Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketaren eraginkortasuna 18/02/27

 

2007an Europako hego-ekialdeko herrialdeetan dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) agerraldien kopuruak behera egin izanak adierazten du ezarritako txertaketaren estrategia (txerto bizi ahuldua) eraginkorra dela.

 

Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion Europako hego-ekialdeko herrialdeetan DNKren izurrien azterketa epidemiologikoa egin zezala, Europako hego-ekialdeko herrialde kaltetuetan (EBkoak izan ala ez) jasotako datuetan oinarrituta.

 

Txostenaren ondorioak

 

  • Turkia alde batera utzita, Europako hego-ekialdean izurria 2015ean hasi zenetik, DNKren 7.900 agerraldi jakinarazi dira, eta gutxi gorabehera 13.650animalia kutsatu dira.
  • 2016an, DNKren 7.483 agerraldi jakinarazi ziren, eta 12.330 animalia kutsatu ziren Balkanetan.
  • 2017an, 385 agerraldi bano ez ziren jakinarazi eta 850 animalia kutsatu ziren, batik bat Albanian (379 agerraldi), txertaketa erabat gauzatu ez zen eta azienda kalteberagoa zen eremuetan.
  • 2017an jakinarazitako agerraldi-kopuruaren beherakadak agerian uzten du eskualde mailan egindako txertaketa masiboaren kanpainak eraginkorrak direla.
  • Txerto bizi ahulduaren bidezko txertaketaren estaldura % 100ekoa da, eta kutsatutako herrialdeetan (Grezia edo Mazedoniako Errepublika Jugoslaviar ohia besteak beste) lortutako immunitate kolektiboak drastikoki murriztu du gaixotasunaren hedapena 2017an noizbehinkako agerraldi batzuetara.
  • Hala ere, azken agerraldi horiek erakusten dute birusa oraindik ingurumenean eta/edo azienda-populazioan dagoela eta berriro ager daitekeela animaliak kalteberak izaten direnean edo erabat immunizatuta ez daudenak gaixotasunarekin kontaktuan jartzen direnean.

 

Hau agindu horren esparruan egindako bigarren txostena da eta proiektuan inplikatutako herrialdeetatik jasotako datuetan oinarritzen da: Albania, Bulgaria, Kroazia, Mazedoniako Errepublika Jugoslaviar ohia, Grezia, Kosovo, Montenegro, Serbia eta Turkia.

2016an, EFSAk Jakinarazpen bat argitaratu zuen, eta bertan azaldu zuen txertaketa behar bezala aplikatzen denean, kaltetutako animalia batzuk hiltzea guztiak hiltzea (gaur egun horixe eskatzen da EBn) bezain eraginkorra dela gaixotasuna errotik kentzeko.

Gaixotasunaren Europako epidemiologia

1988. urtera arte, gaixotasun hau Saharaz hegoaldeko Afrikan baino ez zegoen, baina gero Egiptora hedatu zen. 2015 bitartean, Afrikatik kanpoko agerraldi bat baino ez zen egiaztatu laborategian. 1989an izan zen, Israelen. Kutsatutako animalia guztiak edo horiekin kontaktuan egondako guztiak hil zituzten, eta txertaketa erabili zen kontrol-tresna gisa.

2013az geroztik, gaixotasuna Turkian ere badago, eta 2015eko ekainaz geroztik Europako bere aldean. Handik Greziara iritsi zen, eta hor 2015eko abuztuan jakinarazi ziren lehengo agerraldiak. Hortik aurrera, mendebalderantz hedatu zen. Grezian zein Balkanetako beste herrialde batzuetan txertoa jartzen hasi dira prebentzio gisa arriskuan dauden eskualdeetan, gaixotasuna gehiago heda ez dadin.

Grezia kaltetzen duen egungo agerraldiaren anduiek hedatzeko gaitasun handiagoa dute birusaren orain arteko anduia klasikoek baino. Bestalde, gaixotasuna Ekialde Ertainetik Armeniara hedatzen ari da, eta hortik Daguestánera (Errusia federazioko eskualdea) igaro da. Horixe izan da, hain zuzen ere, Errusiak bere lurraldean egin duen lehenengo jakinarazpena.

Nahiz eta Espainian orain arte ez den dermatosi nodular kutsakorraren agerraldirik jakinarazi, ezagutu egin behar dira gaixotasunak kontrolatzeko eta errotik kentzeko beste herrialde batzuetan erabiltzen dituzten estrategiak.

 

Informazio interesgarria

DNKren egoera epidemiologikoari buruzko txostena – MAPAMA, 2016
DNKren aurrean gauzatu beharreko ekintzei buruzko eskuliburu praktikoa – MAPAMA, 2016

Eguneraketa data: 2025/11/11

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad