Bilaketa emaitza: pfas

Konposatu kimiko perfluoratuen arriskuaren ebaluazioa – FSANZ 2017

Australia eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) ikerlan bat egin du, ikusteko ea zenbatekoak diren eguneko ingesta onargarriaren (EIO) balioak kutsatzaile kimiko perfluoroalkilatuen (PFAS) eraginpean egon daitezkeen pertsonentzat. Konposatuok 50eko hamarkadaz geroztik erabili izan dira industriako prozesuetan, etxeko ohiko produktuetan eta suteen kontrako apar-mota batzuetan. 2016ko ekainean, Australiako Gobernuko Osasun Sailak edateko eta jolas-erabilerarako uraren erreferentziazko balioak berrikusi zituen, eta EFSA Europako Elikagai Segurtasunaren Agintaritzaren gidan oinarritutako behin-behineko balio batzuk gomendatu. EIO Horren harira, FSANZek dietaren bitartez kutsatzaile horiekiko zenbateko arriskua eta esposizioa egon daitekeen aztertu du, eta EIOren beste balio batzuk ezarri ditu, 2016an ezarritako behin-behinekoak baino apalagoak: ·         Sulfonato perfluorooktanoa (PFOS): ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Emergenteen Europako Sarearen urteko txostena – EFSA 2015

Arrisku Emergenteak Partekatzeko Sarearen (EREN) bitartez, 2010. urteaz geroztik, EFSAk eta EBko estatuek Europako elikagaien edo pentsuen elikadura-katean ager daitezkeen balizko arrisku emergenteei buruzko informazioa parteka dezakete. Gaur egun, EREN sarea EBko 21 estatutako ordezkariek osatzen dute, baita Europako Merkataritza Libreko Erkidegoko herrialde batek (Norvegia), Europako Batzordeko hainbat begiralek, EBko kide bihurtzeko bidean dauden hainbat herrialdek, FDAk eta FAOk ere.2014. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 10 zantzu atzeman ditu: 9k EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria, eta 1ek estatu kideetan. Honako arlo hauetako gaiak jorratu zituzten: arrisku kimikoak, arrisku mikrobiologikoak, biotoxinak, legez kanpoko jarduerak, animalien osasuna, kontsumo-joera berria, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Substantzia perfluoroalkilatuen toxikotasuna(PFASak) – EFSA 2014

Txostenean laburbildu egin dira duela gutxi eginiko aurkikuntza esperimentalak, esperimentazio-animalietan PFASen farmakozinetika eta toxikologiaren inguruan, baita gizakiei buruzkodatu epidemiologikoak ere. Hona hemen, besteak beste, EFSAk argitaratutako txostenaren emaitza nagusietako batzuk: Substantzia horien zitotoxikotasuna agerian geratu da toxikotasunaren inguruko zenbait in vitro azterlanetan (substantzia horietako 14rekin gertatu da).Oro har, badirudi PFASen karbono-katearen luzera zitotoxikotasunarekin lotuta dagoela, hau da, katea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta zitotoxikotasuna handiagoa da eta zelulen ugaltzea txikiagoa. Saiakuntzetarako animaliekin eginiko toxikotasun-azterlanetan, gibela, birika eta giltzurruna identifikatu dira xede-organo nagusi gisa. Halaber, PFAS batzuek ahalmen immunotoxikoa omen dute, eta ondorioak dituzte ugalketan eta garapenean. Topatu den bibliografia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: substantzia perfluoroalkilatuak elikagaietan – EFSA 2011

EFSAk azterlan bat argitaratu berri du elikagaietako Substantzia Perfluoroalkilatuen (PFAS) edukiari buruz. Azterlana egiteko 4.881 lagin aztertu ditu 2000. eta 2009. urteen artean. Hona hemen azterlanaren emaitzak: PFASen familiatik honako hauek aurkitu dira gehienbat aztertutako laginetan: PFOS (% 31.1), PFTriDA (% 17.2), PFOSA (% 16.6), PFOA (% 11.5), etab. Honako elikagai hauetan antzeman dira batez ere: “arrain erraiak (% 68), “ehiza animalien erraiak" (% 64), “ehiza haragia" (% 22), “uretako moluskuak” (% 20), “krustazeoak” (% 17) eta “arrain haragia” (% 9.7)EFSAk gomendatu du informazio zabalagoa jaso behar dela elikagaietan substantzia horien edukiei buruz, zehazki PFAS kontzentrazio maila altua duten elikagaietan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago