Bilaketa emaitza: nivalenol

Nibalenola

Laburpena Nibalenola trikotozenoen (B mota) taldeko mikotoxina bat da. Horiek mikotoxina ez‑estrogenikoak dira, eta, nagusiki, Fusarium generoko bi onddok (F. cerealis eta F. poae) eta, neurri txikiagoan, F. graminearumek eta F. culmorumek ekoizten dituzte. Nibalenolarekiko esposizioa eragiten duten elikagaiak zerealez egindakoak dira (ogia, pasta, irin-produktuak, gosaltzeko zerealak eta gozogintza-produktuak). IARCren arabera, nibalenola ezin da sailkatu kartzinogenizitateari dagokionez eta EFSAk ondorioztatu du libalenola nekez izan daitekeela genotoxikoa; esperimentazio-animalietan (arratoiak eta xaguak) hematotoxizitatea eta immunotoxizitatea baino ez da ikusi. EFSAk eguneko ingestio jasangarriaren (EIJ) maila bat ezarri du (1,2 ug/gorputz-pisuaren kg) eta esposizioaren ebaluazioaren arabera zenbatetsi du ez dela arazoa osasun publikorako. Funtsezkoa da Nekazaritzako Jardunbide Egokiak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketaren efektuen arriskua elikagaietan dauden mikotoxinei dagokienez

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziako (AESAN) Batzorde Zientifikoak txosten zientifiko bat argitaratu du klima-aldaketaren efektuek elikagaietan dauden mikotoxinengan izan dezaketen eraginari buruz. Azken bi hamarkadetan, agerian geratu da elikagaietan dauden mikotoxinen prebalentzian dagoen goranzko joera. Joera hori, besteak beste, klima-aldaketaren ondorio izan daiteke. Hala ere, ezin dugu bazter utzi monitorizazio-sistemen orokortzea eta analisi-teknika aurreratuen agerpena, horiek ere goranzko joera horri eragin baitiote. Europako hegoaldean areagotze argia espero da aflatoxinen intzidentzian artoari dagokionez, tradizioz klima tropikalei lotuta zeudenak, baita zereal horretako fumonisinen arazoa okertzea ere. Arriskuaren identifikazioa Identifikatutako lehenengo mikotoxina aflatoxina (AF) izan zen, 1961ean. Ordutik hona 400 bat mikotoxina ezagutu ditugu. Aspergillus, Fusarium ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Fumonisina

Laburpena Fumonisinak Fusarium verticilliodes eta F. proligeratum onddoek sortutako mikotoxinak dira. Kutsatzaile natural gisa aurki daitezke zerealetan, batez ere artoan eta basartoan. Dena den, beste zereal batzuetan eta zerealetatik eratorritako produktuetan ere aurki daitezke. B taldeko fumonisinak dira naturan arruntenak, eta, zehazki, B1 motakoa da maizen aurki daitekeena. Edonola ere, elikagaietan B2, B3 eta B4 fumonisinak ere hauteman izan dira. Halaber, aipatzekoak dira fumonisinen forma eraldatuak edo metabolitoak. Oso ebidentzia gutxi dago fumonisinen eta horien forma eraldatuen toxikologiari dagokionez. Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC, ingelesez) 2B taldean sailkatu ditu fumonisinak; hau da, pertsonentzat kartzinogenikoak izan daitezkeen substantzien taldean. Ildo horretan, 1 μg/gorputzaren pisu/egun ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Deoxinibalenola

Laburpena Deoxinibalenola, DON edo bomitoxina gisa izenez ere ezaguna, trikotezeno izenez ezagutzen ditugun 150 konposatuetako bat da; metabolito horiek Fusarium generoko onddoek sortzen dituzte gehienbat, batez ere Fusarium graminearum eta Fusarium culmorum izenekoek. DON mikotoxina nahiko ohikoa da honako zereal hauetan: garia, garagarra, oloa, tritikalea, artobeltza, zekalea, artoa, sorgoa eta, neurri txikiagoan, arroza. Mikotoxina horren presentzia hauteman da prozesatutako zerealetan (ogia, opil finak, gosaltzeko zerealak, pasta); hala ere, DON maila txikiagoa da produktu horietan prozesatu gabeko aleetan edo erdi-prozesatutako produktuetan (irinak) baino. Beste toxina batzuekin gertatzen ez den bezala, DON mikotoxina pentsuetatik haragira eta animalia-jatorriko beste produktu batzuetara transferitzea ez da batere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Infogramak

