Efektu pro-oxidatzaileak eragin ditzaketen antioxidatzaileak elikadura-osagarrietan: kobrea, manganesoa, selenioa eta zinka – Batzorde Zientifikoaren (AESAN) txostena

 

Antioxidatzaile hitzak honako hau adierazten du: gure gizartean prebalentzia handia duten patrologiak sor ditzakeen oxidazio-kaltea prebenitzeko substantzia batzuek duten propietatea.  Azken urteotako azterlan ugariren helburua izan da antioxidatzaileak izan daitezkeen konposatuen ingestioak dituen propietate onuragarriak erakustea, eta substantzia horien kontsumoa sustatzea.

 

Frogatu da zeinbat metalek —kobrea, manganesoa, selenioa eta zinka– zelulak oxidazio-kaltetik babesten dituztela. Mineral horiek zelulak oxidazio-kaltetik babesteari buruzko propietate osasungarrien adierazpenen onespena dute, Europako araudiaren esparruan.

 

Herritar heldu osasuntsuek elikagai aberastuen eta elikadura-osagarrien bidez kobre-, manganeso-, selenio- eta zink‑osagarriak kontsumitzea  segurua da Europako araudiak ezarritako baldintzetan. Bestalde, bibliografia zientifikoak iradokitzen du metal horiek efektu pro-oxidatzaileak izan ditzaketela dosi edo baldintza jakinetan. Antioxidatzaileak dituzten elikadura-osagarriek ez dute erakutsi gaixotasun kardiobaskularrak edo minbizia izateko arriskua murrizten dutenik. Hortaz, gomendatzen da azterlanak metodologia egokiaren bidez egitea, efektu horiek eta efektuok zein baldintzatan gertatzen diren sakonki aztertzeko, bai eta horien efektu kaltegarriak aztertzeko ere.

 

Horrez gain, zelulak oxidazio-kaltetik babesten dituzten konposatuak elikagai askotan daude modu naturalean. Beraz, askotariko dieta orekatu bat nahikoa da herritar osasuntsuen nutrizio-beharrak asetzeko, eragin antioxidatzailea duten konposatuei dagokienez. Zinkaren kasuan baino ez, Espainiako helduek defizita izaten dute; izan ere, gizonen % 60k baino gehiagok eta emakumeen % 40k baino gehiagok ez dute nahikoa zink kontsumitzen.

 

Era berean, haurdun dauden edo bularra ematen duten emakumeek, haurrek, adinekoek eta zenbait patologia dituzten pertsonek osasun-arloko profesional bati kontsultatu ondoren baino ezin dituzte osagarriak kontsumitu, oso informazio gutxi baitago etapa horietan substantzia askoren segurtasunari buruz, eta, gainera, batzuetan sendagaiekiko interakzioa izan dezakete.  Inola ere ezingo dira sendagaien ordez kontsumitu, gainbegiratze mediko egokirik gabe.

 

Elikadura-osagarrietan fabrikatzaileak gomendatutako eguneko kontsumo-dosiko erabil daitekeen gehieneko mineral-kopurua eta elikagaiei gehi dakiekeena ezartzeko, aintzat hartu behar dira bitaminen eta mineralen segurtasun-maila gorenak eta beste elikadura-iturri batzuetatik eratorritako bitaminen eta mineralen ingestioa, elikadura-osagarriei buruzko 2002/46/CE Zuzentarauak eta elikagaiei bitaminak, mineralak eta beste zenbait substantzia zehatz gehitzeari buruzko 1925/2006 (EE) Erregelamenduak ezarritakoarekin bat.

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad