EFSAk arrisku berriekin lotuta eginiko jarduerak

EFSAk txosten tekniko bat argitaratu du eta bertan laburbildu ditu arrisku berriak identifikatzeko prozeduran parte hartzen duten talde guztien jarduerak, 2017an identifikatutako arazoak eta gauzatzen ari diren metodologia eta lankidetza-jarduera guztien deskribapenak.

Talde horien artean daude Arrisku Berriak Trukatzeko Sarea, arrisku berriei buruzko alderdi interesdunen taldea, EFSAko unitate zientifikoak, zientzialarien taldeak eta Batzorde Zientifikoa.

Arrisku Berriak Identifikatzeko prozeduak

Hauek dira talde horiek 2017an arrisku berriak identifikatzeko erabili dituzten prozedurak:

  • AQUARIUS: munduko elikakatea analizatzeak ahultasunak eta aldaketa-eragileak (drivers of change) identifikatzeko izan dezakeen aplikagarritasunari buruzko proiektua.
  • DEMETER: estatu kideekin eginiko bi akordio, arrisku berriak identifikatzeko metodologiak eta lankidetza-tresnak garatzeko diru-laguntzak emateko.
  • EuroCigua: ziguaterak Europan eragindako elikadura-intoxikazioari buruzko datuen bilketa.
  • REACH 2: substantzia kimikoak detektatzeko prozeduraren aplikazioari buruzko proiektu berria.

Oso zaila da aldez aurretik identifikatutako arrisku berrien inguruko ezagutzen edo horiei aurre egiteko hartutako neurrien bilakaeraren segimendua egitea. Horregatik, arrisku berriak identifikatzeko prozedurak ez du identifikatutako arazoen kopurua izan behar oinarri, prozesua bera baizik.

Identifikatutako arrisku berriak

2017an, arriskutsuak izan daitezkeen 17 gai berri eztabaidatu eta ebaluatu ziren, lau irizpide hauek kontuan hartuta:

a) arrisku berria

b) esposizio berria edo areagotua

c) kaltetua izan daitekeen talde berria

d) aldaketa-eragilea

Irizpide horiek aplikatuta, honako arrisku berri 13 hauek zehaztu ziren (3. taula):

  1. Elikadura-osagarrietan eta tean (fitoestrogeno askoko landarea) “cohosh” beltza erabiltzeari lotutako arriskua.
  2. Hego Amerikan Zika birusaren bektoreak kontrolatzeko erabilitako plagiziden hondarrekin elikagaiak kutsatzeko aukera.
  3. Nanoemultsioen erabilera elikaduraren sektorean.
  4. RNA plagizidak.
  5. Gariaren zurtoineko birusaren balizko epidemia 2017ko hazkuntza-aldian.
  6. Shiga toxinak ekoizten dituen O121 erako coli bakterioa irinean.
  7. Beta-metilamina-L-alanina.
  8. Aspergillus -ren ondoriozko giza infekzioen gorakada.
  9. Adjubante tentsioaktibo organosilizikoa.
  10. Moku birusaren lehen aurkikuntza liztor asiar inbaditzaileetan.
  11. Brucella suis
  12. Txerri-izurri afrikarra: biosegurtasunaren ebaluazioa txerrietan.
  13. Elikagai indartuek nutriente asko izateak sor dezakeen arriskua.

Gomendioak

  • Lankidetza handiagoa izatea komunitate zientifikoarekin, hala EFSAren barruan (EFSAren unitateak, EFSAren sareak, adituen taldeak eta lantaldeak) nola estatu kide eta nazioarteko erakundeekin.
  • Datuak kudeatzeko sistema eraginkorrak eta lankidetza digitalerako plataformak sortzea, erabilgarri dauden datu eta informazio guztiak kudeatzeko.

Konpromisoak

2017an zenbait urrats ezarri ziren 2016-2020 aldirako zehaztutako helburuak lortzeko asmoz:

  • Lehentasunezko arazo berriak identifikatzeko prozesua hobetzea.
  • Datuen iturriak identifikatzeko eta datuak bildu nahiz sortzeko prozesua hobetzea.
  • Arrisku berriak ebaluatzeko eta identifikatzeko azken urratsa hobetzea.

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad