Home/Elikadura osasungarria / Nutrizio etiketatzea

Nutrizio etiketatzea

Etiketak dira elikadura-enpresetako operadoreek kontsumitzaileei produktuei buruzko informazioa emateko bide nagusia. Elikagaien etiketetan agertzen den informazioari esker, pertsona bakoitzak beretzako aukerarik egokiena egin dezake.

Nutrizio informazioa

Elikagaiari buruzko nutrizio informazioa ematea nahitaezkoa da ia-ia elikagai guztietarako.

Adierazpena “100 g-ko edo 100 ml-ko” egin beharko da nahitaez, eta balio energetikoa eta hauen zenbatekoak adierazi beharko dira:

Gainera, hauek ere adierazi ahal izango dira: gantz-azido monoinsaturatuak, gantz-azido poliinsaturatuak, polialkoholak, almidoia, elikagai-zuntza, eta zenbateko nabarmenetan dagoen edozein bitamina edo mineral.

Propietate osasungarrien eta nutrizionalen jakinarazpenak

“Jakinarazpentzat” hartzen da legediaren arabera beharrezkoa ez den edozein mezu eta irudikapen piktoriko, grafiko edo sinboliko, elikagai batek ezaugarri jakin batzuk dituela baieztatzen, iradokitzen edo ulertarazten duena.

Jakinarazpen guztietarako printzipio orokorrak:

  • Ez dira faltsua, anbiguoak edo engainagarriak izango.
  • Ez dute zalantzarik sorraraziko beste elikagai batzuen nutrizio-segurtasunari edo -egokitasunari buruz.
  • Ez dute bultzatuko edo onartuko elikagai baten gehiegizko kontsumoa.
  • Ez dute ziurtatu, iradoki edo jakinaraziko dieta orekatu batek ezin dituela eskaini, oro har, nutriente kopuru egokiak.
  • Ezin dituzte aipatu kontsumitzailearengan alarma edo beldurra sor dezaketen gorputzeko funtzioen aldaketak.

Nutrizioari buruzko jakinarazpenak

Elikagai batek propietate nutrizional espezifiko onuragarriak dituela baieztatzen, iradokitzen edo ulertarazten duen edozein jakinarazpen, honako hauei dagokienez: Energia-ekarpena (balio kalorikoa) edo nutrienteak edo beste substantzia batzuk

Propietate osasungarrien jakinarazpenak

“Elikagaien kategoriaren, elikagaiaren edo haren osagaien baten eta osasunaren artean erlazioren bat dagoela baieztatzen edo iradokitzen dutenak”

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad