Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) 3 konposatu kimikoren ingesta aztertu du (akrilamida, nitratoak eta okratoxina A). Horiek Holandako 7 eta 69 urte bitarteko herritarrek kontsumitzen dituzten elikagaietan daude, eta honako hauek dira ikerketaren ondorioak:Nitratoak:Erreferentzia gisa EIO (Eguneko Ingesta Onargarria) baino nitrato-ingesta handiagoa duten herritarren ehunekoa hartu dute, eta ondorioztatu dute hutsala dela esposizioagatik Holandako herritarren osasunak izan dezakeen arriskua. Hortaz, nitratoen ingesta segurua da (barazkietan dago, batik bat).Hala ere, ortuari batzuen nitrato-kontzentrazioari buruzko datuak ez zeuden eguneratuta, eta lagin-kopurua oso txikia izan da. Hori dela eta, gomendagarria da nitratoaren kontzentrazioari buruzko datuak eguneratzea eta lagin-kopurua nahikoa izatea, ...
Europako Batzordeak argitaratu egin ditu 2013. urtean eginiko animalia jatorrikoak ez diren elikagai eta pentsuen mugako kontrolen emaitzak. Aztertutako 11.808 laginetatik % 4,1ek hautsi egin zuten legerian sartutako parametroren bat. Beraz, eragotzi egin zuten Europako merkatuan sartzea.Egin ohi diren kontrol arruntez gain, zenbait elikagairi eta pentsuri zaintza handiagoa egin behar zaie, 669/2009 Araudiaren I. eranskinarekin bat etorriz. Araudi horren baitan, aipatu kontrolen hiruhilekoko emaitzen azterketaren arabera eguneratzen den zerrenda dago.Hartara, 2013ko emaitzen arabera, kontrol unibertsotik kanpo geratu dira hainbat produktu; besteak beste, Egiptoko granadak, Tailandiako Brassica generoko barazkiak, Turkiako tomateak, Azerbaiyango hurrak, jengibrea eta Indiako kurkuma, Indiako eta Indonesiako macisa ...
Mahatsetan dagoen OTA mahatsetatik ardora igaro daiteke ardoa ekoiztean. Ardoa da, laboreen ondoren, OTAren eguneko ingesta-iturri nagusia. EBn, OTAren ingesta osoaren % 13 da. Azterlan gehienetan ikusten da OTAren mailak handiagoak direla ardo beltzetan, gorrietan eta zurietan baino, hurrenez hurren, muztioa mahatsaren patsarekin batera beratzen delako eta horrek erraztu egiten duelako OTA ateratzea Beharrezkoa da prebentzio-neurriak ezartzea, OTAren agerrera mugatzeko. Horretarako, mahastizaintza-jardunbide egokiak ezarri behar dira soroan, mahastietan eta upategian. Horrela, ardoaren kutsadura ahal beste saihestuko da. Artikulu osoa ...
ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien esposizioa. Argitalpen berri honek deoxinibalenolaren aurreko esposizioa ebaluatu du, eta osatu egiten ditu aldez aurretik B, G eta M1 aflatoxinez, B1 eta B2 fumonisinez eta okratoxinaz, patulinaz eta T2 eta HT2 mikotoxinez argitaratutakoak.Deoxinibalenola (DON) nazioartean garrantzi handienetakoa duen mikotoxinetako bat da, eragin handia duelako laboreetan. Gainera, termoegonkorra da, eta produktu eratorrien ekoizpeneko egoste-tratamenduak jasaten ditu (adibidez, ogia, gailetak, etab.).Laboreetan aztertutako 1.259 laginetan, mikotoxinaren intzidentzia txikiena garagardoari dagokio (% 1,4). Aitzitik, gosaltzeko laboreetan, artoz eginiko gosegarrietan, pastan eta, batez ...
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologia Saileko Mikologia Aplikatuko Unitateari (UTPV-XaRTA, AGROTECNIO) agindu zion, 2008an, ebaluatzeko Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxinen aurreko esposiziotik eratorritako osasun-arriskua. Azterlanak, B eta G aflatoxinaz, eta M1 aflatoxinaz gain, honako hauek ere baloratu zituen: B1 eta B2 fumosininak, A okratoxina, patulina, trikotezenoak (T-2, HT-2 eta DON) eta zearalenona. Kataluniako agentziak atal berri bat argitaratu du, T2 eta HT2 mikotoxinen presentziaz bildutako datuekin. Bada, azterlan horren arabera, T2 eta HT2ren eragina Europako herrialdeetan, funtsean, ale-laboreetara mugatzen da. Alabaina, informazio gutxi dago gizakiek kontsumitzeko prozesatutako elikagaien eraginaz. Beste trikotezeno batzuk bezala, T2 eta HT2 egonkorrak ...
ACSAk ebaluatu egin du Katalunian 2008 eta 2009 bitartean kontsumitutako elikagaietan dauden mikotoxina nagusiekiko esposizioa gizakientzat duen arriskua. Argitalpen berri horrek Patulinaren aurreko esposizioa lantzen du eta osatu egiten ditu B, G eta M1 aflatoxinei, B1 eta B2 fumonisinei eta A okratoxinari buruz jada argitaratutakoak.Sagar-zukuaren eta sagarrez eginiko elikagaien 262 laginen artean, patulina, nagusiki, sagar-zukuan (% 42,3) eta sagarrez eginiko haurrentzako elikagaietan (% 33,9) aurkitu zen. Sagarrez eginiko elikagai solidoetan, aitzitik, % 5,2 besterik ez zen atzeman. Alabaina, gehienezko balorea eta positibo eman zuten laginen batez besteko altuena azken kategoria horretakoak dira., nahiz eta indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen ...
ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek A Okratoxinarekiko esposizioa jorratzen du, eta osatu egiten ditu azken aldian B, G eta M1 Aflatoxinekiko eta B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioari buruz kaleratutakoak. Laboreen eta laborez egindako produktuen (umeentzako elikagaiak, moldeko ogia, garagardoa), kafearen, ardoaren eta fruitu lehorren 1.557 lagin aztertu dira, eta lagin positiboen kopuru handiena (% 89) garagardoan atzeman da. Pototxoen, kafearen, laboreen eta moldeko ogiaren lagin positiboen batez bestekoak Europako Batzordeak ezarritako mugaren azpitik daude. Kataluniako herritarren elikagai horien kontsumoa aintzat hartuta, herritar-talde guztientzat ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.