Bilaketa emaitza: microplásticos

Mikroplastikoak eta nanoplastikoak

Laburpena Mikroplastikoak eta nanoplastikoak produktu plastikoen forma mikroskopikoak dira, 5 mm baino gutxiagokoak. Hein batean, makroplastikoak zatitzearen ondorioz sortzen dira, eta, degradatzeko zailak direnez, hainbat hamarkada igarotzen dituzte ingurumenean, batez ere ur-inguruneetan. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikatze-katera sar daitezke eta itsasotik datozen elikagaietan egon daitezke, hala nola arrainetan, krustazeoetan, moluskuetan eta arrain-irinetan. Horrez gain, beste elikagai batzuetan ere ager daitezke, kantitate txikiagoan bada ere; esaterako, eztian, garagardoan edo mahaiko gatzean. Gizakiek mikroplastiko eta nanoplastikoekiko esposizioa izan dezakete, arnasketaren bidez, elikaduraren bitartez edo bide topikotik.Gaur egun mikroplastikoen eta nanoplastikoen esposizioari eta toxikotasunari buruz dugun ebidentzia zientifikoa oso mugatua da. Dena den, EFSAk adierazi zuenez, bere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikakatean: egungo egoeraren txostena

ACSAren Elikadura Segurtasuneko Zientzia Batzorde Aholkulariak onetsitako txosten honetan bildu dira elikakatean dauden mikroplastikoen eta nanoplastikoen inguruko ezagutza guztiak eta giza osasunean izan ditzaketen ondorioak. Oso gutxi dakigu mikroplastikoen presentziari, esposizioari eta toxikozinetikari buruz. Ziurgabetasun asko daude eta erabateko fidagarritasuna duten oso azterlan gutxi egin dira, askotariko metodo eta tresnak erabili baitira mikroplastikoen partikulen laginak bildu eta aztertzeko. Nanoplastikoen kasuan, ziurgabetasun horiek are handiagoak dira, eta datuak falta dira arriskuen ebaluazioa egin ahal izateko. Gaur egun erabilgarri dauden datu gutxi horiek aztertuta, txostenak adierazten du ez dela aurreikusten elikagaien bidez jandako mikroplastiko-partikulek berehalako arriskurik ekarriko dutenik kontsumitzaileen osasunerako. Adierazten du, halaber, datuak falta direnez, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago