Eguneratu egin da QPS agente biologikoen zerrenda – EFSA 2013

QPS zerrendak (Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua) jasotzen ditu elikagai eta pentsuen iturri gisa (gehigarriak, entzimak, produktu fitosanitarioak eta genetikoki eraldatutako organismoak) gomendatutako agente biologikoak, euren sailkapen taxonomikoaren arabera. Zerrenda hori maiztasun jakin batekin berrikusten eta eguneratzen da, aintzat hartuta EFSAko panelek eta aditu-taldeek egiten dituzten segurtasun-ebaluazio berriak.

Testuinguru horretan, EFSAko BIOHAZ Panelak berrikusi egin ditu QPS zerrendaren azken ebaluazioaz geroztik honako hauei buruz emandako zientzia-iritzi guztiak: bakterioak, legamiak, harizpizko onddoak, oomizetoak eta uztak babesteko erabiltzen diren birusak. Berrikuste-lan horri jarraikiz, Panelak honako hau gomendatzen du:

  • Zerrendan mantentzea aldez aurretik gomendatutako unitate taxonomiko guztiak, informazioa eguneratuz eskura dauden zientzia-ebidentzia berrien bidez; bereziki, zenbait unitate taxonomikok antimikrobianoen aurrean duten erresistentziari dagokionez.
  • Zerrendan jasotzea Gluconobacter oxydans eta Alphaflexiviridae. Lehenengoz ebaluatu dira.
  • Zerrendan ez jasotzea Enterococcus faecium, nahiz eta azken aldiko zientzia-ezagutzak ahalbidetu egiten duen espezie patogenoak andui ez patogenoetatik bereiztea. Hori garrantzitsua da; baina, aintzat hartuta Enterococcusak gizakien artean eragiten dituen infekzioen epidemiologiaren ebaluazioari buruzko azken aldiko informazioa, oraingoz ez jasotzea gomendatu da.
  • Zerrendan ez jasotzea harizpizko onddoak, oraingoz dagoen informazioa ez baita nahikoa.

Ebaluazio osoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…