Bilaketa emaitza: zearalenona

Substantzia kaltegarriei buruzko fitxak

Arsenikoa Kadmioa Fluorra Merkurioa Beruna Salmonella Azido zianhidrikoa Gosipol Teobromina BiniltiooxazolidonaKrotalaria Datura Ambrosia ErrizinaAldrina eta Dieldrina Kanfekloro Klordana Endrina Endosulfana DDTa Hexaklorobentzenoa Hexakloroziklohexanoa HeptakloroaZekale-Ainoa B1 Aflatoxina Deoxinibalenola Fumonisinak A Okratoxina Zearalenona T-2 eta HT-2 ToxinaDioxinak Eta PCBakNitritoak Melamina ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Zearalenonaren presentziak animalien osasunean eragiten dituen arriskuak 17/08/04

Zearalenona (ZEN) mikotoxina bat da, batez ere Fusarium onddoek sortutakoa, eta zereal-aleetan sortzen da nagusiki. Europako Batzordeak irizpen zientifiko bat eskatu zion EFSAri pentsuetan dagoen ZENak eta haren forma eraldatuek animalien osasunean eragin dezaketen arriskuari buruz. Pentsuan dauden ZENaren forma eraldatuek I faseko metabolitoak (α-zearalenola (α-ZEL), β-zearalenola (β-ZEL), α-zearalanola (α-ZAL), β-zearalanola) eta II. faseko konjugatuak izaten dituzte. Elikakateko kutsatzaileei buruz aditua den EFSAko taldeak (CONTAM), ZENari dagokionez: • Behatu gabeko ondorio kaltegarrien mailak (NOAL) ezarri zituen txerrientzat (esne-txerriak eta txerri emeak), eskortako hegaztientzat eta gizentzeko indioilarrentzat, ardientzat eta arrainentzat (karpatik estrapolatuta), eta behatutako ondorio maila txikiagoak (LOAEL) ezarri zituen txakurrentzat. • Ezin izan ziren ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

2015ean Europan izandako arrisku emergenteak – EFSA 2016

Aurrenekoz, EFSAren Zientzia Batzordeak, Arrisku Emergenteen Unitateak, Arrisku Emergenteak Trukatzeko Sareak eta Arrisku Emergenteen Alderdi Interesdunen Kontsulta Taldeak Europan 2015ean gertaturiko 18 arrisku emergente identifikatu dituzte elkarrekin: Erremolatxa gordinaren kontsumoarekin lotutako agerraldiak Vibrio bakterioaren hazkundea iparraldeko uretan eta tetrodotoxina Europako bibalbioetan Gripearen beste birus bat abereetan Abrikot-hezurren eta almendra mingotsen kontsumoak eragindako arriskuak Deoxinibalenol eta zearalenonaren maila handiagoak Italian 2014an Xylella fastidiosa Europako Batasunean Elikagai-segurtasuna eta nutrizio-arriskuak kontsumitzaile alergiadunentzat Shiitake gordina edo gutxi kozinatutakoa kontsumitzearen ondoriozko dermatitisa Salmonella infantisen intzidentziaren gorakada oilasko-haragian Kroazian Karbapenemasak ekoizten dituzten enterobakterioen eta Acinetobacter-en hedapen zoonotikoa Plastikozko arroz artifiziala Yersinia pseudotuberculosisen agerraldia esne gordinean Belar ondua elikagai edo elikagai gehigarri gisa Azido oxalikoa irabiaki berdeetan Bisfenol F-ren presentzia naturala ziapean Post ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai berezietan dauden mikotoxinen aurreko esposizioaren ebaluazioa – ACSA 2014

ACSAk Mikotoxinen Dieta Osoaren Azterlanaren kapitulu berri bat argitaratu du. 2008-2009an egin zen eta elikagai berezietan (glutenik gabeko elikagaiak eta inportatutakoak, nagusiki herritar zeliakoek eta etorkinek kontsumitzen dituztenak, hurrenez hurren) aflatoxinek (AFS), deoxinibalenolak (DON), fumonisinek (FBak) eta zearalenonak (ZEA) duten presentziari dagokio.Alde batetik, glutenik gabeko elikagaiek (nagusiki, arto- edo arroz-irinez eginikoak) FBekin eta DONekin kutsatutako laginen ehuneko txikia aurkeztu zuten (18tik 6 eta 18tik 2, hurrenez hurren). Hori dela eta, ez zen beharrezkotzat jo esposizioaren ebaluazioa egitea.Beste alde batetik, inportatutako elikagaietan espezializatutako dendetako elikagaietan FB1 eta FB2 mikotoxinak izan ziren atzemandako garrantzitsuenak (% 40 eta % 51 arteko kutsadura-ehunekoa). Nagusiki, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Areagotu egiten al da osasunerako arriskua, artoaren mikotoxinen gehienezko mugak handitu egiten badira? – EFSA 2014

EFSAk ebaluatu egin du artoaren eta produktu eratorrien deoxinibalenolaren (DON), fumonisinen (FUMO) eta zearalenonaren (ZON) gehienezko muga baimenduak handitzeak loturarik ote duen osasun publikoko arriskua areagotzearekin.EFSAk 2013ko arto-uztan eta produktu eratorrietan dauden hiru mikotoxina horien mailak izan ditu oinarri. Emaitzek erakutsi dute DONaren, FUMOaren eta ZEAren batez besteko mailak 1,3-6 aldiz handiagoak direla, arto-garauetan eta ehotako artozko produktuetan, aurreko ebaluazioetan aintzat hartutako batez besteko mailen aldean. Mikotoxinaren arabera, batez besteko mailak % 7,6 eta % 27 areagotu dira artoan eta arto ehoan, eta % 99raino artoz eginiko produktu prozesatuetan.Zenbatetsitako ingestek gainditu egin zituzten hiru mikotoxinetarako erreferentziazko dosiak: EFSAk ZEArako ezarritako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: Zearalenona elikagaietan Katalunian – ACSA 2014

ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: Zearalenona elikagaietan Katalunian – ACSA 2014

ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Balorazioa: T2 eta HT2 mikotoxinen arriskua Katalunian – ACSA 2013

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologia Saileko Mikologia Aplikatuko Unitateari (UTPV-XaRTA, AGROTECNIO) agindu zion, 2008an, ebaluatzeko Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxinen aurreko esposiziotik eratorritako osasun-arriskua. Azterlanak, B eta G aflatoxinaz, eta M1 aflatoxinaz gain, honako hauek ere baloratu zituen: B1 eta B2 fumosininak, A okratoxina, patulina, trikotezenoak (T-2, HT-2 eta DON) eta zearalenona. Kataluniako agentziak atal berri bat argitaratu du, T2 eta HT2 mikotoxinen presentziaz bildutako datuekin. Bada, azterlan horren arabera, T2 eta HT2ren eragina Europako herrialdeetan, funtsean, ale-laboreetara mugatzen da. Alabaina, informazio gutxi dago gizakiek kontsumitzeko prozesatutako elikagaien eraginaz. Beste trikotezeno batzuk bezala, T2 eta HT2 egonkorrak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-Arriskuen fitxa berriak – 13/08/13

Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriakMikotoxinak :Okratoxina A, Deoxinibalenola, Nibalenola eta Zearalenona.Kadmioa. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Sendagaien hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

EFSAk txosten bat egin du, animalia bizietan eta horien produktuetan sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinen presentziari buruz. Txostena egiteko 2011ko datuak erabili dira.Zehazki, animalia hauek aztertu dituzte: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak eta ehizakiak (hazkuntzakoak zein basatiak) eta animalia-jatorriko produktuak (akuikultura, esnea, arrautzak eta eztia).Guztira, 27 estatu kideetatik igorritako 742.902 lagin aztertu dira, eta horietatik:415.909 lagin zenbait substantziari, horien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei ezarri ahal zaizkien kontrol-neurriak ezartzen dituen 96/23 Zuzentarauaren arabera "zuzendu" dira.23.236 lagin susmagarriak izan dira.299.428 lagin nazio mailako beste programa batzuen baitan jaso dira.4.329 lagin kontrolatu dira inportazioetan.Txosten horretan aurkeztutako datuek 96/23/CE Zuzentarauaren arabera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago