Bilaketa emaitza: vibrio

Klima-aldaketa eta elikagaien segurtasuna: AESANen berrikuspen zientifiko berria

AESANen batzorde zientifikoak txosten xehe bat argitaratu du, klima-aldaketak elikagaienpatogenoen transmisio-arriskuaren gainean duen eraginari buruzkoa. Gaixotasunen gorakada eragin duten faktoreak Klima-ereduen aldaketek, hala nola euriak murriztu/areagotzeak, tenperaturak igotzeak eta kanpo-fenomeno gehiago egoteak, zuzeneko nahiz zeharkako eraginak dituzte osasun publikoaren gainean. Horien artean daude ureztatzeko ur segurua ez egotea, izurrien erresistentzia dela-eta produktu fitosanitarioak modu intentsiboan erabiltzea, hotz-katea kontserbatzeko zailtasunak eta ur-iturrietara kutsatzaile kimikoak eramaten dituzten uholdeen maiztasun handiagoa –hala nola, metal astunak edo pestizidak–. Muturreko klima-gertaerak, hala nola bero-boladak, ekaitzak, eurite handiak eta lehorteak, gero eta maizago gertatzen dira eta gogorragoak dira. Fenomeno horiek honako hau eragiten dute: Patogenoak ugaritzeko bidea ematen duten baldintzak, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketa eta elikagaien segurtasun mikrobiologikoa:ACSAren txostena

Txostenak klima-aldaketak elikagaien segurtasunaren gainean duen eragina aztertzen du, ikuspegi mikrobiologikotik. Tenperaturen gorakadak eta muturreko gertaera meteorologikoek, gero eta gehiago gertatzen ari direnek, eragin zuzena dute arrisku biologikoen ugaritzean eta banaketan. 2024an, Euskadik 1,1 ºC-rekin gainditu zuen urteko batez besteko tenperatura historikoa, eta erregistratutako hamargarren urterik epelena izan zen, “oso epel” gisa kalifikatutako urte meteorologiko batean. Aldaketaren eragile nagusiak Identifikatutako arrisku nagusiak, besteak beste: Elikagaiek transmititutako gaixotasun gehiago: Intzidentzia handiagoa Salmonella, Campylobacter eta Vibrio spp.-ren bezalako bakterietan. Klima-aldi jakinetan noribirusaren eta A hepatitisaren bezalako birusen intzidentzia handiagoa. Zerealeetan Fusarium eta Aspergillusen bezalako onddoek eragindako mikotoxina gehiago. Parasitoek prebalentzia handiagoa dute (arreta berezia emanez Protozooei). Klima-eragile gakoak: Tenperatura igotzea mesedegarria da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Vibrio choleraerako irizpide mikrobiologikoak arrantza-produktuetan

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du. Bertan, Vibrio cholerae-ren arriskua ebaluatzen du arrantza-produktuetan eta kontrolerako irizpide mikrobiologikoak gomendatzen ditu, bai eta arriskua murrizteko neurriak ere. Azken urteotan hauteman da Vibrio espezieen presentzia areagotu egin dela arrantzatik eratorritako produktuetan, besteak beste klima-aldaketa, nazioarteko merkataritza eta hautemateko eta diagnostikatzeko metodo berrien garapenaren ondorioz. Hortaz, beharrezkoa da kontrolerako gida eta estrategia eraginkorrak inplementatzea. V. cholerae O1 eta O139 serotaldeak eta koleraren toxinarentzako kodifikatzen duen genea duten anduiak (ctx positiboak) arriskutsuak dira kontsumitzaileentzat, arrantzatik eratorritako eta kutsatutako produktuak ahoratzen direnean. Espezie patogenoek eragindako elikadura-infekzioaren prebalentziari eta agerraldiei buruzko datu berrienek ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Vibrio spp bakterioak itsaskien kontsumoarekin lotuta duen arriskuaren ebaluazioa

EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak zientzia-irizpen bat argitaratu du Vibrio spp bakterioaren osasun publikoko alderdiei buruz, EBko itsaskien kontsumoarekin lotuta, eta ondorioztatu du arriskua areagotzen ari dela klima-aldaketaren eta mikrobioen aurkako erresistentzien eraginez. Irizpenean, arriskuari buruz dagoen informazioa berrikusi, prebentzio- eta kontrol-gomendioak bildu eta etorkizunerako ikerketa‑premiak identifikatu dira. Honako hauek dira EBko osasun publikorako garrantzi handiena duten itsaskien kontsumoarekin lotutako Vibrio espezieak: V. parahaemolyticus, V. vulnificus eta V. cholerae no O1/no O139.   Beste espezie batzuek (adibidez, V. alginolyticus, V. fluvialis eta V. mimicus) itsaskien kontsumoarekin lotutako infekzioren bat eragin dezakete noiz edo noiz, batez ere osasun‑arazoak dituzten pertsonengan, baina espezie horiek osasun ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako arrisku mikrobiologikoak 2023an

EFSAren arrisku mikrobiologikoen ebaluaziorako sare zientifikoak (MRA) lankidetza zientifikorako esparrua eskaini nahi du; horretarako, jarduerak koordinatu eta informazioa eta ezagutzak trukatu nahi ditu, baita baterako proiektuak garatu eta praktika onak identifikatu ere. MRA sarea 2007an sortu zuen EFSAk eta gaur egun MRA Sarean Europar Batasuneko 25 estatu kide daude eta bi herrialde begirale (Suitza eta Norvegia). Urrian egin zen 23. bileran honako arrisku mikrobiologiko hauei buruz egindako azterlanak aurkeztu ziren: Opinión científica sobre Patogenicidad de Escherichia coli productora de toxina Shiga (STEC) Riesgos microbiológicos debidos a cortes de electricidad Evaluación de riesgos del calentamiento de huevos Almacenamiento refrigerado de los huevos ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketa eta gaixotasunen hedapenaren hazkundea

Europako Ingurumen Agentziak (EIA) txosten bat argitaratu du gaur egun tenperatura altuek eta bero-boladek gizakien osasunean duten eraginari buruz eta datu horiek oinarri hartuta ohartarazi du klimarekiko sentsibleak diren gaixotasun kutsakorrak ugaritzen ari direla; sortzen ari den mehatxu hori hedatu egin daiteke hegoaldetik Europa iparraldera. Txostenak hiru bloke nagusi ditu eta oinarrizko puntu hauek atera dira: Klima-aldaketak eta pertsonen osasunarekin eta ongizatearekin duen harremanak isla handiagoa behar dute EBren politiketan. Klima-aldaketara egokitzeko Europako politika nazionalek klimaren eragina kontuan dute eta gehienetan erreaktiboak dira. Aldiz, klima-aldaketak eragiten dituen osasun-arazoetara gutxiago fokatuta daude. Gainera, oro har, aztertzeko edo prestatzeko izaera dute, izaera praktikoa ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Europako arrisku mikrobiologiko nagusiak 2022an

Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko Zientzia Sareak (MRA) urteko txostena argitaratu du arrisku mikrobiologikoen azterketa zientifikoen eta ebaluazioen laburpenarekin; gai horiek guztiak 2022ko urriaren 18 eta 19an izandako hogeita bigarren bileran aztertu ziren. Sareak arrisku mikrobiologikoen ebaluazio-arloko kooperazio zientifikoa indartzen du. Helburu nagusia du jarduerak bikoizteari aurrea hartzea eta murriztea, eta, ondorioz, iritzien desadostasuna saihestea. Ebaluazio-praktikak errazago harmonizatzen eta EBn azaleratzen ari diren arriskuei aurrea hartzen laguntzen duten datuak eta metodologiak partekatzeko inguru pribilegiatua da sare hori. 2022an identifikatutako azterlan nagusi eta garrantzitsuenen artean honako hauek nabarmendu ditu Sareak: Klima-aldaketaren eragina, elikagaiei lotutako Vibrio bidezko infekzioetan - Alemania Campylobacter spp-ren arriskuan oinarritutako kontrola gizentzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Vibrio

Laburpena Vibrio bakterioak tenperatura handiak eta gazitasun txiki eta ertainak dituzten kostako uretako bakterioak dira. Itsasoko organismoetan pilatzen da, adibidez molusku eta krustazeotan, eta arriskutsua izan daiteke gizakion osasunarentzat horiek gordinik edo gutxi prestatuta kontsumitzen badira.  Bibriosia da Vibrio bakterioa irensteak eragiten duen infekzioa, bakterio horiekin kutsatutako elikagaiak edo ura kontsumitzearen ondorioz, eta beherako urtsua eragin dezake, eta, horrekin batera, maiz, sabeleko kolikoak, goragalea, gorakoak, sukarra eta hotzikarak. Mundu-mailan, arrantza-produktuak kontsumitzeak eragindako bakterio-gastroenteritisaren kausa nagusia da. Ez da ohikoa gaixotasun larriak eragitea, eta oro har immunitate-sistema ahula duten pertsonen artean gertatzen da hori. Vibrio generoko mikroorganismoen identifikazio, prebalentzia eta kontzentrazioari buruzko datuen arabera, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean duen eragina

FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea.  Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketa eta elikagaien segurtasuna

FAOk dokumentu berri bat argitaratu du klima-aldaketak elikagaien segurtasunean duen eraginari buruz. Xedea da elikagaien kaltegabetasunean eragina duten egungo eta etorkizuneko arazo batzuk identifikatu eta testuinguruan jartzea. Klima-aldaketa inoiz ez bezalako kalteak eragiten ari da gure ekosisteman. Honako gertaera hauek zuzeneko edo zeharkako inplikazioa dute gure elikadura-sisteman: tenperaturen gorakadak, ozeanoen beroketak eta azidotzeak, muturreko lehorteek, baso-suteek, prezipitazio-patroi aldatuek, glaziarren urtzeek, itsaso-mailaren igoerak eta muturreko klima-gertaeren kopuruaren gorakadak. Txosten honetan aintzat hartu diren arriskuak honako hauek dira: elikagai-patogenoak eta parasitoak, antibiotikoekiko erresistentzia, alga-loratzeak, pestizidak, mikotoxinak eta metal astunak (batik bat, metilmerkurioa). FAOren arabera, infekzio-dosi baxuko patogenoak (birus enterikoak, protozoo parasitoak, Shigella spp., Escherichia coli ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago