Bilaketa emaitza: okratoxina

Ebaluazioa: aflatoxinekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

ACSAk balioetsi egin du 2008 eta 2009 urteen artean Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxina nagusiekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako. Honako hauek dira mikotoxina nagusiak: B, G eta M1 aflatoxinak; B1 eta B2 fumonisinak; A okratoxina; patulina; T-2, HT-2 eta DON trikotezenoak eta zearalenona.Lehenengo zatian, B eta G aflatoxinei (batik bat fruitu lehorretan atzematen dira) eta M1 aflatoxinari (esnean eta esnekietan atzematen da) buruzko emaitzak argitaratu ditu. Aztertutako laginen % 14an atzeman dira B eta G taldeko aflatoxinak, eta piperrauts, pistatxo eta kakahueteek eman dituzte kasu positibo gehien (% 75, % 20 eta % 11, hurrenez hurren). Bestalde, azpimarratzekoa da ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Mikotoxinak elikagaietan Erresuma Batuan – FSA 2010

Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan. Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak. Gariari eta eratorriei dagokienez, Trikotezenoak (Deoxinivalenola eta T2/HT2 toxinak) antzeman ziren laginen % 96an eta % 16an, hurrenez hurren. Halaber, Zearalenona ere antzeman zuten laginen % 60an eta A Okratoxina laginen % 52an.Mikotoxinen gaineko azterlana ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OTAk piperrautsean eragiten duen kutsadura murrizteko Praktiken Kodea- AESAN 2010

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Agentzia Espainiarrak (AESAN) Praktiken Kodea osatu du A Okratoxinak (OTA) piperrautsean eragiten duen kutsadurari aurrea hartzeko eta murrizteko. Kodea duela gutxi aurkeztu diote Europako Batzordeari. Agiri horren helburua da erreferente izatea piperrautsaren ekoizpen-sektorearentzat, OTA maila 2012ko uztailean indarrean jarriko diren gehienezko mugetaraino (105/2010 Araudia) murriztu ahal izateko. Praktiken kodea ezarri ostean, etengabe bilduko dira piperrautsean OTAren mailari buruzko datuak, kode horren eraginkortasuna aztertzeko. Datu horiek Batzordeari aurkeztuko zaizkio 2012ko uztaila baino lehen.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

A Okratoxina elikagaietan – EFSA 2006

Batzordeak hala eskatuta, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzia argitaratu du elikagaietan egon litekeen A okratoxinari buruzkoa. Iritzi honen arabera, Europako helduen ingesta astean, 15etik 60ra ng/Kg gorputz pisu bitartekoa izango litzateke. Balore hori oso urrun dago mugatik (120 ng/Kg).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Garietako okratoxina A mailari buruzko ikerketa – FSA 2005

Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) ikerketa bat burutu du gari britainiarrekin. Ikerketaren zergatia 2004. urteko hezetasun-baldintzak izan dira: uzta batu baino lehen eta uzta batu ondoko hezetasun-baldintzak hain zuzen. Biltegiratzean baldintza horiek izanez gero, onddoak hazi litezke oso erraz. Ikerketaren arabera, 2004. urteko uztan izandako baldintzek ez dutela okratoxina A maila areagotzen lagundu ondorioztatu dute. Beraz, FSAk ondorioztatu du zerealak eta berorien produktuak ez direla arriskutsuak kontsumitzaileen osasunerakoArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko Praktiken Kodea eta A Okratoxinari, Zearalenonari, Fumonisinei eta Trikotezenoei buruzko eranskinak

Mikotoxinak zerealetan ager daitezke. Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko, lehen ekoizpenean zenbait neurri har daitezke, besteak beste, Nekazaritza arloko Praktika Egokiak. Praktika horien helburua da mikotoxinek eragiten duten kutsadura ekiditea. Lehen ekoizpeneko ondorengo faseetan detoxifikazio-metodoak eta APPCC sistemak ezartzen dira. CODEX ALIMANTARIUS Batzordearen (FAO-OMS) dokumentu honek biltzen ditu Nekazaritza arloko Praktika Egokiak, Erakundeak onetsiak izan direnak, zerealetan zenbait mikotoxina murrizteko. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Mikotoxinak kontrolatzea xedea duen HACCP sistema ezartzeko eskuliburua – FAO 2003

Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago