Dermatosi nodular kutsakorra deklaratu da Italian



Egiaztatu da dermatosi nodular kutsakorra (DNK) detektatu dela Italiako hainbat behi-ustiategitan.


Italiako Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek (AZO) duela gutxi jakinarazi dute Sardinia uhartean eta Lombardia eskualdean gaixotasun horren hainbat foku agertu direla lehenengo aldiz.

Ekainaren 21ean Sardiniako ustiategi batean gaixotasun hori detektatu ondoren, DNK egiaztatu da Italia kontinentalean, Lombardian, 291 animaliako ustiategi batean. Bi fokuak lotuta daude epidemiologikoki, duela gutxi Sardinian eragindako ustiategitik mugitu ziren animaliak baitira. Fokuen kokapena ikus daiteke irudi honetan:

2025/06/27an, Italiako AZOek DNKren egoera epidemiologikoa eguneratu zuten, eta jakinarazi zuten Sardinian bigarren foku bat dagoela (lehenengotik 10 km-tara, probintzia horretan bertan), irudian ikus daitekeen moduan:

 

Gainera, susmatzen da probintzia horretan beste hiru foku egon daitezkeela; hori dela eta, Italiako AZOak Sardiniatik Italia kontinentalera azken hiru hilabeteetan egon diren behi-azienden eta horien produktuen mugimendu guztiak aztertzen ari dira.

Horrek esan nahi du A kategoriako gaixotasun hori Italian agertu dela lehenengo aldiz; hortaz, animalien osasunaren arloko Italiako agintariek berehala kontrol-neurriak ezarri dituzte, detektatutako fokuen inguruan guztira 20 eta 50 km-ko babes- eta zaintza-eremuak ezartzea barne, hurrenez hurren, eta eskualdetik egin diren mugimenduen ikerketa epidemiologikoa ere egingo da. Horrez gain, Europako Batzordeko aditu-talde bat laguntza ematen ari zaie Italiako AZOei.

Estatu-mailan, MAPAk animalia biziek Italiatik izan dituzten mugimenduak trazatu ditu, eta animalia horiek jaso dituzten autonomia-erkidegoetako AZOekin ikertzen ari dira mugimenduok.

MAPAk gogorarazi du DNK gaixotasun EZ zoonotikoa dela, eta hautemate goiztiarra ezinbestekoa dela kasuak agertzekotan inpaktua murriztu ahal izateko. Behi-aziendan, gaixotasun geldoa eta mailakatua da, eta sukarra agertzen da. Bereizgarriena da noduluak eta hanturak agertzen direla; horiek nekrosia jasaten dute eta normalean bigarren mailan infektatzen dira, lesio zorne-jariatzaileak sortuz. Lortu DNKri buruzko informazio gehiago, hemen:

Eguneraketa data: 2025/08/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad