Ebaluazio-gida: Genetikoki eraldatutako animalien Ingurumen Arriskua – EFSA 2013

Gida honek zenbait jarraibide ezartzen ditu, Europako merkatuan genetikoki eraldatutako (GE) animali biziak sartzen badira, Ingurumen Arriskuaren Ebaluazioak egiteko eta horrek ingurumenean zein animalia eta gizakien osasunean izan dezakeen eragina aztertzeko.

Ebaluazioa honako pausu hauei jarraiki egin behar da:

  1. Arriskua eta esposizioa identifikatzea.
  2. Arriskua ezaugarritzea.
  3. Esposizioa ezaugarritzea.
  4. Arriskua ezaugarritzea.
  5. Arriskua kudeatzea.
  6. Ebaluazio orokorra.

Genetikoki eraldatutako arrain, intsektu, ugaztun eta hegaztientzat honako arrisku arlo hauek identifikatu dira:

  • Iraunkortasuna eta inbasio-ahalmena, geneen transferentzia bertikala barne.
  • Geneen transferentzia horizontala.
  • Interakzioak genetikoki eraldatutako animaliaren eta jomuga-organismoen artean.
  • Interakzioak genetikoki eraldatutako animalien eta jomuga ez diren organismoen artean.
  • Genetikoki eraldatutako animaliak kudeatzeko erabilitako teknika zehatzek ingurumenean duten eragina.
  • Genetikoki eraldatutako animalien eragina prozesu biogeokimikoetan.
  • Genetikoki eraldatutako animalien eragina gizaki eta animalien osasunean.

Azkenik, EFSAk, gidaren egilea den aldetik, baieztatu du ebaluazioa kasuz kasu egin beharko dela; hots, eskatutako informazioa aldatu egin daiteke honako hauen arabera: hartzailearen batez besteko potentziala, aurreikusitako erabilera eta genetikoki eraldatutako animalia mota eta horren ezaugarriak.

Arrisku-ebaluazioa: Genetikoki Eraldatutako Animaliak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad