EBk substantzia oso kezkagarritzat jo du A bisfenola

Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) substantzia oso kezkagarritzat (SVHC) jo du A bisfenola (BPA), Elikagaien Segurtasunaren, Ingurumenaren eta Laneko Osasunaren Frantziako Agentziak (ANSES) hala proposatuta.

Izan ere, A bisfenolak ugalketarako propietate toxikoak ditu, eta disruptore endokrinoa da; horren eraginez, ondorio larriak eragiten ditu giza osasunean. Hori dela eta, substantzia kantzerigenoek, mutagenikoek eta/edo toxikoek ugalketari dagokionez eragiten duten kezka-mailaren parekoa eragiten du A bisfenolak ere (1A edo 1B kategoria).

Substantzia eta Nahaste Kimikoak Erregistratzeari, Ebaluatzeari, Baimentzeari eta Mugatzeari buruzko 1970/2006 Araudiak (REACH)  jasotzen du sailkapen hori. Araudi horren helburua da, hain zuzen ere, giza osasuna eta ingurumena hobeto babestea substantzia eta nahaste kimikoak fabrikatzeak, merkaturatzeak eta erabiltzeak ekar dezakeen arriskutik.

A bisfenola SVHC gisa sailkatu denez gero, industriako agenteek elikagai inportatu edo fabrikatu guztietan A bisfenolik dagoen jakinarazi behar diote ECHAri, eta berdin egin behar dute erosleekin ere, baldin eta ontziek BPA badute.A bisfenola SVHC substantzien zerrendan sartzearen eraginez, haren erabilerari mugak jar dakizkioke, eta aldi baterako baimena lortu beharko da hura erabiltzeko (baimena berritu ahal izango da).

ANSESen ebaluazioa

2017ko otsailean, ANSESek A bisfenolarekiko esposizioa ebaluatu zuen ontziratu gabeko animalia-jatorriko elikagaien kontsumoaren bidez. Honako ondorio hauek atera zituen:

  • Kutsadura-mailak apaldu dira, batez ere haragian, 2007tik 2009ra jasotako laginekin alderatuta (ANSES, 2013). Haragiak emakume haurdunen eta haurren guztizko esposizio dietetikoari egiten dion ekarpena ia-ia aurretik kalkulatutako ekarpenak baino hiru aldiz txikiagoa izan da.
  • Alabaina, erreferentziazko toxikologia-balioak handiagoak izan dira emakume haurdunen taldean; horrenbestez, ezin da bazter utzi biztanle-talde horren arriskua.
  • Ontziratu gabeko animalia-jatorriko elikagaien lagin batzuek kutsadura-maila handiak zituzten; horrek esan nahi du kutsadura ingurumenekoa izan litekeela edo elikagaiak ekoiztean gerta zitekeela.Alabaina, lagin horien informazioa ez zenez behar bezain zehatza, ez ziren identifikatu elikagai horien kutsadura-iturriak.
  • Gomendatzen da aztertzea ea A bisfenolik dagoen ontziratu gabeko animalia-jatorriko elikagaiak prestatzeko etapa guztietan, hau da, hiltegitik saltokietara bitarteko faseetan (supermerkatuetan, harategietan, ebaketa-plantetan…).

 

Ondorio horiek atera ostean, Frantziako agentziak Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentziari (ECHA) aurkeztu zion A bisfenola (BPA) substantzia oso kezkagarritzat (SVHC) jotzeko proposamena, eta ECHAko Estatu Kideen Batzordeak onartu egin zuen.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad