Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarrien (EET) arriskuaz. Horretarako, hausnarkari txikien (ahuntzak eta ardiak) esnea eta esnekien kontsumoan oinarritu da. Iritzia argitaratu baino lehen, beste zientzia-artikulu bi argitaratu dira lehenago. Artikulu horietan arriskua egon litekeela ohartarazi dute zenbait zientzialarik. Gauzak horrela, Panelak ondorioztatu du Scrapie gaixotasunak (ikaraio arrunta) jotako animalien esnea eta esnekiak kontsumitzea arriskutsua izan litekeela EETen esposizioari begira bai animalietan, bai gizakietan.
Elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko 2024ko urteko txostena
EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak elikagaien 125.000 laginen emaitzak aurkezten ditu….
