Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) bigarren azterlan bat argitaratu du, zeinaren bidez Kataluniako merkatuko elikagaietan maizen agertzen diren Fusarium generoko mikotoxinak ebaluatu dituen.
Honako hauek dira emaitza nabarmenenak: Ebaluatutako elikagaien taldeetan (ogi zuria, moldeko ogia, croissantak, María galletak, beste galleta batzuk, madalenak, gosaritako zerealak, janari-pasta, opilak eta haurrentzako ahiak) maizen detektatutako mikotoxinak DON (laginen % 95) eta ENNB (% 81) izan ziren; eta, ondoren, maiztasun askoz txikiagoarekin, T-2 mikotoxina (% 3) eta FB1 eta DON-3G mikotoxinak (% 1). DON, zearalenona, fumonisina (FB1, FB2, FB3), T-2 eta HT-2 mikotoxinen kontzentrazioak beti izan dira 1881/2006 EE Erregelamenduan eta 2013/165/UE Gomendioan ebaluatutako elikagaien taldeentzat ezarritako gehieneko edukiak ...
Laburpena
Nibalenola trikotozenoen (B mota) taldeko mikotoxina bat da. Horiek mikotoxina ez‑estrogenikoak dira, eta, nagusiki, Fusarium generoko bi onddok (F. cerealis eta F. poae) eta, neurri txikiagoan, F. graminearumek eta F. culmorumek ekoizten dituzte.
Nibalenolarekiko esposizioa eragiten duten elikagaiak zerealez egindakoak dira (ogia, pasta, irin-produktuak, gosaltzeko zerealak eta gozogintza-produktuak).
IARCren arabera, nibalenola ezin da sailkatu kartzinogenizitateari dagokionez eta EFSAk ondorioztatu du libalenola nekez izan daitekeela genotoxikoa; esperimentazio-animalietan (arratoiak eta xaguak) hematotoxizitatea eta immunotoxizitatea baino ez da ikusi.
EFSAk eguneko ingestio jasangarriaren (EIJ) maila bat ezarri du (1,2 ug/gorputz-pisuaren kg) eta esposizioaren ebaluazioaren arabera zenbatetsi du ez dela arazoa osasun publikorako.
Funtsezkoa da Nekazaritzako Jardunbide Egokiak ...
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziako (AESAN) Batzorde Zientifikoak txosten zientifiko bat argitaratu du klima-aldaketaren efektuek elikagaietan dauden mikotoxinengan izan dezaketen eraginari buruz. Azken bi hamarkadetan, agerian geratu da elikagaietan dauden mikotoxinen prebalentzian dagoen goranzko joera. Joera hori, besteak beste, klima-aldaketaren ondorio izan daiteke. Hala ere, ezin dugu bazter utzi monitorizazio-sistemen orokortzea eta analisi-teknika aurreratuen agerpena, horiek ere goranzko joera horri eragin baitiote. Europako hegoaldean areagotze argia espero da aflatoxinen intzidentzian artoari dagokionez, tradizioz klima tropikalei lotuta zeudenak, baita zereal horretako fumonisinen arazoa okertzea ere.
Arriskuaren identifikazioa Identifikatutako lehenengo mikotoxina aflatoxina (AF) izan zen, 1961ean. Ordutik hona 400 bat mikotoxina ezagutu ditugu. Aspergillus, Fusarium ...
Laburpena
Fumonisinak Fusarium verticilliodes eta F. proligeratum onddoek sortutako mikotoxinak dira. Kutsatzaile natural gisa aurki daitezke zerealetan, batez ere artoan eta basartoan. Dena den, beste zereal batzuetan eta zerealetatik eratorritako produktuetan ere aurki daitezke.
B taldeko fumonisinak dira naturan arruntenak, eta, zehazki, B1 motakoa da maizen aurki daitekeena. Edonola ere, elikagaietan B2, B3 eta B4 fumonisinak ere hauteman izan dira. Halaber, aipatzekoak dira fumonisinen forma eraldatuak edo metabolitoak.
Oso ebidentzia gutxi dago fumonisinen eta horien forma eraldatuen toxikologiari dagokionez. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC, ingelesez) 2B taldean sailkatu ditu fumonisinak; hau da, pertsonentzat kartzinogenikoak izan daitezkeen substantzien taldean. Ildo horretan, 1 μg/gorputzaren pisu/egun ...
Laburpena
Zearalenonak Fusarium generoko hainbat onddo-espeziek sortutako mikotoxinak dira, besteak beste, hauek: F.culmorum, F.graminearum eta F. crookwellense.
Zearalenona zerealen uzta bildu ondoren eratzen da nagusiki, batik bat artoan eta garian, baina garagarrari, oloari, arrozari, basartoari eta sojari ere eragiten die. Produktu eraldatuetan ere hauteman da.
Zearalenonaren jarduera estrogenikoaren eta bere metabolitoen edo eraldatutako formen jardueraren eraginez, zearalenonaren maila plasmatiko altuek erlazioa izan dezakete emakumeen endometrioko asaldurekin eta bularreko kartzinomak haztearekin. Bestalde, azkar metabolizatzen eta iraizten da; beraz, biometatze oso baxua du organo eta ehunetan. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC, ingelesez) 3. taldean sailkatzen du (ezin daiteke sailkatu gizakientzako kartzinogenizitatearen arabera).
ZEArako eta bere forma ...
EFSAk urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz; txosten hori osatzeko, 2017an egindako analisietan jasotako datuak erabili ditu.
Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 27 estatu kideetatik 708.880 lagin igorri ziren.
Lagin horietatik 360.293 bideratu egin ziren, 55.088 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 16.542 inportatutako produktuetatik eta 276.957 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren.
Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak. 708.880 laginetatik
onargarriak ez zirenak A3 -Esteroideak
Laginen % 0,32 ez ziren onargarriak (esteroide anabolizatzaileenak, denak ala denak) – % 0,28 behienak, ...
Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du. Hona hemen zerealek izaten dituzten gaixotasun nagusiak: 1. Zerealaren ikatza
2. Txantxarra edo gariaren ikatza
3. Helmintosporiosia
4. Oidioa
5. Fusariosia
6. Rincosporiosia
7. Herdoil horia
8. Herdoil nabarra
9. Septoriosia Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua. Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin. Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen ...
EFSAk aztertu du gizakiei eta animaliei zer-nolako arriskua eragin diezaiekeen elikagai eta pentsuetan egon ohi den mikotoxina moniliforminak. Elikagai eta pentsuetako presentzia
Moniliformina (MON) pisu molekular txikiko mikotoxina bat da, batik bat Fusarium generoko onddoek sortzen dutena. Nagusiki, giza kontsumorako edo animalien elikadurarako erabiltzen diren zereal-aleetan egon ohi da, hala artoan, garian, oloan eta garagarrean nola produktu eratorrietan. Gainera, zenbait produktutan beste mikotoxina batzuekin batera aurkitu da; bereziki, trikotezenoekin, enniatinekin, beauberizinarekin eta zearalenonarekin batera.
EFSAk MONen 3.205, 806 eta 504 emaitza analitiko atera ditu elikagaietarako, pentsuetarako eta prozesatu gabeko aleetarako, hurrenez hurren, eta guztiek betetzen dituzte EFSAk ezarritako mugak. MONen batez besteko kontzentrazio ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.