Bilaketa emaitza: zearalenona

Ebaluazioa: aflatoxinekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

ACSAk balioetsi egin du 2008 eta 2009 urteen artean Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxina nagusiekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako. Honako hauek dira mikotoxina nagusiak: B, G eta M1 aflatoxinak; B1 eta B2 fumonisinak; A okratoxina; patulina; T-2, HT-2 eta DON trikotezenoak eta zearalenona.Lehenengo zatian, B eta G aflatoxinei (batik bat fruitu lehorretan atzematen dira) eta M1 aflatoxinari (esnean eta esnekietan atzematen da) buruzko emaitzak argitaratu ditu. Aztertutako laginen % 14an atzeman dira B eta G taldeko aflatoxinak, eta piperrauts, pistatxo eta kakahueteek eman dituzte kasu positibo gehien (% 75, % 20 eta % 11, hurrenez hurren). Bestalde, azpimarratzekoa da ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iritzia: Elikagaietako zearalenonaren eragina osasunean – EFSA 2011

EFSAren iritzi honetan aldatu egiten da 2000. urtetik indarrean zegoen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI). Orain arteko TDI 0,2 µg-koa zen gorputz-pisuaren kiloko eta hemendik aurrera 0,25 µg-koa izango da. Halaber, iritzi horretan hainbat baieztapen biltzen dira mikotoxina horrekiko esposizioari buruz. Hona hemen horietako batzuk: 2005. eta 2010. urteen artean 23.000 lagin hartu ziren 19 estatu kidetako zereal eta elikagaietan. Analisien datuen arabera, lagin horien % 15etan baino ez zen antzeman ZEA. ZEA kopurua askoz ere handiagoa izaten da prozesatu gabeko aleetan. Beraz, alea hautatzeak eta saneatzeak murriztu egiten du ZEA kopurua kontsumitzeko zerealetan. ZEA kontzentrazio handienak gari-zahian, artoan eta eratorrietan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Mikotoxinak elikagaietan Erresuma Batuan – FSA 2010

Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan. Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak. Gariari eta eratorriei dagokienez, Trikotezenoak (Deoxinivalenola eta T2/HT2 toxinak) antzeman ziren laginen % 96an eta % 16an, hurrenez hurren. Halaber, Zearalenona ere antzeman zuten laginen % 60an eta A Okratoxina laginen % 52an.Mikotoxinen gaineko azterlana ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuspena: Fumonisinak, Trikotezenoak, eta Zearalenona zerealetan – IJMS 2009

International Journal of Molecular Sciences izeneko aldizkariak berrikuspen bat argitaratu du hurrengo substantziei buruzko mailaz: fumonisinak, trikotezenoak, eta zearalenona. Berrikuspen irekia izan da, eta munduan merkaturatzen diren zerealetan oinarritu dira. Berrikuspen lan horretan hainbat datu jaso dituzte alde batetik zerealetan ager litezkeen mikotoxina mailei buruz; eta bestetik, horren gaineko ingesta datuei buruz hainbat kontinentetako herrialdeetan. Bibliografian, halaber, zenbait artikulu aurkitu ahal izango ditugu Fusarium generoko toxinei buruz. Zehatzago esanda, Europako hamabi herrialdetan antzemandako toxinei buruz (gari, arto, garagar, olo eta zekaletan). Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko Praktiken Kodea eta A Okratoxinari, Zearalenonari, Fumonisinei eta Trikotezenoei buruzko eranskinak

Mikotoxinak zerealetan ager daitezke. Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko, lehen ekoizpenean zenbait neurri har daitezke, besteak beste, Nekazaritza arloko Praktika Egokiak. Praktika horien helburua da mikotoxinek eragiten duten kutsadura ekiditea. Lehen ekoizpeneko ondorengo faseetan detoxifikazio-metodoak eta APPCC sistemak ezartzen dira. CODEX ALIMANTARIUS Batzordearen (FAO-OMS) dokumentu honek biltzen ditu Nekazaritza arloko Praktika Egokiak, Erakundeak onetsiak izan direnak, zerealetan zenbait mikotoxina murrizteko. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Mikotoxinak kontrolatzea xedea duen HACCP sistema ezartzeko eskuliburua – FAO 2003

Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago