Elikadurako birusen arrisku-profila – RIVM 2013

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) gizakiei elikagaien bidez transmititu ahal zaizkien birusen arrisku-profila egin du. Horretarako, elikadurako hiru birus motari buruz eskuragarri dagoen informazio guztia bildu du:

Txosten horretan elikagaiak birusekin kutsatzeko aukerak handitzen dituzten faktoreak biltzen dira, honako arrisku-faktore hauek zehaztuta:

  • Frutak eta barazkiak: ureztatzeko erabilitako ura. Bestalde, kutsadura gurutzatua gertatzeko aukera, operatzaileen eskuen bidez edo erabilitako tresnen bidez.
  • Mariskoak: uretan birusak egotea eta mariskoak kontsumitu artean kontserbatzeko modua.
  • Txerriak: hiltzean birusekin kutsatutako txerrien kopurua. Animalien birus bidezko infekzioa animalia hil baino zenbait hilabete lehenago gertatu bada, aukera asko dago txerriak sendatzeko; beraz, kontsumitzaileen osasunerako arriskua oso txikia izango litzateke.

Gordinik kontsumitzen diren produktuei dagokienez, tratamendu termikorik ez dagoenez, beroak ez ditu birusak indargabetzen, fruta edo marisko batzuen kasuan bezala.

Azkenik, birusen arrisku-profilean ezagutza-hutsune nabarmena identifikatu da; izan ere, alde handiak daude elikagaietan birusak atzemateko metodologian, eta horrek asko zailtzen du elikagaietako birusen kopuru fidagarria zenbatestea. Informazio hori ezinbestekoa da osasunerako arriskua zenbatesteko; beraz, gomendatzen da txosten horretan elikagaietako birusak modu zehatzagoan zehaztea ahalbidetzen duten metodoak hobetzea.

Arrisku profila

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad