Bizkaian elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko datuak (2019-2020)

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Publikoaren Zuzendariordetzak eginiko Zaintza Epidemiologikoaren Memorian daude laburtuta 2019an eta 2020an Bizkaian deklaratutako gaixotasun nagusiak. Horien artean, hauek nabarmendu nahi ditugu:

Elikagaien bidezko toxiinfekzioak

Guztira, Campylobacter bakteriaren ondoriozko 968 infekzio (84,70/100.000) deklaratu ziren 2019an eta 1.022 (88,94/100.000) 2020an. Kasuen % 31 bost urtetik beherakoen artean gertatu ziren.

Hamar listeriosi-kasu (0,87/100.000) deklaratu ziren 2019an. Kaltetuen batez besteko adina 74 urtekoa izan zen eta hilkortasun-tasa % 10ekoa.

Norobirusaren 322 isolamendu (28,23/100.000) kontabilizatu ziren, eta horietatik % 55 hamar urtetik beherakoen artean gertatu ziren. Kasuen erdia baino gehiago (% 55) urrian eta azaroan gertatu ziren. 2020an, berriz, 138 kasu (12,01/100.000) deklaratu ziren.

Salmonellosiari dagokionez, 260 kasu (22,75/100.000) erregistratu ziren 2019an eta 179 kasu (15,58/100.000) 2020an. Aurreko urteekin alderatuta, beheranzko joerari eutsi zaio. Kasuen % 32 hamar urtetik beherakoen artean antzeman ziren. Andui gehienak (% 44) S. thyphimurium izan ziren, eta horien atzetik S. enteritidis (% 25).

Casos y tasas por 100.000 habitantes. TOTAL . EDO/SIM. Bizkaia 2014-2020

Elikagaien bidezko toxiinfekzioen agerraldiak

2019an, elikagaien bidezko edo pertsona batetik bestera transmititutako toxiinfekzioen 26 agerraldi ikertu ziren. Horiek, guztira, 585 pertsonari eragin zieten. 2020an, berriz, hamar agerraldi ikertu ziren (ehun pertsonari eragin zieten). 10 kasu horietatik, 3 etxebizitza partikularretan gertatu ziren. Kasu horietako batean 21 pertsona kaltetu ziren partikular batek prestatutako menu bat kontsumitzeagatik. Salmonellak eragin zituen toxiinfekzio horiek bi kasutan.

Transmisio zoonotikoko gaixotasunak

2019an, Q sukarraren 41 kasu (tasa: 3,59/100.000) erregistratu ziren. Familia-agerraldi bat gertatu zen (hiru kasu), eta beste hamar kasu EAEtik kanpoko nekazaritza-turismoko establezimendu batean egindako egonaldiarekin lotuta egon ziren.

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad