarri dira mundu guztian, bai uztaren aurretik, bai laborantza-sistemaren eta uzta kudeatzeko sistemaren parte gisa, eta baita uztaren ondoren ere, aleak biltegiratzeko, prozesatzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Hauteman berri den arriskua: A okratoxina kafe berdean

Gaur egun, merkatuan badaude A okratoxina (OTA) eduki lezaketen zenbait elikagai osagarri eta infusio; hori horrela bada, produktu horien kontsumitzaileen osasuna arriskuan egon liteke. OTA hainbat onddok, besteak beste, Aspergillus ochraceus eta Penicillium verrucosum espezietakoek, naturalki sortutako mikotoxina bat da, landare-jatorriko produktu askotan aurki daitekeena; esaterako, zerealetan, kafe-aleetan, kakaoan, espezietan eta fruitu lehorretan. Nagusiki, aleak biltegiratzeagatik sortzen da, eta 250 ºC-tik gorako tenperaturetan hainbat minutuz edukita suntsitzen da. Kafea mikotoxina horren gehieneko presentzia mugatuta duen elikagaietako bat da, baina soil-soilik aplika dakioke kafe txigortuari, aleetan nahiz ehotuta (5 μg/kg), eta kafe disolbagarriari (berehalako kafea) (10 μg/kg). Alabaina, egun indarrean dagoen Europako araudiak (1881/2006 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko 2019. urteko txostena

EFSAk urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz; txosten hori osatzeko, 2017an egindako analisietan jasotako datuak erabili ditu. Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 27 estatu kideetatik 708.880 lagin igorri ziren. Lagin horietatik 360.293 bideratu egin ziren, 55.088 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 16.542 inportatutako produktuetatik eta 276.957 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren. Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak. 708.880 laginetatik onargarriak ez zirenak A3 -Esteroideak Laginen % 0,32 ez ziren onargarriak (esteroide anabolizatzaileenak, denak ala denak) – % 0,28 behienak, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Fitxak

Metalak Aluminioa - 2020 Artsenikoa - 2024 Beruna - 2023 Kadmioa - 2023 Kromoa - 2020 Merkurioa - 2023   Mikotoxinak Aflatoxinak - 2023 Alternaria - 2022 A-okratoxina - 2023 Deoxinibalenola - 2023 Fumonisinak - 2023 Nibalenola - 2022 Patulina - 2023 Zearalenona - 2023   Prozesu kutsatzaileak A Bisfenola - 2023 Akrilamida - 2020 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2023 Ftalatoak - 2020 Glizerolaren eratorritako-kutsatzaileak (MCPD, Glizidola, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mahatsondoa

Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du. Hauek dira mahastiei eragiten dieten izurri nagusiak: 1. Mordoen sitsa 2. Armiarma horia 3. Pirala 4. Akariosia 5. Altica 6. Har grisak 7. Erinosia 8. Eltxo berdea Hauek dira mahastiei eragiten dieten gaixotasun nagusiak: 1. Mildiua 2. Oidioa 3. Usteldura grisa Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua. Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin. Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Zerealak

Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du. Hona hemen zerealek izaten dituzten gaixotasun nagusiak: 1. Zerealaren ikatza 2. Txantxarra edo gariaren ikatza 3. Helmintosporiosia 4. Oidioa 5. Fusariosia 6. Rincosporiosia 7. Herdoil horia 8. Herdoil nabarra 9. Septoriosia Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua. Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin. Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago