Elikaduragatiko alergien prebalentzia 60 urtetik gorako adinekoen artean

Duela gutxi argitaratu den azterlan batek ondorioztatu du elikaduragatiko alergiek 60 urtetik gorako pertsonen % 10i eragin diezaieketela. Azterlanak agerian uzten du oso gutxi ezagutzen direla zahartzaroko elikaduragatiko alergiak, eta, ziurrenik, gutxiegi diagnostikatzen direla. Horiek, ordea, ondorio garrantzitsuak izaten dituzte kolektibo horren osasunean, nutrizioan eta bizi-kalitatean. Era berean, azpimarratzen du beharrezkoa dela alergia horien diagnostikoa hobetzea eta ikerketa gehiago egitea orain arte gutxi aztertu den biztanleriari buruz.

Ondorio horietara iristeko, Italiako ikertalde batek 16 azterlanen berrikuspen sistematiko bat eta metaanalisi bat egin zituen. Azterlan horiek barne hartzen zituzten Europako, Ipar Amerikako, Asiako eta Hego Amerikako 11 herrialdetako 60 urtetik gorako 33.165 pertsona. Hala ere, ebidentziaren zatirik handiena diru-sarrera handiko herrialdeetakoa zen.

Aurkikuntza nagusiak

Adinekoen elikaduragatiko alergien prebalentzia nabarmen aldatzen da diagnostikoa egiteko erabilitako metodoaren arabera. Norberak jakinarazitako elikaduragatiko alergiak % 12 dira; E immunoglobulina espezifikoaren (IgE) bidez detektatutako sentsibilizazioa, berriz, %14koa da, eta norberak jakinarazitako eta mediku batek diagnostikatutako alergiaren prebalentzia, ordea, % 7koa da. Aintzat hartutako azterlan batek baino ez zuen erabili aho bidezko probokazio-proba, hau da, diagnostikoa egiteko erreferentziazko metodoa, eta % 0,5eko prebalentzia aurkitu zuen.

Inplikatutako lehengai ohikoenak izan ziren behi-esnea (% 3), kakahueteak (% 3), arrautza (% 2) eta soja (% 1).

Azterlanak agerian uzten du, halaber, zahartzeak aldatu egin dezakeela elikaduragatiko alergiak garatzeko eta agerrarazteko modua. Funtzio immunitarioak apurka-apurka behera egiteak, digestio-aldaketek, gaixotasun kronikoek, defizit nutrizionalek eta medikamentu ugari hartzeak eragin izan dezakete organismoak elikagaien aurrean duen erantzunean zein alergia horien adierazpen klinikoan.

Gainera, azterlanak ohartarazten du elikaduragatiko alergiekin lotutako dieta-murrizketek ondorio garrantzitsuak izan ditzaketela, batik bat justifikatua ez daudenean, kolektibo horren egoera nutrizionalean; izan ere, areagotu egiten dute desnutrizio, hauskortasuna eta sarkopenia izateko arriskua.

Azkenik, ikertaldeak eskatu du egin daitezela azterlan espezifiko gehiago adikoen artean, eta erabil daitezela diagnosi-irizpide estandarizatuak; izan ere biztanleria-talde horrek oso ordezkaritza txikia du elikaduragatiko alergien ikerketan.

Eguneraketa data: 2026/07/16

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad