Ebaluazioa: Alternaria toxinen esposizioa landare-jatorriko elikagaietan – EFSA 2017

EFSAk txosten zientifiko bat argitaratu du, Europako biztanleek lau Alternaria toxinaren dietaren bitartez izan dezaketen esposizio kronikoa ebaluatzen duena. Txostenean ondorioztatu da haur txikiek eta dieta begetarianoa duten pertsonek gainerako biztanleek baino esposizio maila handiagoa dutela toxina horiekiko.

Alternaria toxinak onddoek sortutako bigarren mailako metabolitoak dira, eta landare-jatorriko elikagaiak kutsa ditzakete; besteak beste, zerealak, oleaginosak, frutak eta barazkiak.

Txosten honetan 4.249 laginetako 15.563 emaitza analitiko erabili dira, eta lau Alternaria toxinarekiko esposizioa aztertu da: alternariola (AOH), alternariolaren etermonometilikoa (AME), azido tenuazonikoa (TeA) eta tentoxina (TEN).

Aztertutako lau toxinen artean, hauteman da azido tenuazonikoak (TeA) dituela maila altuenak. Hainbat elikagaik dituzte toxina maila altuak, toxinaren arabera, baina, oro har, nahiko toxina maila altua dute honako produktu hauek: tomateak, fruitu lehorrek, olio-haziek, aleek eta frutek.

Biztanleria-segmentu desberdinak kontuan hartuta, haur txikiek esposizio handiagoa dute Alternaria toxinekiko. Era berean, biztanle begetarianoek, landare-jatorriko elikagai gehiago kontsumitzen dituztenez, horrelako toxinekiko esposizio maila altuagoa dute animalia-jatorriko produktuak dituen dieta bat duten biztanleek baino.

Aintzat hartutako toxinekiko esposizioaren ebaluazioa kontuan hartuta, honako emaitza hauek laburtu ditzakegu:

AOH:

  • Haur txikiek dute AOH toxinarekiko esposizio mailarik altuena, batez beste 3,8 eta 71,6 ng / gorputz-pisuaren kg / egun.
  • Frutak eta fruten eratorriak dira AOH toxinarekiko esposizio maila altuena duen elikagai taldea.

AME:

  • AME toxinarekiko esposizio mailarik altuena ere haur txikiek dute, batez beste 3,4 eta 38,8 ng / gorputz-pisuaren kg / egun.
  • Landare-olioa eta frutak (esate baterako, udarea eta sagarra) dira AMErekiko esposizio handiena eragiten duten elikagai talde nagusiak.

TeA:

  • Haur txikietan hauteman da TeArekiko esposizio mailarik altuena, batez beste 100 eta 1.614 ng / gorputz-pisuaren kg / egun.
  • Bularreko haurrentzako eta haur txikientzako zerealezko elikagaiak dira haurren esposizio hori eragiten duen elikagai talde nagusia, eta tomateak eta tomatezko produktuak gainerako biztanle taldeen esposizioa eragiten dutenak.

TEN:

  • Haur txikietan hauteman da TENerekiko esposizio mailarik altuena, batez beste 1,6 eta 33,4 ng / gorputz-pisuaren kg / egun.
  • Fruta-barazkiak (adibidez, tomateak) dira TENerekiko esposizioa eragiten duen elikagai-talde nagusia.

Txosteneko kalkuluak datu mugatuetan oinarritu badira ere, esposizio maila altuagoak hauteman dira 2011ko iritzian baino.

EFSAk argitaratu berri duen txostenean, honako gomendio hauek egiten dira:

  • Analisi bidezko metodo hautemangarriagoak garatzea, Alternaria toxina ezberdinekiko esposizioaren inguruko zalantzak murriztu ahal izan ditzaten.
  • Alternaria toxinei buruzko datu analitiko gehiago sortzea maila altuenak hauteman diren elikagaietan: frutak eta eratorriak, tomateak eta tomatezko produktuak, zerealezko elikagaiak bularreko haurrentzat eta haur txikientzat, etab.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…