Anisakis - 2021 Bacillus - 2021 Birus enterikoak - 2021 Brucella - 2021 Campylobacter - 2023 Coxiella - 2021 Clostridium - 2021 Cronobacter - 2021 Criptosporidium - 2022 Echinococcus - 2022 Escherichia Coli - 2021 Giardia Lamblia - 2022 Listeria - 2021 Mycobacterium - 2021 Salmonella - 2021 Shigella - 2021 Staphylococcus - 2021 Toxiinfekzioen buruzko informazio-orria - 2021 Toxoplasma - 2021 Trichinella - 2021 Vibrio-2022 Yersinia - 2021 A Okratoxina - 2021 Aflatoxinak - 2021 Aluminioa - 2021 Artsenikoa - 2023 Beruna - 2021 Deoxinibalenola - 2021 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2021 Ftalatoak - 2022 Fumonisinak - ...

Elika Etxea

Irakurri gehiago

Areagotu egiten al da osasunerako arriskua, artoaren mikotoxinen gehienezko mugak handitu egiten badira? – EFSA 2014

EFSAk ebaluatu egin du artoaren eta produktu eratorrien deoxinibalenolaren (DON), fumonisinen (FUMO) eta zearalenonaren (ZON) gehienezko muga baimenduak handitzeak loturarik ote duen osasun publikoko arriskua areagotzearekin.EFSAk 2013ko arto-uztan eta produktu eratorrietan dauden hiru mikotoxina horien mailak izan ditu oinarri. Emaitzek erakutsi dute DONaren, FUMOaren eta ZEAren batez besteko mailak 1,3-6 aldiz handiagoak direla, arto-garauetan eta ehotako artozko produktuetan, aurreko ebaluazioetan aintzat hartutako batez besteko mailen aldean. Mikotoxinaren arabera, batez besteko mailak % 7,6 eta % 27 areagotu dira artoan eta arto ehoan, eta % 99raino artoz eginiko produktu prozesatuetan.Zenbatetsitako ingestek gainditu egin zituzten hiru mikotoxinetarako erreferentziazko dosiak: EFSAk ZEArako ezarritako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Deoxinivalenolaren maila elikagai eta pentsuetan – EFSA 2013

EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan aztertu egin ditu Deoxinivalenola (DON) mikotoxinaren eta eratorrien (3-Acetil DON eta 15-Acetil DON) mailak elikagai eta pentsuetan. Horretarako, 18.884 lagin hartu ziren 21 estatu kidetan eta Norvegian 2007 eta 2012 urteen artean, eta lagin horien 26.613 emaitza analitiko izan dira txosten horren oinarria. Argitaratu den txostenak honako ondorio hauek ematen ditu:DON mikotoxina antzeman da laboreen lagin erdietan (% 44,6 alean eta % 43,5 labore-produktuetan). Hala ere, laboreen laginen % 0,8k baino ez zuten gainditu erreferentziazko gehienezko muga. DONen eratorriak askoz gehiagotan antzeman dira DON baino, baita maila baxuagoetan ere. Ia kasu guztietan, identifikatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioespena: Nivalenola pentsuetan eta elikagaietan – EFSA 2013

EFSAk duela gutxi egin du balioespen bat Europako elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko hazien 13.164 laginen inguruan, eta honako hauek dira balioespen horren ondorioak:Nibalenolaren batez besteko kontzentrazio handienak honako hauetan atzeman ziren: oloa, artoa, garagarra, garia, eta produktu eratorriak.Laboreek eta laborez egindako elikagaiek areagotzen dute mikotoxina horiekiko esposizioa gizakien artean; Bereziki, opilgintzako produktuek, hazia ehotzetik eratorritako produktuek, pastak, gozogintza finak eta gosarietarako laboreek.Animalien esposizio-bide nagusia hazien eta produktu eratorrien ingesta da.Mikotoxina honen toxikozinetikari buruzko informazioa oso mugatua da. Beste alde batetik, ebidentzien arabera, nivalenola ez da genotoxikoa, baina bada immunotoxikoa eta hematotoxikoa.Panelak honako TDI (Eguneko Ingesta Toleragarria) hau ezarri du: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Mikotoxinak elikagaietan Erresuma Batuan – FSA 2010

Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan. Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak. Gariari eta eratorriei dagokienez, Trikotezenoak (Deoxinivalenola eta T2/HT2 toxinak) antzeman ziren laginen % 96an eta % 16an, hurrenez hurren. Halaber, Zearalenona ere antzeman zuten laginen % 60an eta A Okratoxina laginen % 52an.Mikotoxinen gaineko azterlana ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

JEFCA Batzordearen bilkura: elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena – FAO/OMS – 2010

Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak: Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat. Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago