EBko zenbait herrialdetan histaminak eragindako intoxikazioaren ebaluazioa

EFSAk, Europako Batzordeak eskatuta, estatu kideetako batzuetan histaminak eragindako intoxikazioarekin lotutako gorabehera guztiak ebaluatu ditu, tartean egon den elikagaia (atuna) banatzeko katearen zenbait etapatan gertatu diren eta histaminaren ondoriozko intoxikazioa eragin duten faktoreak identifikatzeko eta aztertzeko helburuz.

Datuak eta ebaluazioa

Gorabehera jakin horietan inplikatutako atunei buruzko datuak eta informazioa, haien trazabilitate osoa barne, eta datu epidemiologiko eta analitikoak, hain zuzen ere, elikagai eta pentsuetarako alerta azkarreko sisteman (RASFF) esku hartzen duten estatu kideen jakinarazpenetatik atera dira, hala histaminak atunetan eragindako kutsadurari buruzko jakinarazpenetatik nola atun-kontsumoarekin lotuta histaminak gizakietan eragindako intoxikazio-kasuei buruzko jakinarazpenetatik.

RASFFen 37 jakinarazpen horietatik, 21 aukeratu dira ebaluazio hau egiteko, haien zerikusiaren arabera, eta lau kasu desberdinetan sailkatu dira. Gainera, tartean diren estatu kideetako agintaritza nazional eskudunek EFSAri zuzenean emandako informazioa gehitu da.

Ebaluazioan, kontuan hartu dira elikakateko fase guztietan jarduten duten operadore guztiak, eta arreta berezia jarri zaio arrantza-ontzietako eta garraio-ontzietako hornikuntza-kateari eta hornitzaileen eta elaboratzaileen hornikuntza-kateari.

Ondorioak

EFSAk ondorioztatu duenez, hozte-prozesuan, biltegiratzean eta/edo prozesatzean izandako tenperatura-baldintza desegokiak izan dira atunetan histamina sorrarazi duten faktore nagusia, tenperatura baita histaminaren ekoizpenean eragiten duten faktore nagusietako bat. Bestalde, litekeena da higiene-baldintza eskasek ere arrainetan bakteriozko kutsadura eragin izana eta histamina sortzen duen entzima ekoitzi izana ondoren.

Gomendioak

Ebaluazioa egin ondoren, EFSAk hau gomendatzen du:

  • Hozte-tenperatura egokiak aplikatzea arraina harrapatu ostean, eta hotz-katea mantentzea produktu horren ekoizpen- eta banaketa-kateko pauso guztietan, harrapatzen den unetik kontsumitzaileengana iristen den arte, histaminarik sor ez dadin edo histamina gutxiago sor dadin.
  • Higiene-neurri egokiak aplikatzea, arrainak harrapatu ondoren bakterioek horrenbesteko kutsadurarik eragin ez dezaten eta, hala, histamina ekoizten duen deskarboxilasa histidina enzimaren presentzia gutxitu dadin.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad