Home/Elikagai-alertak

Elikagai-alertak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 178/2002 Erregelamenduak, 2002ko urtarrilaren 28koak, Alerta Azkarreko Sistema bat ezartzen du, sare-egiturakoa, elikagai edo pentsuetatik eratorritako giza osasunerako zuzeneko edo zeharkako arriskuak jakinarazteko.

Batzordearen 16/2011 Erregelamenduak, 2011ko urtarrilaren 10ekoak, Elikagaien eta Animalientzako Elikagaien Alertarako Sistema Azkarra gauzatzeko exekuzio-neurriak ezartzen ditu.

Elikagaien gaineko alertak elikagai edo pentsu batean dagoen arrisku bat elikakatean sartu eta pertsona edo animalien osasunerako arriskutsua izan daitekeenean gertatzen dira.

Kasu horietan, ezinbestekoa da azkar eta era koordinatuan erreakzionatzea, arriskutsuak izan daitezkeen produktuak geldiarazteko eta kontsumitzaileengana iristea saihesteko. Xede horretarako ezartzen dira alerta-sareak.

Alerta-Sareak

Sare formako sistemak dira, elikagai edo pentsuetatik datozen giza osasunerako arrisku zuzenak eta zeharkakoak azkar jakinarazteko funtzioa dutenak. Sistema horien xedea kontsumitzaileen osasuna babestea da, eta, horretarako, merkaturatutako elikagai eta pentsuak seguruak direla bermatzen dute.

Alerta-sareak oinarrizko tresna dira arriskutsuak izan daitezkeen produktuak lokalizatzea eta merkatutik ateratzeko neurriak hartzea ahalbidetuko duen informazio-fluxua bermatzeko.

Europan, 1979an sortu zen Elikagaien eta Pentsuen Alerta Azkarrerako Sistema edo RASFF (Rapid Alert System for Food and Feed). Sistema horrek informazioa kideen artean azkar transmititzea ahalbidetzen du. Honako hauek dira kide horiek: EB-28ko elikagaien segurtasuneko agintaritza nazionalak, Norvegia, Liechtestein, Islandia, Suitza eta Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentzia (EFSA) eta Europako Batzordea.

Espainian, elikagaien gaineko alerta-sarea Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bitartez egiten da. 1987an jarri zen martxan, eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) koordinatzen du. Aldi berean, agentzia horrek kontaktu-puntuak ditu autonomia-erkidegoekin.

Alergenoen arloko jakinarazpenak

Beste alerta sare batzuk

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad